argia.eus
INPRIMATU
Angel Elias: «Eskubiak bizia aldarrikatzen du abortoaren aurrean eta gero heriotz zigorra onartzen du nahi duenean»
1985eko azaroaren 03a
Angel Eliasekin elkarrizketan.
Angel Elias: «Eskubiak bizia aldarrikatzen du abortoaren aurrean eta gero heriotz zigorra onartzen du nahi duenean»
Angel Elias, giza eskubideen alde, objetore bezala, Salbaketako partaide bezala, ezaguna dugu Bilbo aldean. Heriotz zigorra onartu delarik estatu españoleko Senatuan, hitzaspertu bat izan dugu berarekin gauza bat eta bestea komentatuz.
Beste giza eskubide bat apurtu dute estadu españolean heriotz zigorra onartzerakoan. Printzipioz guda garaian bakarrik aplika ahal izateko.
«Kezkagarriena erabaki horren azpian dagoena da, horrek daukan esanahia: PSOEren sentsibilitatea oso txikia da giza-eskubideen alde. Oso grabea da, nahiz eta gada sasaian bakarrik erabili ahal izan, heriotz zigorra onartzea».
Dena den, Jose Luis Rodriguez Pardo PSOEren bozeramaileak senatuan esan duenez, "ez da kontzientziak lasaitzeko, baina kontutan hartu behar da heriotz zigorra bazegoela lehendik ere ordenamendu militarrean".
«Bai baina, gertatzen dena da legeak aldatu direla eta aldatu dira konstituzio eta giza eskubideen alde, teorian. Eta bestaldetik guda garaian, posible izango da heriotz zigor hau zibilei ere aplikatzea. Orain arte arautegi militarraren arauera militarrekiko besterik ez zen. Ez nau hainbat kezkatzen guda garaian gerta daitekeenak; guda garaian bakoitzak nahi duena egiten du. Kezkatzen nauena da alderdi batek horrelako erabaki hau hartzea honek esan nahi bait du benetan indarra daukatela beti aipatzen diren indar faktikoek».
Ezaugarri guztiak dauzka erabaki honek militarren goi mailako presio bat egotearena.
«Ez dago froga zuzenik, baina seguru hala izan dela».
«Nazioarte mailan ere gero eta gehiago ikusten da boterean nor dagoen eta zeintzuk diren beraiek defendututako interesak. Legalitatea baliagarri, zaienean erabiltzen dute, eta bestela beste edozein tresna erabiltzeko ere prest agertzen dira. Hegoafrika, Green-Peace... adibide asko eta asko jar daitezke».
ONU batean esaterako bost nazioek beto eskubidea daukate besteen gainetik. Itxura hutsa besterik ez da hain egiten dena. Heriotz zigorra guzti honen barruan ulertu behar da. Azken batean legislazio antiterroristaren eta torturaren jarraipen bat bezala ikusi beharko litzateke heriotz zigorraren onartzea.
«Behar bada eskerrak eman beharko ditugu agerian esan dutelako. Normalean praktikan egin egiten dira honelako gauzak eta ezkutatzen ahalegintzen dira. Argi eta garbi esatean heriotz zigorraren alde daudela beraien benetazko nortasuna agertzen dute».
Kuriosoa benetan eskuindarrak hainbeste ahalegintzen direnean abortoa bezalako gai baten aurrean bizia"eta" "bizia" aldarrikatzen, beste honako honetan inolako itxurarik gabe nola onartzen duten heriotz zigorra.
«Galdetu beharko litzateke guda garaian pertsonak direnak zertan transformatzen diren, edota ze balore dagoen bizia baino handiagoa. Argi eta garbi geratzen da hauentzat beren 'aberri' balorea eta balore ekonomikoak direla nagusi. Horren ondorio dira beste guztia eta erabili egiten dituzte tapaderamodura. Abortoarenkontra, biziaren alde... baina beraien balorerik handienak ekonomiko hutsak dira».
Iñaki Goitioltza
24,25

GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazELIAS1
EgileezGOITIOLTZA1Gizartea