argia.eus
INPRIMATU
"KUTRE KUTSU ETA GIZATASUN ZAPOREKO LEKUAK MAITE DITUT"
2021eko uztailaren 23a
Morfi Grei, kaleko poeta gartsua
"KUTRE KUTSU ETA GIZATASUN ZAPOREKO LEKUAK MAITE DITUT"
Ez zen zaila izan harramanetan jartzea berarekin. El Garajeko ekitaldian ez zen bildu jende askorik, eta halaber fanzineetako, prentsako eta irratietako jendea falta zenez, ez genuen izan inolako arazorik. Eman genion hamarren bat minutu lasai zedin, atsedena har zezan. Corneilla-ko gazte mugikor honek hitz egiteko gogoa zuen. Izar sentitu nahi zen. Begirada guzien bilgune. Harrotasuna agian zenbait jarreratan, baina faltsua, nahigabekoa, maltzurkeriarik gabekoa, jatorra.
Barcelonan furgoneta bizkor bat alokatu eta aitarendasemearen egin orduko berton ziren. Kotxerik gabe etorri eta doi-doi joan etorria eta garagardoak hartzeko lain, sarreren diruaz. Gaua bukatzear zegoenean etxera ekarri genituen lo egin zezaten. Eguerdian Algortako Portu Zaharrera abiatu ginen eta baita gustatu ere. Zarra, Gainza, Piru, Lezama, Bertol, Bilbao, Canito, Ameta, Panizo, Iriondo, Barrenetxea, Zelaia. Benancio. Irakurri duzuena ez da kirol kronika, Morti Greiren-ekitaldiaren hasiera baizik.
Hau eta beste zenbait bitxikeria kontatuko digu. Adibidez, kontzertura Jabi Klemente konbidatu zuela... Athletic-en sozio dela ez dakit zenbat urtetatik... Euskal Herria gustatzen zaiola... Beno, wakmana martxan geldirik ipini genuen eta leben bost minutuak paussen grabatu genituen beraz, ixiltasun orokorra eta horrela segitu zuen esaten...
MORFI GREI– Inmigrazioaz gain, hemengo, Euskal Herriko, abertzaletasuna desberdina dela esango dut. Desberdina eta humanoagoa, bai, abertzaletasun humanoagoa jasan daiteke hemen. Agian oker nabil ez naizelako bertan bizi, ezta? Catalunyan beste premisa batzu sartzen dira jokoan. Catalunyako abertzaletasuna arrazista da. Hemen datza Catalunya eta Euskal Herriaren arteko desberdintasuna. Beno, baina, ea ulertzen nauzun. Neure hiria Barcelona da eta sakonki maite dut. Ez dut txarto hitz egiten neure herriari buruz, Andaluzian jaio naizen arren Barcelonartzat dut neure burua.
ARGIA.– Kulturalki edo musikalki zer nolako desberdintasun nabarmentzen dituzu Catalunya eta Euskal Herriaren artean?
M.G.– Ezta bat bera ere. Munduko edozein bazterrean bat edo batek kitarraren bat badu eta zer edo zer adierazi nahi badu, ez dago desberdintasun gehiegirik. Norberak berea adierazten du. Kitarra markak, anpliak, hizkuntzak, poesia eta musika hizkuntza, lengoai berbera da. Ez da zertan desberdintasunik aurkitu behar. Hau da, Asturiasko mugida, Madrilgo mugida... ez dut uste, dena antzekoa da.
A.– Hamaika urte daramazu musika eta bere munduaren sustraietan, urte piloa, ezta?
M.G.– Bai, urte dexente. Eta Azaroaren 12an hamar urte beteko dut Rocka profesionaltasunez hartu nuela.
A.–Urte hauen balantzetxoa eginen didazu. Arlo desberdinen balantzea; hots, musikala, sentimentala, psikologikoa, ekonomikoa...
M.G.–Psikologikoa oso ongi, beronek senti arazten bait nau oso ongi. Beno, (bere ahotsa modulatzen du ekonomia ministroa bailitzan) ekonomikoa ez doa horren ongi. Irabazten dudana gau berean urtzen dudalako, bai zerbezatan, neskatan (ez putetan), neure lagunekin. Baina ongi da. Urak dakarrena urak daroa. Guzti honen menpe beste arlo nagusia dut. Satisfazio bikaina, neuk nahi dudana egitearena. Gustora sentitzea dagidanaz, inolako loturarik gabe diska etxeekin, bi hitzetan aske bizi. Neu hori naiz.
A.–Aintzina «La Banda Trapera del Rio» zenuen laguntzaile, orain zertan zabiltza?
M.G. - «Trapera» desegin zenetik, gaixorik erori nintzela eta abar bada, osatu nintzenean hauekin bildu nintzen eta berauekin segitzen dut ez direlako burusoil lodi bihurtzen. Ongi nago.
