Jose Elorriaga: «Gerran epairik gabe hiltzen dute jendea»
1985eko azaroaren 03a
Jose Elorriagarekin elkarrizketan.
Bi zigarturekin mintzatu gara
Jose Elorriaga: «Gerran epairik gabe hiltzen dute jendea»
Heriotz zigorra ezarri dieten guztiak gero ez dituzte hil. Baditugu gure artean zorte horren lekuko direnak. Paretaren kontra hiltzeko gertatu eta orain pasarte haiek kontatu dizkigutenak. Jose Elorriaga, El Duesoko espetxean 1937.ean kartzelaratua eta bi urte beranduago indultatua, gerra bateko heriotz zigorra. Izko de la Iglesia. Burgoseko prozesuan heriotzarekin zigortu eta hilabete bat geroago indultatua, pake une batetako heriotz zigorra. Jose Elorriagak Bilboko kale nagusi batetako bere etxean egin digu ongi etorria. Despatxua serioa eta zaharra da, baina ez dago inolako gerrako oroimen edo argazkirik. Familiako argazkiak eta Sabino Arana dira nagusi. Elorriaga 27 urtetako Etxebarriko alkatea zen gerra hasi zenean. PNV-ko alderdikide izanik ejerzitoan sartu eta komisario politikoaren lanak bete zituen. Gartzelaratu arte noski.
ARGIA.–Nola egin zintuzten preso Santoñan?
JOSE ELORRIAGA.–Guk italiarrekin paktu bat sinatu genuen. Partiduak Bilbo galdu ondoren. Santander eta Asturiasera joan behar ez zela erabaki zuen. Paktu honen arauera gu Santoñan itxi ginen eta hitzarmenduta geneukan ejerzituko ofizialitate eta ordezkari politikoak untzi berezi bat zuetan kanpora irtengo ginela. Baina. benetako ordua iritxi zenean, italiarrek ez ziguten Laredotik irteten utzi eta Santoñara bueltatu behar izan genuen.
A.–Italiarrek; heuren hitza jan zuten beraz?
J.E.–Hori da, azken orduan ez ziguten irteten utzi, honekin seguruen non egongo ginen pentsatu behar genuen eta El Duesoko espetxea bururatu zitzaigun. Bai. gu geu sartu ginen beraz presondegira. Kontu hau. han 1937.eko abuztuaren 28 inguruan zen eta italiarren babesean espainol takziosoengandik urrun geundela uste genuen. Baina italiarrak irailaren 4an Joan egin ziren eta espainolen eskutan utzi gintuzten.
Historia aurrera doan ahala begiak biziagotu egiten zaizkio. Zigarroa patxada geldoagoaz erretzen du eta pasarteak zehatz gogoratzeko («galdu dut bai memoria asko baina...») semeen ezkontzako argazki gaineko punto fijo batetara begiratzen du.
J.E. Noski salbatu nintzela. Irailaren 5ean penalean epaiak egiten hasi zirenean guri deklarazio bat sinatzeko eskatzen ziguten. Honen arauera, modu oso sumario batez, juzkatzeko. 25eko taldeetan «epaitzen» gintuzten eta ez genuen defendatzailea ere ezagutzen. Nik gezurra esan nuen, ez nuen esan komisarioa nintzenik baina hala ere heriotz zigorra ezarri zidaten Ajuriagerra. Joseba Rezola eta beste batzurekin batera. Eta honela 2 urte eta piku egon ginen heriotz zigorrarekm.
A.–Eta bi urte horietan zer egiten zenuten heriotz zigorra aurrez-aurre eukita?
J. E.–Une haietan garrantzitsuena batera egotea zen. Bakarrik egonez gero burua galtzen da, baina taldean, gu geunden modura, elkarranimatu egiten ginen. Beldurra noski bageneukala, hori guztok, batez ere ejekuzioak egiten ziren egunetan edo zeldetatik Jendea ateratzen entzuten genuenean... baina... aurrera egin behar. Irakurri egiten genuen apur bat, idatzi... eta batez ere hitzegin. Dena dela. hori bai, inportanteena elkarrekin egotea zen eta f'amilia ikustea.
Gartzelen arteko desberdintasunak aipatzen dizkigu. Eraikuntzaz penal eta egokitutako espetxe zirenen arteko diferentziak. Leku bakoitzean elkarbizitze estu eta jarraietik deribatzen ziren tensioak.
J.E.– Elkarrekin egotea euskarri zen modura biolentoa ere bazen zenbait unetan. Momentu horietan bakoitzaren izakera gordinik irteten da azalera eta ez da erraza. Dena den ez genuen erriertarik egiten, ez zuen merezi edozein unetan paretaren kontra eraman gintzatekela genekienean.
A.–Eta zuetariko bat-eramaten zutenean?
J.E.–Oso gogorra zen hori, gogorrena. Are gehiago txibatoen bidez jakin eta guk geuk esan behar genionean gauean bera eramango zutela. Gertatu zitzaidan behin hori bera. Lekeitiar bati esan behar izan nion iritxi zela bere gaua. Oso, oso zen biolentoa. Baina osotasunez, burua goian, erantzuten zuen jendeak. Lehenengo eskopetazoa bai, noski zela inpaktantea baina gero papel eta boligraf'oa eskatu, idatzi eta besarkada batez agurtzen ziren. Horretan tipo oso koldartsuak bezala gelditu ginen f'akziosoen aurrean.
Hitz hanek esaten dituenean aulkian bertan tentatu egiten da eta bakarra puztu egiten du instintiboki. Momentu harro honeta, baliatzen gara orain berrezarri den gerra garaiko heriotz zigorraz galdetzeko.
J.E.– Hori ez, heriotz zigorrik ez. Gerra denboran? zenbait kasutan esplikagarria izan daiteke, baina ez dago ipini beharrik zeren eta gerran edonork hiltzen bait du etsaia inolako epairen beharrik gabe.
Zigarroa amoitu baio eta begiratu egin digu. Bilatzen genuena ea argitu digun galdetuaz eramaten gaitu aterantz eta baietz diotsagu, testimonio balidoa dela. Esperientzia gogor baten testimonioa.
24,25,26