argia.eus
INPRIMATU
Zergitil Naserrirako Lokatza Ta Kalerako Lustrea?
1965eko martxoaren 21
Beatriz lazkaotarrarekin elkarrizketa, emakume langilea dela eta
Gaurko Emakumea
Zergitil Naserrirako Lokatza Ta Kalerako Lustrea?
Goierriko gaztedia igandeetan ikusteko ez dago Beasain bezelakorik. Eta antxe neska jator batekin topo egin genun igandean. Emen azaltzen dira berak esan zizkigunak. Gañera neska onek gazteekin eta batez ere emakumeekin artu eman sakonak ditula esan bearrean gertatzen gera.
–Izena?
–Beatriz.
–Nungo tarra zera ?
–Goierritarra, Lazkaokoa.
–Baserritarra al zera?
–Bai.
–Baserrian lan egiten al dezu?
–Beti lan egin det baserrian, bañan orretzaz gañera ola bateko langille naiz.
–Baserriko bizitza ezagutzen de zunez esan eiguzu: emakumeak egin bear al ditu baserriko lanak?
–Batez ere lan trakets asko ez. Bañan ba dira emakumearentzat egoki diranak. Gañera, baserrian lan bolara izaten denean, alegia estuasun aldian lag~ndu dezake. Sagargarala. Bañan nik diot emakume baserritarrak etxe barruan ere badauzkala lanak. Baserria, etxea al dun egokiena edukitzen saiatu bear du. Garbi, gusto pixkatxo batekin. Zergatik baserrian eskoba ta kalean lustrea ?
–Nola ikusten dezu emakume baserritarra?
–Eskola aldetik kultura guttikoa. Ta ez emakume baserritarra bakarrik, baita kalekoa ere. Egarri gutxi dago geitzeko ta ikasteko.
–Uste dezu neskak badituztela geitzeko bitartekoak?
–Goierri aldean oso gutti irabaziz eta jakintzaz osatzeko. Oso gazteik asten dira neskak oletan lanean eta gero ez dute olako lana ta ikasketak batutzeko modurik. Geienez josten ikasten dute, besterik ez, ta ara zer gertatzen dan lan tokian ze kategoritan sartu, orrela jarraitu bearrean gertatzen zerala, aldaketarik gabe.
–Zergatik juaten dira neskak oletara ?
–Beste irterarik ez dauketelako.
–Arazo au ikusirik zuk zer eskatuko zenuke?
–Emakumea profesioari begira prestatuko dun eskola bat. Ba ditugu gure errian eskola auetako bat edo beste .
–Iruditzen al zaizu, boste alderdi batera goaz orain, arrazoi dutela baserrira ezkondu nai ez duten neskak?
–Baserria nolabaltekoa bada bai. Beste]a ez.
–Ikusten al dezu biderik baserriko emakumea kalekoakin berdintzeko ?
–Baserri on xamarra bada bai. Etzeko gizonetzaz gañera ordu batzuetan beste langille batzuk ekarri ditezke laquntzeko. Era ontan emakumea berari dagokion lanetan egongo da, bere tokia izango du. Ez da au gertatzen gizonak ola batean an egiten badu; emakumeak askotan kanpoko lanak egitea irten bearko du. Eta emakumea ez da gizonaren atzetik, soroan gogor ibiltzeko.
–Gure baserriak aurrera egin a1 dezakete ?
Labrantzakin ez dago konturik. Emengo lurrak ez dira egokiak ortarako. Abereen aziketakin beste konturik dago.
–Orairgo baserriak kooperatibatan alkartzen ari dira. Emakumeak izango al du kooperatiba oetan egin bear bat?
–Noski. Egazti eziketa, beribill baten bidez beste ganz asko. Azokako sal-erosketak eta abar.
–Zer eginkizun dauka gaurko emakumeak zure iritziz?
–Iñork uste dun baño zabalagoa. Izkutuan dauden lagintza asko agertuko dira. Batez ere erakunde edo instituzioeri begira. Gizartea gizon eta emakumez osatua dago. Bañan gizon kutsu asko ezarri zaio ta orain emakume txertu piska but bear du.
Miren Olarreaga
4

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaLana
EgileezOLARREAGA1Gizartea