Jazinto Iturberekin elkarrizketan Euskal Herriko Kimikoen I. bilera dela eta
Gai oso zehatzen inguruan, 16 ponentzia euskaraz I. bileran
Euskal Herriko kimikari ikertzaileen I. bilera
Askotan eta seguraski artikulu hauek idazten ditugunok ikasketen aldetik, giza-zientzia edo letretakoak garelako, hain mundu arrotz bezain ulergaitza izaten den (guretzat noski) zientzien beste alorra, "esakta" edo ahaztu egiten dugu. Eta gaizki egiten dugu, UEUn behintzat aspaldidanik ondo funtzionatzen duten sailak baitira. Lan serio eta pausagabeko horren fruituetako bat azaldu zaigu aurten UEUn, Euskal Herriko Kimikoen lehenengo Bilera, eta Jazinto Iturberengana jo dugu zerbait gehiago jakitearren.
ARGIA.- Benetan berri pozgarria, zuek aurten Kimika Sailean egin behar duzuen I. Bilera horrena. Nola sortu zen idea hau?
JAZINTO ITURBE.- Bai, esango nuke gainera I. Bilera honen garrantzia urteetan egindako lanaren fruitua dela. Beste era batetara esanda, I. Bilera hau izeberg haundi baten gaineko punta besterik ez da.
Idea, I. Bilera honen asmoa UEUtik atera dela esan daiteke. Alde batetik kimika sailak historia luzea duelako UEUn, eta bestetik Kimikalariak euskara aldetik trabak gainditu dituztelako.
A.-Nola presentatzen da I. Bilera hau jende aldetik eta edukiaren aldetik?
J.I.-Eduki aldetik benetan interesantea da, besteak beste tesis doktoralak, tesinak, eta ikerketa lanak daude. Bertan 6 bat tesi ere aurkeztuko dira. Esan beharra dago lan hauek guztiz originalak direla, eta bi gai aipatzeagatik, alde batetik polimero inguruan egindako lanak, eta bestetik Aristondok UBIrako egindako kimikako irakurketa. Esan beharra dago gainera, jasotzen den diru eskasarekin kriston lana egin dela.
A.-Eta jende aldetik?
J.I.-Jende multzo polita bildu da, I. bileran 27 lagunek parte hartuko dugu.
A.- Eta nla bideratu duzue I. Bilera hau?
J.I.-Euskal Herrian kimikariak sortzeko bi fakultate daude, gazteak, dozena bat urte ez da lizentziatuak ateratzen hasi zirela, eta ikastetxe bat dago, eta beraietan ikerketa egiten da, Unibertsitate osoan egin behar den bezala. Gaina bada Euskal Herritik kanpo ikerketa egiten ari dena, eta jende honen urteetako lanaren ondorioz montatu da Euskal Herriko Kimika ikertzaileen I. Bilera, lanhonen emaitza aztertzeko e.a..
ARLANTZ
24