argia.eus
INPRIMATU
Josema Casimiro
2007ko otsailaren 21a
Josema Casimirorekin elkarrizketan.
Josema Casimiro
A. Aurten Everesten izan zara, Abrego, Nabarro eta Zamarbiderekin batera. Espedizio horretan galdu zuen bizia Nabarrok, eta guk nahi genuke espedizio hori zure ahotik entzutea.
J.C. Everest Chinatik igotzeko baimena genuen eta Mari Abrego eta bion artean posibilitateak ikusten hasi ginen. Presupostuak ikusi eta jende asko joateko modurik ez genuela konturatu ginen hasteko. Biok bakarrik joatea ere planteiatzera iritsi ginen baina azkenean lau arte joan gintezkeela erabaki genuen eta aurrera jo.
Beste moduan ezin egin eta alpino eran egiteko asmoz otsailaren hasieran abiatu ginen. Ronbugko glaziarrean aklimatazioa egin ondoren Rapiu-peac igo genuen (6.800 m.), eta Everesti ekin genionean zailtasun haundiena zazpi mila metrotara helduta hasi zen. 500 metrotako pareta bat, eta nahiz eta bertan beste espedizioetako soka finkoak aurkitu generaman material apur hura hantxe utzi genuen. Gailurrera heltzea maiatzean pentsatzen genuen, eta 7.600 metrotatik lehen saioa egin genuenean hiru egun pasa ondoren etsi behar izan genuen, justu handik jaisten istripua gertatu zelarik. Zauritutakoa jaitsi eta espedizioa amaitutzat eman zen.
A. Deskribatuko al diguzu nola izan zen istripua?
J.C. Nahiz eta 7.500 metrotako zona hartan pendiente haundiegirik ez egon, toki hartan tobogan moduko bi zeuden, beren parte txarrenean %70 gradutako inklinaziora heltzen zelarik. Oso elur gogorra zen. haizeak elur-hauts guztia eraman egiten bait zuen, eta kranpoiak justu-justu sartzeko aukerarik ez zegoenez imajinatzen dugu zorte txarreko urrats bat izan zela, baina hori ezingo dugu inoiz seguru jakin. Antxon eta Nabarro izan ziren maldan behera amildu zirenak eta oso erorketa fuertea izan zen abiadura haundikoa, gerarazi ezinean berrehun metro beheragoraino heldu zirelarik, guztiok ezagutzen dugun balantze tristearekin: Nabarro hilda eta Zamarbide zauriturik. Oinarrizko kanpora jaitsi zaurituarekin eta gero berriz gora igo behar izan genuen material bila.
21

Gaiez\Kirola\Mendizaleta
Pertsonaiaz\CASIMIRO1
Egileez\ERRO1\Kirola