argia.eus
INPRIMATU
Lizarrako gaiteroak doinu zaharrei hautsak astintzen
1985eko azaroaren 10
Xalbador Martinezekin elkarrizketan.
Juan Carlos Duñabeitia, Xalbador Martinez eta Jose Manuel Otxoa
Lizarrako gaiteroak doinu zaharrei hautsak astintzen
Edozein gaiterori dagokion heinean, Lizarrako gaiteroak ere dantza taldeek dauzketen beharizanetaz arduratzen dira. Duela urte askotatik gaitero izateak eskatzen duen arabera, sortzen zaizkien eginkizunak botatzen dituzte, Lizarrako udaletxearekin izenpetu duten kontratoari muzin egin gabe. Beren zerbitzuak eskatzen diren toki guztietara heltzea daukate helburatzat.
Guzti hau zeazteko eta sakontzeko asmoz, Xalbador Martinez, taldeko arimarekin mintzatu gara Lizarran, gaiteroen harrobia eta gaitaren ama den herri zoragarri honetan.
ARGIA.–Lizarra edo Estellakoak diren gaiteroak eskuetako behatzez zenbatu ezin daitezkeelarik, zer dela eta zuok hirurok zeureganatu duzue ororena eta inorena ez den «Lizarrako Gaiteroak»-en ohorezko izendapen hori?
Xalbador Martinez.–Lizarran gaitero asko dagoela egia izan arren, kaleratu berri dugun diska «Lizarrako Gaiteroak» izenekin dihoa zeren, izan ere, inbestigazio arlo honetan geu izan bait gara aurrera jo dugun bakarrenetariicoak edo bakarrak zehatzagoak izateko. Beste alde batetik, "Principe de Viana" delako erakundean halako izenez ezagutzen gaituzte eta zergatik ez esan, iadanik ospetsuak gara izen horrekin Euskal Herriko punta guztietan.
A.–Zenbat zarete eta noiz bururatu zitzaizuen talde bat sortzearen ideia?
X.M.–Hiru gara. Bi, gaitak izkutuan daukan soinu ederra bezain liluragarria ateratzen ahalegintzen gara:hirugarrena atabalarekin bat Izatea erdietsi nahiean dabilelarik. Hasi ginen orain dela lau urtetik gaurdaino etengabe ekin diogu jotzeari.
A.–Gipuzkoun dultzaina Nafarroan gaita. Ba al daukate elkarrekiko zerikusirik batak bestearekin?
X.M.–Beno, dultzaina eta gaita tresna musikal berbera dugu. Ixolabaiteko ezberdintasuna egitearren, esan genezake dultzaineroa dela Lizarrako gaiteroa ez dena. Hala eta guztiz ere, mende honen hasierako Lizarrako zenbait gaiteroen lanetan «gaitero-dultzainero» sirradura aurkitu izan dugu. Baina, hori bai, "gaitero" hitza aldez aurretik.
A.–Gaita noiz azaltzen da lehendabiziko aldiz historian eta non koka dakinkeen sorlekua?
X.M.–Buff!! Duela gutxi, Francisco Beruete, Estellako udaletxeko idazkari nagusi ohia, koreografo eta dantza inbentoreak baieztatu duen arabera aintzinako Grezian gaitaren ahizpa bizkiari «aulos» izena eman zioten. «Gwendal» izeneko taldea ere baliatu izan da tresna honetaz jotzeko orduan. Beste batzuk, berriz, Zamoran dagoen «karamilo» tresna musikalaren alaba dela diote.
A.–Eta zuen iritzia lau urteko inbestigazio lanak burutu ondoren zein da?
X.M.–Ezin gaitezte ausartu besteek esandakoa horrela ez denik esatera. Hala ere gure susmoek, eta oinarri sendoak ere baditugu horretarako «sunpriñu» delako euskal tresna musikal autoktonoaren perfekzioa dela alde batetik eta ezagutzen den "oboe"-rik rustikoena dela bestetik baieztatzera garamatzate. Gaurko oboea. perfekzionaturik aurkitzen den gaita besterik ez da.
A.–Elkarri ulertu diezaiogun, guitari basa-oboea dei geniezaieke, ezta?
X.M. Ezta pentsatu ere! Hemen ez dago ezer basatia denik. Gaita euskal kulturan txoko bat duen tresna musikal bat da, ohoearen prekursorea hain zuzen ere.
A.–Aurkitu al duzue nor izan zen Lizarran lehen aldiz gaita jo zuen elementua?
X.M.–Lehen gaiteroa Julian Romano Ugarte izan zen. 1831. urtean.
A.–Nola hedatu dira gaiteroak ordutik hona?
X.M.–Familiaz familia transferitu izan den altxorra edo ondasun baten aurrean aurkitzen gara: Romano familia, Elizaga tamilia, Montero familia...
A.–Jakin dugunez, Xalba, zure familian sekula ez da guita jo. Orduan, nola erdietsi duzu tresna hau hain goxoki eta magistralki jotzea?
X.M.–Zoritxarrez, lehen aipatutako familia horien ondorengoek uste dute gaitaren sekretuak haiei dagozkiela. Ia ia, fanatismoaren antzeko egoera batean erori dira. Gezurra badirudi ere, hiltzear dagoen tresna honi ez diote mesede haundirik egiten horrela jokatuz. Familiako ez denari ez diote gaita jotzen irakasten. Nik nola lortu dudan? Esango dizuet.
