argia.eus
INPRIMATU
"Xorrotxak" Taldea, Plazatik Kasetera
1986ko martxoaren 9a
"Xorrotxa" musika taldeari elkarrizketa

Duela Zazpi Urtetatik Hona Plaza Anitz Egin Dituzte Iparraldean
"Xorrotxak" Taldea, Plazatik Kasetera
Lau lagunek osatzen dute "Xorrotxak " taldea Lau ahots eta kitarra bat, kantu zahar eta hemen interpretatzen. Kasete bat atera berri dute.
Apika da zaio inori oso ezaguna gertatuko talde honen historia eta kantuak baina Iparraldean zehar hainbat lekutan jo dutelarik, ezin esan ere inork ezagutzen ez duen talde berria denik. Herriz Herri aldizkaritik moldatu dugun elkarrizketa honetan, haien sorreraz eta jatorriaz izan zen lehen galdera.
ARGIA:–Noiz hasi zineten kantatzen?
XORROTXAK.–Taldean 1979ko primaderan. Bainan lehenagotik Mari-Andre, Pette eta Mixel-ek, batzu eta bertzen katuak emaiten zituzten. Giroak edo anbiantzak lagundurik Mixel kantu izkiriatzen hasiko da eta laugarren bat. Martxeia. etorririk kantatuko ditugu lau botzetan Mixelen lehen kantuak Xorrotxak taldearen izenean.
A.–Non kantatuko duzue?
X.–Ardurenean, sustengu gisa antolatuak diren kantaldietan edo aratsetan. Hola ibili ginen lehen aldi batez «La Roseraie» eritegiko langileen alde egin zen gau batean. Gero ikastolentzat berdin ibiliko gira, kermezak bai eta herriko bestak.
A.–Eta zergatik hori?
X.–Uste dugu dela batzu eta bertzeak girelako. edo langile sindikaletan, edo ikastolako burraso, eta beraz borrokan ari den jendeak antolatzen zuelarik zerbait jakinez diru aldetik ere ez ginuela biziki galdegiten..
A.–Zer dira zuen kantuen gaiak?
X.– Hemen, Euskal Herrian, batzu eta bertzek senditzen eta bizitzen ditugun gauzak kantatzen ditugu. Lana eta hunek sortzen dituen injustiziak, kondizione txarrak, bainan ere lan gabezia eta hunen ondorioak: geroaren beldurra. herriaren hustea. Jaunttoak eta hauen jokoa. diruaren poderea. borrokarako kantuak.
A.–Uste dut ba duzuen bat berezia edo bederen biziki irri eginarazten duena?
X.–Ba berezia duena titulua gehienbat "Turlututu chapeau pointu ". Hau da Donapaleuko Majorettak eta hauen bultzatzaile den bikarioa aipatzen duen kantua. Hori unkigarria zela eta bertsuak merezi zituen. Apeza bultzatzaile izanki eta irri polit bat eginarazteko parada bazen hor eta uste dut jendeak maite duen.
A.–Ez da Xorrotxak taldea usu entzuten. Zergatik hori?
X.- Errexa da konprenitzea. Gure kantu sailak ez du lehentasuna gure bizian. Kantua maite dugu eta giro berezi batek gaitu ekarri tantarrik gure lagun arteko loturak azkartzeko taldean eta taldearen inguruan. Lehentasuna ez emateagatik, gertatzen da batzu eta bertzeak beren lana edo arrangurak ukanez, nekezago izaten deta elgarretaratzeko denak batean eta lan egiteko bai eta hasi saila urrunago eta aintzina segitzeko. Duela bi urte, Pette-k hola gintuen utzi ezin zuelakotz segitu eta Jean-Mixel orduan sartu zen taldean. Kasetan bost aurpegi agertzen badira ere lau gira orai taldean.
A.- Kazeta bat atera berri duzue. Zertako?
X.– Ez ginuen nahi gure kantuak gai ziten. Gero ezker eta eskuinetik galdatzen zaukuten kazeta bat eta emeki emeki deliberatu ginuen grabatzea. Memento berean pentsatu dugu eginen dugun dirua Seaskari emaitea.
A.–Ondoko egunetan zer egingo duzue?
X.–Egia erran kazeta bat atera dugu eta horren grabatzeko gelditu ginen kantuz artzetik. Geroztik ez gira arizan. Izuran saibu, duela bi hilabete. Gure asmoa da musika gehiago ukaitea. mementoan gitarra bat xoil xoila dugu eta hori gutti da. Musikaria atzeman eta pentsatzen dugu ikusgarri berri bat egitea, noizko hori ez dakigu!
HERRIZ HERRI
Ezkerretik eskuinera, Pette, Martxela, Marie-André eta Mixel.
40

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakXORROTXAK
EgileezHERRIZ-HER1Kultura