Etxaide, Motorista Euskaldun Bat Azkenik Mundialetan


1986ko martxoaren 23an
Juan Etxaide Pilotoarekin Elkarrizketan
Etxaide, Motorista Euskaldun Bat Azkenik Mundialetan
Motoziklismo munduan sartua ez dagoenak ezin du imaginatu, Juan Etxaide pilotoaren kalitatea. Jende gehienaren iritziz, gazte hau estatu mailan dagoen pilotorik hobeenetakoa da, baina promozio txarra eta bere istripu kolezio bikainak karrera moztu diote. Hala eta guztiz aurten mundialetara joateko aukera eskeini diote eta nahiz ta ekipoa eta motorra primerakoa ez izan, azkenik euskaldun honek bere kalitatea erakusteko aukera izango du munduko 250 z.k-ko txapelketan.
J.E.– Hasieran motokrosa egiten hiru urte pasa nituen. Donostiako motodenda guztien laguntzaz. Heladio, Aiertza... Eta J.L. Astrainekin moto bat erdibana erosi nuen. Totalean bi txapelketa irabazi nituen eta batean bigarrena gelditu.
ARGIA.– Zure ustez motokrosak arazo ekologikorik ba al dakar?
J.E.–Ez, ezta pentsatu ere, gauza bakoitzak bere neurrian izan behar du, hots, ezin da motoa hartu eta mendia birrintzen hasi. Gaur egun oso zirkuito on eta zainduak daude eta honek ez dio naturari inolako kalterik ekartzen. Gainera industria eta kirola bultzatzen du.
A.–Zer kondizio fisiko behar dira motoz lehiatzeko?
J.E.– Kirolzale grinatsua izatea eta norberaren osasuna zaintzea derrigorrezkoa da indar fisikoa eta erreflexu onak ere beharrezkoak dira, eta noski, arina bazara askoz hobeto. Ni orain bertan errejimena egiten ari naiz.
A.–Eta sikikoak?
J.E.– Sikikoak garrantzizkoagoak dira, adibidez irtetean kontzentraturik egotea, buruan bakarrik zirkuitoa izan behar duzu eta ez da nekean pentsatu behar, kontzentrazioa erabatekoa izan behar du. Tentsio sikikoa oso gogorra da, fisikoa baino askoz latzagoa.
A.– Motoz lehiatzea garestia al da?
J.E;–Zoritxarrez bai. Nik lehengo urtean Espainiako txapelketan nere soldatako bi milioiak gastatu nituen, ta maila profesionalera pasatzen zarenean hau benetan garestia da, gauza asko behar dituzulako, adibidez mekanikoak, motorra garatzeko injeniero batek zeharo horretara dedikatu behar du, motorra proba-bankuan sartu, ekipoaren arrakasta eta abar, hori dena oso garestia da eta laguntza enpresetan bilatu behar da, beren produktua zure motorrarekin iragar dezaten.
A.–Langile baten semealabak korritzerik ba al du?
J.E.– Eragozpen handia du, ekonomi apal batekin zail baita hastea. Adibidez hor duzu Aiala pilotoa, beheko talde sozialekoa izaki bere fameliari esker korritzen duena. Eta hor dugu Barbe bera bakarrik joaten dena. Lehengo urtean bigarren geratu zen Espainiako Formula III txapelketan eta aurten ezin da atera dirurik ez duelako. Triste eta latza da jakitea berak jarraituko balu norabait iritsiko litzatekeela. Kirol hau oso sakrifikatua da, korritzeko buruan motorra besterik ez duzu izan behar eta beste guztia bazter batean utzi.
A.– Italia, Frantzia, Alemanian arazo ekonomiko hau berdina al da?
