argia.eus
INPRIMATU
Soldaduskarkao zozketak, noraezeko bidean
1985eko azaroaren 10
Idoia Aldazabalekin elkarrizketan.
Bilboko antimilitaristekin solasean
Soldaduskarkao zozketak, noraezeko bidean
Abenduak 17an milaka gazte izango dira zozketatuak soldadutza egin dezaten Espainia osoko koarteletan. Aurten ere 235.000k gazte ejerzitoaren menpekotasuna jasango dute. Badira 75.000 mutil estatu mailan zigor horretatik ihes egiteko zoriona izango dutenak gainkopurua dela eta. Baina badira bestalde talde antimilitaristak borroka frontala planteiatzen dutenak soldaduzkaren aurka, insumisioa praktikara eramanez kontzientzi eragozpenaren bitartez.
Gai hautaz eta beste batzutaz mintzatzeko Bilboko talde antimilitaristara jo dugu, eta hara! gure sorpresa erantzule gisa neskatila lirain panpoxa topatzen dugunean. Antimilitarismoa emakumeen gauza ere badela erakusteko hona hemen Idoia Aldazabalekin izandako solasaldia.
ARGIA.–Elkarrizketa hau hasteko galdetuko nizuke ea zer diren militarizazio prozesuan gazteen zozketak. Atal garrantzitsu bat dira?
Idoia Aldazabal.–Hau da militarrak urtero mantentzen duten jokoa. Alde batetik kontrol bat eta manejo bat suposatzen dute, eta gainera egoera militarpean zuzenki izateko urrats handia da. Zozketa aurretik ere gazteak jasan ditu soldaduzkarako deia, neurketa eta abar, baina nolabait ez ziren ondino osoki sartu engranaje militarrean. Gazteriak oro har ez du sistima militarraren pean egon nahi, eta egin ahalak prestatzen ditu libratzeko. Guk ordea kolektibo eta politikoaren bidea eskaintzen dugu.
A.- Zertan da objezio kolektibo horren oinarria? Azalduko zenuke pittin bat?
I.A.–Guk proposatzen duguna ez joatea da, ez kolaboratzea estamentu militarrekin inolaz ere ez soldadu moduan, ez eta erreserban, ez inon. Soldadutzaren aurrean objezioa egitea postura pertsonal bat izateaz gain lan kolektido bat ere badugu, eta lan politiko bat. Ejerzitoa da gizarte honetan banka eta eleizarekin batera botere erreala daukana estatuan. Gu estatua suntsitzearen alde gaude eta berarekin here egitura jerarkiko, maixista, autoritario, zentralzale, herrien zapaltzailea eta abar, hori aldatzeko borrokatzen dugu.
Objezio kolektiboa da modu bat aurre egiteko denak batera estatuari, militarrei, eta sistema kapitalistari. Banakako objetore batek ezer gutti egin lezake, orain pilo batek ezetz dionean beste gauza bat da.
A.–Bestalde atera berri den objezio legea oso errestriktibo eta Europako atzerrakoienetarikoa dela dirudi, ez?
I.A.–Guk ez dugu lege hori onartzen, baina ez dugu planteiatzen beste hobeago bat egitea ere. Estatu batek ezin du egin lege majoa gai honetan. ze kontradikzio handia izango litzateke estatuaren estruktura berarekin. Beti egingo dute lege bat jende espezialarentzat, egoera berezietan, eta harmak ez erabiltzeko. Hori soil soilik, baina beste gauza guztiak: errepresioa, jerarkia... hor egongo dira. Guk ez dugu inongo zerbitzu zibilik onartuko, eta horrela proposatuko diegu hurrengo Kontzientzi Objetoreen Mugimenduko lehen kongresuko beste taldeei mugimendu bezala ere aurrera eraman dadin.
A.–Eta zuk uste duzu objetoreak jende berezia zaretela'?
I.A.–Ez noski, gu oso jente arrunta gara, bizi eta ahalik eta gehien libertitu nahi duena.
A.–Lehen aipatu duzu militarismoa. Azal zenezake zer den zuentzat militarismoa'!
