argia.eus
INPRIMATU
Santurtziko Antzerki Lehiaketak Sortarazitako Komediak
2021eko uztailaren 23a
Erramun Landa marrazkilariari elkarrizketa
Erramun Landaren Irudiak Direla Eta
Santurtziko Antzerki Lehiaketak Sortarazitako Komediak
Egin egin zituen zorioneko marrazkiak Erramun lagunak baina hara non, "kulturaz" arduratzen den zinegotziak ez zien egoki eritzi hiruri eta baretik Koldo Tapiari espedientea zabaltzea eta, bestetik, liburuak ez banatzea erabi zuten, hasiera batetun, Udal Batzardean gehiengoa duten PNV eta PSOEko zinegotziek. Gero orrialde madarikatuok moztea erabaki zuten. Erramunek bere egile eskubideen aldeko auzia irekitzea erabaki zuen, arazoa auzilegira eramanez... Prentsan arazoak izan duen tratamenduaz mintzatu gara berarekin ARGIAko irakurleontzat.
ARGIA.–Kanpaina honetan koordinazioa dagoela uste duzu?
Erramun Landa.–Ez, koordinaziorik ez dago. Gertaera izan da eta medio guztiak adi egon dira. Niretzat hori ja gehiegi da, gainditu egiten nau. Ez dut sinesten orain ere neu naizenik irrati, prentsa, telebistan eta aipatzen duten hori. Mass medien atzean beti ikusi izan dut kartoizko mundu bat, pelikula on batetako eskenatokiak, ze zoritxarrez ondo sartzen digute. Egunkarietan nire hitzak agertzen direnean ez ditut neuretzat ikusten, ez? Ez dut ez montaia horretaz ez beste montaia gehienetaz sinesten.
A.– Zure ustez ze interes egon da asunto hau ateratzeko momentu honetan?
E.L.– Arazo hau hasieran plazaratu duena jende jatorra izan da nire ustez. Adierazpen askatasunaren aldeko planteamendu bat egin nahi izan dute, ilustrazio eta eskubide batzuren defentsa eginez.
A.–Zuk, lehenago esan duzun legez, testuen interpretapena egin eta badirudi debekagarriak direna. Testuekin zer, ez dira debekagarriak ala ez dituzte irakurri?
E.L.–Debekatzaileek ez dakite euskaraz. Nik hamar marrazki egin ditut, gehi azala, eta problematikoak hiru izan dira. bat euskal testu baten gainean egindakoa eta besteak erdal testuetakoak. Mugatu egin dira marrazkiek esaten dutenera, ez dute irakurri. Bertoko alkateak ez daki euskaraz eta nire marrazkiak horribleak direla esan du, ez dutela zer ikusirik barrukoarekin. Nik neuk oso lotuta ikusten ditut. Liburuko marrazki guztiek daukate lotura testuarekiko, hurrengo pausu hori eman dut eta.
A.– Testu egileen eritzirik ezagutzen duzu?
E.L.– Ez dut heurekin zuzenki hitz egin baina neurekin adostasuna da eritzia. Egunkarian irakurri dudana esango dizut. Erdal testu baten egileak bere lanak interpretabide ezberdinak dituela eta nik eman diodana oso baliagarria dela esan oi du. Eta bestearena, ba, alde batetik irakurri egin dut prentsan bere eritzia eta gero entzunda daukat irratian ere. Nik uste dut irratian manipulatu egin zutela, baita R.N.E. delakoan bai neuk esan nuena eta bai berak esan zuena. Nahasketa egin eta heurei interesatzen zitzaiena atera zuten. Nik dakidalarik idazlea ados dago marrazkiarekin.
A.– Erramun, eta zer egin halako manipulazioen aurrean?
E.L.–Nik badakit kazetari batek arazoak izan dituela beraren lanean, eritzi artikuloa idatzi nahi izan eta debekatu egin diote eta. Zein jarrera hartuko nukeen nik, erantzun ala ez erantzun kazetariei...? Ez dakit. Aukerak dira. Honek gainditu egin nau. Begira beste puntotxo bat. Zergatik gertatu den hau Santurtzin eta ez beste edonon. Ba, hor pertsona bat dagoelako PNV eta PSOEren arteko harremanak eta hitzarmenak agirian jarri dituena, besterik ez. Bilbon kultura arloan egiten direnak ez dira makalagoak, nominan sartuta dituzte suspertzaile kulturalak eta heuren interes bakarra nazioarteko ekitaidi ikusgarriak antolatzea da. Horrelakojendeak nahi du PNVk bere inguruan. Koldo Tapiak Santurtziko udaletxean sartuta dagoen bunkerrarekin egin du topo eta horrexegatik sortu da arazoa.
Egunotako prentsan zera irakurtzen dugu, Udal Arduradunek liburua moztu barik banatzea erabaki dutela baina Koldo Tapiari irekitako espedientea bere bidean doala aurrera. Nik, egia esan gero eta gauza gutxiago "ulertzen "dut.
Izaro UHARTE
33

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakLANDA6
PertsonaiazLANDA6
EgileezUHARTE1Kultura