J.E.–Begira herri hauetan promozio txapelketetan ez dago norberaren motoarekin korritzerik, Yamahak adibidez motorrak jartzen ditu eta parte hartzeko prezio oso egoki batzu, honela jende guztiak korritzeko aukera du eta denbora ona eginez gero finalera eramaten dute. Moto guztiak, hori bai, berdinak dira, mekanikoak bezala, berdintasuna egundokoa da eta noski honela harrobia ateratzen dute. Garrantzizkoa da ere promoziozko lehiaketa hauek bukatzen dituztenean, Azzurrak Italian egiten duen bezala, federazioko pilotoak Europako txapelketara eramaten ditu, zeharo bultzaturik eta laguntza guztiak emanez. Hau Italia, Frantzia, Inglaterra eta beste herrialde batzuetan egiten da, Europako egoera gurea baino askozaz ere hobea da korritu nahi duenarentzat. Hortaz gain zirkuitoak dituzte eta bestalde politikak ez du futbola bakarrik apoiatzen Espainian gertatzen den bezala. Herri hauetan futbola astajendearen kiroltzat hartzen dute eta honen ordez motorrezko kirolak indar handia hartzen ari dira, baina baita beste batzu ere, tenisa, rugbya, golfa esaterako.
A.–Aurten egin eta lortutakoaren laburpena.
J.E.– Juan Antza nere lagunari esker hasi nintzen serieak korritzen. Hasieran Arbizu motorra alokatu edo alkilatu nuen eta pozik nago erresultatuekin, besteek baino medio gutxiagorekin hor aurrean izan garelako baina oso suerte txarra izan dugu eta nik ez dut eskatzen suerte ona izatea, txarra ez izatea baizik. Aurten Lugon istripua izan nuen jendea irteeran oso urduri jarri zelako eta istripuaren ondoren gauzak oso gaizki joan zaizkit. (Etxaideren apaltasuna ikaragarria da, bere buruaz zer edo zer esaten badu, zuzenki galdetu zaiolako da).
A.– Diferentzia handia dago 80 edo 500 z/k ko motorraz aritzearen artean?
J.E.– Jakina baietz, diferentzia handia da, lehengoan pilotoaren fisikoa arinagoa da eta konduzitzeko modua fina eta teknikoagoa, akats ttiki batengatik abiadura handia galtzen duzulako. 500-en ordea fisiko gogorra behar duzu eta zaldi guzti horiekin motorrari ongi erantsia joan behar da. Potentzia handiagoa denez gero akats gehiago izan ahal da. Baina jakina, 500 batekin oso indarrean joateko esperientzia ikaragarria behar da hanka tartean misil batekin joango bazina bezala da ta.
A.–Nor iduritzen zaizu gaur egun pilotorik trebeena?
J.E.– Neretzat konpletoena Freddie Spencer da.
A.–Iritsiko al litzateke dagoen lekura duen laguntza ikaragarria gabe (1.200.000 milioieko presupuestoa, 70 pertsonak osatutako ekipoa, konputagailuak, sendagileak, masajistak...)
J.E.–Ez, dudarik gabe ez litzatekeela erdiraino ere iritsiko, zuk moto arrunta jartzen badiozu hamabigarren bukatuko luke, baina gertatzen dena da piloto oso onek jende oso ona aukeratzen dutela, eta hori da azken finean hemen balio duena.
A.–Spencer-en mailako pilotoak...
J.E.– Bai badira, lehengo urtean Spencerri Antxon Mank-en motoa eman baliote eta honi Spencerrena germaniarrak irabaziko zuen, eta Mank bezala beste zenbait, Eddie Lawson, Gadner, Randy Mamola...nere ustez aurten mundiala orekatuagoa egongo da, denak mekanika berdintsua eramango dutelako. Urte guzti hauetan gehiena erakutsi duena Kenny Roberts izan da, beti egon izan delako lehengoen artean, eta gaur egun urtez aurreratu samar egon arren, moto on bat emanez gero bera aurrean joango da, eta hori gogorra da, urteetan zehar aurreneko mailan egoten jakitea ez da babalorearen osteguneroko boligrafoa.
A.– Arriskutsua al da motoz ibiltzea?
J.E.–Egia esateko, bai. Euria baduzu adibidez, eta 250 k/o abailetik gora bazoaz 250 z/k ko moto kaskar batean, frenatzen eta derrapatzen hasi beharra, ez da Kontxatik paseatzea bezalakoa. Baina horretan datza bere edertasuna. Hori eskalada bezalakoa da. Arriskutsua da baina gora iristean pozik asko sentitzen zara.
A.– Pentsatzen al duzu heriotzean? (Galdera ez zaio gehiegi gustatu...)
J.E. Batzutan pentsatu izan dut, baina ez da kezkatzen nauen zerbait, nahiz hori ebitaezina izan, nik Jaraman duela hiru urte istripu larria izan nuen eta heriotzea oso hurbiletik ikusiz. UVI-n nintzelarik sendagileen elkar hizketak entzuten nituen, ez zekiten ia barrundik lehertua nengoen, eta kirofanora jetxi nindutenean komentatzen zuten: hau badoa, hau badoa.
A.– Minik senditzen al zenuen? (Jarraitzen du ukatu nahiean, jakina da motorzaleen artean gai tabua dela)
J.E.–Min ikaragarria benetan, sekulako oinazea, ez nuen kordea galdu eta zinez hiltzea desiratzen nuen tortura hura buka zedin.
A.–Motorra droga al da?
J.E.–Ba bai, harrapatzen zaituen droga. Jende askok galdetzen dit ea zergaitik ez dudan bizitza normala egiten, neskakin pasiatu, elurretara joan...hain gaizki pasa ordez, baina barruan daramazun zerbait da, alpinistei edo yogiei gertatzen zaien bezala.
A.–Zertan ari zara orain?
J.E.–Sponsorra bilatzen ari naiz, hots, firma bat bultzatzen zaituena presupuestoa osatzen. Akordio hauek egitea zaila da eta laguntza ofiziala premiazkoa da. Adibidez Sito Pons haurten HONDAn dago, Jordi Pujolek elkar hizketa izan zuelako Honda jaunarekin eta horiaz aparte CAMPSAren laguntza handia lortu zuten.
A.–Nola ikusten duzu motoziklismoa Euskal Hernian, nola promazionatu beharko litzateke?
J.E.– Afizio ikaragarria dago baina laguntza ofizialik ez bada ;ez dago ezer egiterik. Hortaz aparte zirkuitoa beharko litzateke, baina zirkuito xinplea eta ez 2000 milioikoa, berek egin nahi zuten bezala. Adibidez Zumaiako udalak terrenoak eskeini ditu eta hor gauza polit eta merkea egin liteke, katalarrek Kalafaten egin duten bezala.
A.- Arazoak izan al dituzu euskalduna izateagatik?
J.E.–Publikoaren aldetik ez. Zorionez motorra politika eta zikinkeriaren gainean dago. Baina federazioaren aldetik bai, izen emaitzan eta beste zenbait gauzetan.
A.– Egia al da Txillidak kaskoa dekoratu dizula?
J.E.– Txillidak berriro txunditu nau, eta ni oso pozik naiz bere kaskoa eramateagatik. Garuna marraztu zidan kaskoan, adoreak pixkat hozteko. Hortaz aparte litografia batzu egin dizkit kaskoaren marrazkiarekin honela dirua atera dezadan munduko txapelketarako.
A.–Beraz aunten munduto txapelketan ikusito zaitugu?
J.E.– Ba bai, han izango naiz, aurten gainera oso lotua nago gaian, nahiz eta jakin oso gogorra izango dela, hango pilotoak bi, lau do hamar tenporada daramatzatelako, baina nik ahal dudana egingo dut bost lehengoen artean sartzeko, aurten ez bada hurrengo urteetan.
Mikel MENDIZABAL
24-25, 26

GaiezKirolaMotoziklism
PertsonaiazETXAIDE6
EgileezMENDIZABAL1Kirola

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude