argia.eus
INPRIMATU
"Jonas Poisson‘’, Gizartearen Sabelean Dagoen Arraina
1986ko otsailaren 23a
Iñigo Aranbarri idazleari elkarrizketa
"Poesia Erreferentzial Baten Bila Irten Behar Diagu"
"Jonas Poisson'', Gizartearen Sabelean Dagoen Arraina
Iñigo Aranbarrarriren "Jonas Poisson" da, Pako Aristiren hitzaurrearekin, Susak argitaratutako azken poesia liburua.
Liburu horretan bertan milaka erreferentziaren bidetik garamatzala. Jonas pertsonaia irentsiaren gaurkotasuna eta etsipenak azaltzen dizkigu Azkoitiako poetak.
ARGIA. - «Jonas Poisson» deitu diozu liburuari, zer dela eta izen hau?
Iñigo Aranbarri. - «Jonas Poisson»ekin nahi izan dudana zera izan duk: denok ezagutzen diagun pertsonaia bibliko horren historia hartu, gaurregungo gizartearen egoera adierazteko; hau da. Jonas Poisson sinbolo bat duk, Jonas Arraina, eta horrek gizartearen edo balearen barruan bizi den gizon, gizarte edo gizon unibertsalaren historia zer den esaten ziguk.
A.– Zein ildori jarraitzen diozu liburu honetan?
I.A.– Bibliak edo Testamentu Zaharrak dioenez Jonasek hiru egun eta hiru gau eman zizkian balearen sabelean. Hortik banaketa bat iruditu zitzaidekan, hiru egun eta hiru gau, gehi beste egun bat erreflesio gisa edo. Balearen barruan iragandako denbora horren ondoren beste egun bat. Zergatik laugarren egun hori? Alde batetik, honekin zazpigarren atala betetzen duk; eta zazpiak duen zenbaki majiko-mitiko kutsu horrekin ere jokatu nahi izan diat; eta bestalde. erreflesio bide bezala. Baina, azken finean, erreflesioa ere aurreko egunak bezain beltza dela konturatzen gaituk, kanpoan ala barruan egotea berdina dela.
A.– Pertsonaia aldetik, pertsonaia asko agertzen dituk...
I.A.–Baduk, honelako literatura eta majiaren inguruko bidaia, eta horrekin aprobetxatzen diat gaurregungo egoera pixkat azaltzeko. Esaterako, Antiokiarekin askotan nostaljia adierazi izan diat, nostaljia doratua, urrezkoa; eta bazegok bestaldetik, literaturaren metaliteratura antzekoa. Literaturaz baliatzen nauk literatura egiteko. Liburu honetan asko baliatu izan nauk pertsonaia klasikoez, tradizioz etorritako pertsonaia eta mitoez, Orestes, Lorelei, Cuzco... eta gero amaiera aldera agertzen ditukenak hurbilagoak, Berenice, katuak edo Leopold Bloom. Pertsonaia maitagarriak dizkiat gainera Poe, William Worsworth, e.a.
A.– Hainbeste erreferentziarekin, zaila gerta zekiokek irakurleari.
I.A.– Bazekiat oso liburu zaila dela, erreferentzia asko duelako, eta erreferentzia horiek, beharbada, ez direlako pertsona guztientzat berdinak, eta zailak direlako harrapatzen zenbait kasutan. Badituk kulturak ekarri edo laga dizkigun zenbait mito, baliagarriak direnak gaurregunerako.Hor sartzen duk, Bibliatik kulturako iturri bezala hartutako Jonas; eta tradizioz etorri zaizkigun beste mila.
A.– Hemendik uste duk doala egungo poesia?
I.A.– Alde batetik uste diat, gaurregunean idazten den poesia gaztea alde honetatik doala. Bazegokela lehen pertsona hori, hau da, poeta, zer den agertu nahi ez izatea.
Dorre handi baten egon balitz bezala, eta inguruan trintxerak, ez diagu nahi geurea zuzenean adieraztea, baizik eta pertsonaia askotaz baliatzen gaituk edo honelako sinboloetaz, geu atzean geratzeko.
Nik uste diat badagoela gaurregungo poesia gaztea dei daiketeenean, ez taldean, baina bai elkarren artean badaudela zenbait adostasun puntu. Denen artean bazegok joera erreferentzien poesia egitera. Hau duk, poeta ez duk sekula agertzen aurre ematen normalean, maskara askoren atzean baizik, antzerki txinoan bezala. Horrela, poeta bera babestuta geratzen duk, eta maskara horien bitartez mila egoera desberdin adierazten dik.
A.–Hire ustez zein tokitan zegok euskal poesia gaztea?
I.A.–Garbi zegok, gaurregun, poesia literaturako zenizienta dela, eta liburu honen bitartez bazegok poesiaren erreibindikazioa. Zati batetan esaten diat poesia lehergailua dela, poesiak dinamita bezala funtzionatzen duelako, eta oso jende gutxi ausartzen duk dinamita eskutan hartzera.
Poesiak badik, nire ustez, nobelak ez duen kontundentzia, eta poesiaren erreibindikazioa egon behar likek prosaren aurrean. Prosa beti egon duk ondo begiratuta, literatur lan serioa bezala, poesiaren kalterako. Garbi zegok poesia ez dela batere komertziala, eta poesia gaztea are gutxiago. Baina, gaurregun Susaren bidea bazegok, eta nik bide horri jarritu zioat.
E. JIMENEZ
Iñigo Aranbarri, azkoitiar poeta estreinatu berria.
41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARANBARRI1
PertsonaiazARANBARRI1
EgileezJIMENEZ2Kultura