I.A.–Militarismoak ikuspegi bat baino gehiago dauka. Alde batetatik armada da estatuaren oinarri sendo bat, ordena mantenduko duena estatu barruan herri mugimendu eta iraultzaren bideratze prozesu garbi bat dagoenean. Kontrol sozialaren misioa oso argia da. Hemen Euskadin esate baterako oso argi ikusten dugu zer egingo luketen: "Estado de sitio" delakoa jarri eta zutik dirauen edozein gauza zein pertsona hondatu, halako sarraskia eginaz. Bestalde mili barruan zapaltzaile papera betetzeaz gain, soldaduak berak ere zapalduak dira, ez bait dira ezer, zenbaki bat baino. Beraien eskubide guztiak desagertzen dira, idealogia taxista baten azpian daude. Matxismoa, nagusiarenganako zintzotasuna, bortxakeria, eta abar dira nagusi; dena jakina Espainia handi eta batua eta gizonak egiteko, heuren moldetan noski.
A.–Honen aurrean zuek zer dinozue? Sarritan objetorea zorotzat hartua izaten da, hortik galduta dabilen morroia. Bestetan aldiz militante politiko hutsa dirudi, konbatitzen duen sistima horrekin desberdintasun handirik nabaritzen ez delarik.
I.A. Gure filosofia nahiko radikala da eta borroka politikoarekin batera aldaketa pertsonala ere aurrera eramaten saiatzen gara. Beste gauza bat da inplikazio maila, ezta, baina gauza biak batera doaz.
A.–Beste egunean talde antimilitaristarekin hitzegin nuenean elkarrizketa hau egiteko, nahiko gauza kuriosoa gertatu zitzaidan interlokutorea neska zela eta. Zein da emakume baten funtzioa talde antimilitarista batetan'?
I.A.–Niretzat bereiztu egin behar dira objetoreak eta antimilitaristak. Objezio hitza zabala bada ere zentzutan, gehienetan soldaduzkari atxikitzen zaio herri mailan. Antimilitarismoa globalagoa da, ez da bakarrik miliaren gauza, askoz zabalagoa da. Nire ustez emakumeok leku berezi bat daukagu hor, nolabait gaia objetibizatzeko.
Emakumea ideologia militarrean guztiz lurretik dabil. Emakumea ez zaie inoiz interesatu militarrei pertsona moduan, objetu eta erabiltzeko tresna soila izan gara eta gara haientzat. Emakumeek guiak zabaldu eta beste ikuspegi bat eman diegu talde antimilitaristei.
A.–Gaur egun talde antimilitaristak NATO-ren aurkako kanpaina baten barruan murgildiak zaudete ere, ezta? Giza kateak prestatzen eta abar... Zein da NATO-ren papera gaur egungo koiunturan?
I.A.–NATO-k dependentzia handi bat sortzen digu Estatu Batuetatik. eta lasterketa armamentista bultzatzen du. Gaur egun biokeek tentsio iraunkor batetan mantendu nahi gaituzte, nahiz eta jakin badakigu guda konbentzionala ez dela posible Europan.
NATO erakunde militar haundia da, eta sistema kapitalistaren hegemonia eta Estatu Batuena hedatu nahi du munduan zehar.
Azken urteotako Estatu Batuenganako menpekotasun harremanak areagotu egin dira Estatu Espainola NATO-n sartzean. Lehendik zetorren egoera bat ofizializatu egin da. NATO-n eta EEE-n sartuz lortu nahi izan dute itxura europearra edukitzea, demokrazia kontsolidatua bezala agertu, eta era berean aldaketa posibleak bertan ito.
A.–Baina NATO eta demokrazia ez dira gauza bera. Turkia diktadura gordina izanik Atlantikoko Erakundean dago, edo Grezia koronelekin...
I.A.–Jakina, horretan Reagan eta bere jendea oso garbiak dira: hobe diktadura ustela baina aldekoa, etsaien aldeko demokrazia baino.
Iñaki GOITIOLTZA
26-27

GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaTaldeakBilb talde
GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaMobiliazioa
PertsonaiazALDAZABAL2
EgileezGOITIOLTZA1Gizartea