Jabi Izko De La Iglesiarekin elkarrizketan.
Izko de la Iglesia: «Heriotz zigorrak ez du zentzarik gerra garaian»
Jabi Izko de la Iglesia aski ezaguna dugu gure artean. Beste hamabostekin batera Burgosen epaitua eta hiltzera zigortua, eta hilabete beranduago indultatua izan zen. Gaur egun Alkortako mesoi baten jabea da. Galdezka joan gatzaizkionean, hasieran ez digu gaiaz mintzatu nahi izan «edozeinek ezagutzen duen kontua bait da».
Gero, apurka apurka, hariari heldu eta gogoz mintzatu zaigu.
A.–Burgoseko prozesuaren egunak eta ondorengo heriotz zigorrak tentsio handia suposatzen zuten, ezta?
IZKO DE LA IGLESIA.– Egia esan; heriotz zigorrarena baino, aurreko epaia Izan zen gogorragoa, urtebeteko tentsio hura. Gauzak txartotzen joan ziren eta azken zigorrarena aurreikusten zen; ezer egin ezin duzulako sentsazioa, indefentsio hori. oso gogorra izan zen. Bestalde, zigorra, bestearen ondorio zuzena zen; ekintzetan hasi ginenean bagenekien gerta zitekela: Francoren kontra bakarrik heriotza ekintzan, gartzela edo heriotz, zigorra gelditzen ziren eta arrisku hori gureganatuta geneukan.
Dakizuenez. urduriago egoten zara ekintza prestatzean momentua heltzen denean baino; orduan lasaiago zaude, eta egon behar gainera. dena ondo atera nahi izanez gero.
A.–Zigorra jakin zenuenetik indultatuak izan arte hilabeteko epea egon zen. Nola gogoratzen duzu hilabete hori?
I.I.– Aurreko urtea baino hobeagoa, nahiz eta momentu latzak egon ziren, Oraindik borrokan geunden, egiteko zerbait geneukan, eta iadanik ezer ezin genuen galdu. Beraz talde modura nahiko koladar sentitzen ginen.
A.–Horrez gain kanpotiko laguntza handia izan zen, ezta?
I.I.–Bai. bai. dudarik gabe: horrek izugarrizko garrantzia eduki zuen. Horri ezker gaude gaur egun hemen. Dena den kuriosoa da nola zabaldu zuen Francok epaiaren informazioa, kanporako proiekzioa eman zion, eta hori ordurarte inoiz ez zen gertatu. Berak erabili egin gintuen, gero indultoen bidez. Europan «generalisimo»z gain «generosisimo»a zela aditzera emateko. Orduan oraindik ezen hasia frankismoaren beheraldia, politikoki indartsua zen, eta honelako luxuak har zitzakeen.
A.– Bake garaiko heriotz zigorra kendurik izan zen, baina gerra garaikoa mantendu egin dute. Zer deritzozu honi?
I.I.–Gerra garaian zentzu handirik ez dauka. norbait hiltzeko epairik ere behar ez delako. Gerran egoera zeharo desberdina da, lasai asko garbi daiteke edonor, horrela nahi izanez gero. Hala ere, egotekotan bereiztu beharko litzateke noiz eta nori aplikatu behar zaion. Desertore eta prisioneroentzat inoiz ez nuke heriotz zigorra defendatuko, baina traidoreen kasua bestelakoa da. Pertsona askoren bizia jar dezakete arriskutan eta beraz horiek bai merezi dute heriotza.
A.–Eta bake garaian?
I.I.–Kasu horretan ez dut onartzen jakina, ezta hurrik eman ere.
Grabaguilua amatatu ondoren, lasaitu egin du berriro aurpegia orduko gogoramenen larritasuna aldenduz; eta mesoitik joan orduko irribarre zabal batez agurtu gaitu.
Asier ARANGUREN Laura MINTEGI
26
GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazIGLESIA DE1
EgileezARANGUREN1Gizartea
EgileezMINTEGI1Gizartea