A.– Iggy Pop-en irudiak zer dakarkizu burura? Zer ikusirik ba dute zure «palomitak» eta bereak eskenan, mugitzeko erak,...?
M.G.–Oroimen andana dakarkidala aitortu behar. Hasteko han 77an Barcelona eta Madrilera etorri zenekoak. Ia, ia neure bizitzako kontzerturik txundigarriena. Zur eta lur utzi ninduen. Rockanrolaren kaleko animalia. Gauza bera esan dezaket, horrela delako noski, Lou Reed-i buruz. Kaleko poetak. Aitzitik bazegoen lehen ideia nagusi bat rokcanrolari buruz zera zena: erritmo frenetikoa gehi maitasuna, loreak eta abar. Baina gero ere bazegoen beste mugimendu bat, kaleko mugimendua, kaleko poeten mugimendua.
A.–Zer ikusirik ba dute zure «palomitak» eskenan eta Iggy Popenak?
M.G.–Neure psikiatrarekin mintzatu beharko nuke. Ez dakit. Oso atsegin ditut, Iggy Pop, Lou Reed, Bruce Springsteen, Chuck Berry eta klasikoak. Ikasi hauengandik ikasi dut harrokeriarik gabe.
A.–Mikroaren asuntoak ahozabalik utzi nau...
M.G.–Hau, bai, hau guztiz neurea dut. Hau askok eta askok kopiatu nahi izan didate.
A.– Mikroaz darabilkizun bortxa gerrilari-iraultzaileaz, zer lortu nahi duzu? Mikroa apurtzea edo mikroaren boterea zapuztea?
M.G.–Hori maitasuna bezala da. Egon zaitezke zeharo maitemindurik neska batez eta era berean gorrota dezakezu ere. Hauxe gertatzen zait mikroarekin. Gorrotatzen dut, baina, horren maite dut... Izan ahal da bere formagaitik ere, baina ez ezazue ezer txarrik pentsa.
A.–Piskanaka piskanaka gerritik gora biluztu egiten zara eta bis-etan batina jasten duzu. Zer dela eta batin hori?
M.G.–Izerditan blai egoten naizelako ete bere puntua ematen duelako ere bai. Intimoagoa da, gehiago tapatzen zaitu eta desberdina da, klasea ere ematen du. Neure aitonaren oroimenez, berak opari egin bait zidan. Ez dago besterik.
A.–Izar sentitzen zara?
M.G.–Bai, estrella estrellada.
A.–Etorkizunik baduzu? Agian 40 ospetsuenetan, Corte Inglesean...
M.G.–Buff, Pluff, Biuff... Ezezko borobila. Ez dakit non bukatuko dudan. Bizi naizen bitartean egongo naiz. Umeak izatea ere laket dut.
A.– Lehen esan diguzan legez, ongi zaude oraingo taldearekin. Nortzuk osatzen dute?
M.G.– Josep Maria Marchand baxuan, Juan Linares kutxetan, eta Xabier Julia kitarran eta neu, baina gutxienezkoa da.
A.–Nola sentitu zara El Garajeko ekitaldian? Horrelako salak atsegin dituzu, edo luxo gehiagoko salak?
M.G.–Neuk atseginako ditut El Garaje bezalako tokiak, erdi beltzak, kutre kutsua eta era berean gizatasan zaporea dutelako. Neu Barcelonan, nahi badut, joan naiteke toki ederretara baina "gutxi zaindutako" lokalak beren ikutu dekorosoa dute.
A.– Neskak ere atsegin dituzu,
M.G Bai, baina akats ederra duter: maitemindu egiten naizela, oso latinoa naizenez errazagoa da.
A. Zelatia zara?
M.G. -Egia esateko neure emazte-ohiarekin, neska lagunarekin ez dut horrelako arazorik izan.
A.–Ezkondurik egon zara, ez?
M.G.–Bai, bsina semerik gabe.
–Arazo sexualak direla medio...
M.G–Ez motel, arazo sexualik ez genuen izan. Nola adieraziko dizut bada, osasun arazoak.
A.–Beraz askatasun arazoa?
M.G.–Ez, osasun arazoak, benetan.
A.– Hemengo taldeak ezagutzen dituzu?
M.G.–Barcelonara etorri direnak bai eta esan behar oso maite direla han. Baina ez dakit Jolibuden amaituko dugun denok, hau da akatsik nabarmena. Hemen oso ongi nago. Oroimen makina bat ematen dit honesbeste maite dudan Euskal Herri honek. Adiskide piloa dut, eta adiskide esan dizut eta ez ezagunak. Eskuminak denei.
Kaleko poetak maiz sarritan erortzen dira ete hau ere jauzi zen heroinaren munduan. Dena den, indarra izan du guzti hori uzteko, gu utzi gaituen legez. Ongi bizi pitxin!
RITXI
28-29,30

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakGREI1
GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
PertsonaiazGREI1
EgileezRITXI1Kultura