Musikarekiko agertu nuen zaletasuna txisturen bidez izan zen. Egun batean. Iruñean nengoela, gaita merke horietako bat erostea bururatu zitzaidan. Nola arraio jo nezakeen tresna hori zenbait aste alperrik iragan ondoren gaitero batengana jo nuen irakats ziezadan asmoz. Familiako arazoak familiakoei zegozkiela eta ez beste inori ihardetsi zidan. Erdi etsita nengoelarik, tabernetan noizean behin aditzen diren elkarrizketa konstruktibo horietariko bati esker, hara non enteratu nintzen Iruñeatik etorritako Jabier Lakunzak eta Jose Luis Frailek aspaldian sortutako eta zegoeneko sakabanatutako eskolatutako zenbait gaitero prest egongo zela niri irakasteko.
Horrela hasi nintzen. Aldizka Iruñera abiatzen nintzen ahalik eta ongien jotzen ikasteko. Eskerrak Lakunzak eta Frailek ereindako haziak bizirik zirautela zeren eta horrela izan ez balitz inork ez genukeen ikasiko familia horiengandik.
A.–Ulertezina, ez al da hala?
X.M.–Ez pentsa! Pentsatzeko era hau epaitu baino lehenago haiek zer dioten entzan behar da. Haientzat gaita izan da orain gutxi arte beren modus vivendi. Asike, nola arraio irakats ziezaioketen harrotz bati? Zuek edonori kontatzen al dizkiozue zuen sekretuak? Bada, haiek ere ez. Nik ulertzen diet «si les enseñamos nos van a quitar el pan del morral» diotenean.
A.–Honek esan nahi du aktuazio edo agerraldi bakoitzeko hainbeste kobratzen zutela?
X.M.–Jakina! Oso ondo ordaintzen zieten, ze, ideia pixkat egin dezazuen, jakin ezazue hiru gaiterori hogeitabi lagunek osatutako banda bati baino gehiago ematen zietela.
A.- Gaurko musika zaletasuna denontzako ezagunak zaizkigun mogida desberdinetatik murgiltzen dela kontutan hartzen badugu, zuei eskainitako sosak ogiaren azken apurrak izango direla pentsatzekoa da.
A.–Nahiko genukeen bezala ordainduta ez bagara ere, ezin esan dezakegu gutxi kobratzen dugunik. Dena den, lana eta dirua ez daude oso parekaturik.
A.–Nola animatu zarete diska bat egitera?
X.M.–Diska produktorearengandik jaso genuen ideia. Donostiako Alde Zaharrean poteatzen ari nintzela, IZ diska-etxeko Fernando Unsain aurkeztu zidaten. Gure hasierako asmoa Julian Romanoren lanetan oinarritutako diska bat ekoiztea bazen ere arrazoi komertzialak zirela medio eta Euskal Herriko kristo guztiari irekia izan behar zueneko aitzakiaz, beste autoreen lanak interpretatzera jo genuen.
A.–Konta iezaguzu, gaingiroki bada ere, diska honen atzetik dagoen lanari buruzko zenbait xehotasun.
X.M.–Lizarrako Udaletxean hasi ginen lan egiten. Nire lankidea den Juan Carlos Duñabeitiari zegokion artxiboan zeuden partiturak autkitzea eta banan bana sailkatzea. Han zegoen hauts haundiagatik ez dakit nola ez dituen birikak galdu. Orain aprobetxatu nahi dut Udaletxeko guztiei eskaini dizkiguten erreztasun oroengatik geure esker onak igortzeko. Lan eskerga honen bidez, diskaren heren bat bete genuen, beste bi herenak handik eta hemendik sakabanaturik aurkitzen ziren paperekin burutu genituen. Bi urte eman genuen beharrezkotzat jotzen genuen material biltzeko.
A.–Zer nolako harrera egin zaio diskari?
X.M.–Alde horretatik pozez zoratuta gaude. Eta baita ere IZ-k gurekiko agertu duen begiruneagatik. Ez naiz publizitaterik egiten ari. Ekonomikoki oso ondo portatu da gurekin eta kalitatea eta soinuari dagokienez diska ezin hobe ekoiztu du. Teknikoki diska etxe horrek egin duen diskarik hoberenetarikoa duzue.
A.–Aipatutako diskaz aparte, zer egiten dute "Lizarrako Gaitero"ek gaitarekiko zaletasuna gal ez dadin?
X.M.–Iruñeako "Pablo Sarasate" izeneko kontserbatorioak Lizarran dituen aretoetan aritzen gara gaitaren irakaskuntzan. «Principe de Viana» erakundeari artikuloak bidaltzen dizkiogu. Horretaz gain, nik, adibidez, atabalak eta fitak edo gaitaren muturrak egiten ditut. Udaldian, Euskal Herriko leku guztietako jaiekin batera hasten da gure eromena. Herri askotatik, ez guri gustatuko litzaigukeen haina, hots egiten digute. Badaezpadaere, kontratuetarako dugun telefono zenbakia emango dizuet: 55-27-55.
UREDERRA.
20-21

GaiezKulturaMusikaMusika tradDultzaina
PertsonaiazDUÑABEITIA2
PertsonaiazMARTINEZ7
PertsonaiazOTXOA1
EgileezUREDERRA1Kultura