Ttanttakarekin elkarrizketan.
Hernaniko «Ttanttaka» taldearen estrenoa
"Ondo lo egin"
Pasa den larunbatean Hernanin izan ginen. Bertako sala iraunkorrean obra bat aurkezten zen, ohi den bezala. Bestetik, Ttanttakakoek lanean jo ta ke ari ziren obra berriari azken ikutuak ematen. Batzuk hemen pintatzen, besteak han josten, beste batzuk berriz mikro berri batzuk probatzen, haririk gabekoak, jostailu politak. Eskailera bat hartu eta hantxe Garbirekin hitzegiteko parada aurkitu genuen.
Argia.–Ze neurritan eragin du taldearen dinamika Hernaniko sala iraunkorra eratzeak?
Ttanttaka.–Oraingoz nahiko ondo gabiltza, ez dugu emanaldi askorik izan eta. ez gara Euskaditik irten.
A.–Eta muntaia berriari zer eragozpen ekarri dizkio?
Tt.– Muntaia hau bukatu behar genuen abuzturako. Baina Mikel Antzarekin lan egiten hasi ginen. Gero egon ginen hilabete geldirik. Gero beste arazo batzuk izan ditugu, eta azkenik, orain estrenatzen dugu, baina ez salagatik edo tailerragatik.
A.–Idazle batekin lan egiteak era batera markatuko zuen antolaketa. Hori aldatzerakoan aldatu al zen muntaia planteiatzeko erra?
Tt. Garai hartan ideia bakarrik zegoen. Gero gidola geuk egin dugu inprobisazioen bidez. Euskaraz egiteko Manu Narvaezen laguntza izan dugu beste batzuren artean. Hasieran pentsatu genuen dena euskaraz prestatzea. Baina gu, denok euskaraz inprobisatzeko nahiko txarto ginen.
A.– Zertaz doa "Ondo lo egin"?
Tt– Haur baten ametsak dira, eta nola influeziatzen duen helduen munduak bere bizian, eskolan..,
A.– Eta zer da narrazioa edo esketxak, edo...
Tt.–Testo gutxi eta martxa asko.
A.–Eta hori zuen lanetan konstante bat da?
Tt.– Bueno, ez. Ez dugu inoiz pentsatzen aurretik: "hemen testo gutxi". Baina gero hola izaten da.
A.–Publiko konkretu bati zuzentzen diozue muntaia, edo irekiago ikusten?
Tt.–Hau prestatzen hasi ginenean, nik haurren munduaz kriston pajak. Gero hasi gara eta ia guretzat den zerbait bihurtu da. Gag batzuk argi ikusten dugu helduentzat direla, ez dakit, haurrentzat ondo daude, gustatzen zaizkie erorketak, txorradak esatea, beste umore bat da. Hau prestatu dugunean ez dugu hori bilatu, apropos behintzat. Gehiago dira gure ikuspegiak, ideiak gai hortaz. Gero ikusiko dugu helduentzat den, edo haurrentzat eta nola hartzen duten batzuk eta besteak.
A.–Behar bada, azken galdera. Zergatik egiten duzue haurrentzat antzerkia?
Tt.–Bueno, orain arte egin ditugu bi lan, bat haurrentzat eta beste bat kalerako, hau helduentzat. Gertatzen da jendeak pentsatzen duela kalean egiten diren gauzak haurrentzat direla, eta ez da beti hola. Haurrak ikusten dute eta ondo pasa, baina ez dute ulertzen. Hau, "Ondo lo egin" haurrentzat da. Egia da saldu behar dugula, eta arrazoi bat hori da. Baina niri gustatuko litzaidake helduentzat egitea ere. Edo, hobe, agian niretzat, ez? Nik ulertzen ditudan gauzak, ze gero ikusten duzu mundu hau beste gauza bat dela.
E.O.
37-38
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTTANTTAKA