argia.eus
INPRIMATU
Llangollen'go Irabazle Bat.
1965eko martxoaren 07a
Begoña Abaitua, Llangollengo kantu txapelketako irabazlea
Llangollen'go Irabazle Bat.
Abaitua'Tar Begoña
- Ola, Arratsaldeon!
–Arrastio,n! Eta ezagutzen dozu nire lagun au?
-Ez ba; baña beti da atsegingarria orrelako neskatilla bat ezagutzea... Zer, prixaka ala?
–Ez orrenbeste bere...
–Kafetxo bat artzeko lain?
–Ba, ez asko geyago...
-Goazen ba! Eta nor dozu ba laguntxo au?
–Begoña Abaitua.
-O...! Urte askotarako. Leku ederrean jausi zara. Poxpolintxo bat lez arrapatu zaitut. ZERUKO ARGIA'rako esango dozu zeozer, ez-ta? -
–Zer esango deutsuI, bada?
–Zuk ezagutzen dozu ARGIA; ba ondo izango da ARGIA'koak bere zeu ezagutzea eta gañera naikoa irabazpen egin dozula, uste dogu... Zer ba, Llangollen'ko lenengo saria edozeiñek erabazten dau, ala? Asi, asi. . .
–Izena?
–Abaitua'tar Begoña.
–Yayoa?
-Ementxe Bilbo'n berton.
-Eta euskeraz aiñ ondo?
–Bai... ba aita Ziortza'koa (Zenarruza) eta amatxo Motrikukoa... gañera ontsuarte Algortain eusko ikastolan euskera-irakaslea izan naz.
–Zenbat, ogei?
- Ez, ogeitairu..-.
-Ezkongai?
–Bai.
–Senargairik?
-Ez oindiño...
(Baña irribarretxo bat egiten dau.
Zoriontsua, olako txori bateri, aiñ goxo eta euskeraz gañera, eta belarri-belarrira entzungo deutson mutilla!).
Ba... Llangollen, erri izen ori oso ezaguna yaku euskaldunoi. Euskal Abestia goien-goleneko mallan geratu da iya beti txapelketa orretan.
–Esango deutsut: urte batean, Koro Easo; beste batean, Koro Maitea; urrengokoan Elizondo'ko korala, ta beste batzuek be bai... Beitu igaz gertatu .zana... Gijon'go Abestalde batek irabazi eban lenengo saria,: baña... zuzendaria euskalduna zan, eta abestu be euskeraz abestu zituen kanta batzuk. "Agur Jaunak" ere bai!
–Baña, Begoña, zu bakar bakarrik joan ziñan...
–Bai, bakarrik...
–Zoritxarrez orrelako gauzetarako laguntasun gitxi izaten da... beste uskeri batzuetan, bai, or dabil dirua parra... parra...
-Dana dala... Llangollen, erri txikia da, iru milla lagun bakarrik bizi dira bertan; Gales'en dago... Londres'tik irureun bat kilometro edo dagoz... baña abeslari txapelketa orrek ospe andia emon deutso mundu guztian.
–Nork antolatzen dau jai ori?
-Erriak berak... erri osoak. Jaia kanpoan egiten da lonazko aterpe baten azpian... Abeslariak goiz ta arratsalde jarduten dabe, asko izaten dirata.
–Sari asko izaten dira orduan? -
–Bai; klase edo arlo asko diralako. Batetik, abestalde edo orfeoiak: gizonezkoak bakarrik; andrazkoak; andra ta gizonezkoak; umeenak... Egun bat oso-osorik umeentzako izaten da... Gero, abeslari bakarren txapelketak: sopranoak, kontraltoak, tenorrak, baritonoak. ..
-Zu zer zara?
–Ni, sopranoa.
–Eta abestietan ba-dago legeren bat, ala... bakotxak gura dabena abestuten dau?
–Orretan bere, arlo bi dagoz: erri-kantak eta klasikuabestiak. Erriabestietan bakotxak gura dabena abestuten dau... Klasikuetan, bat eurak ipinten dabena, danentzat bardiña; gero bigarrena, gura doguna...
–Dantzari-taldien txapelketa be izaten dala, uste dot...
–Bai; Goizaldi', taldea joan zan orain urte batzuk... Donosti'koa eta arek bere lenengo saria ekarri eben.
–Eta, Begoña zure sari orreik zelan irabazi zenduzen eta...
–Sari bi irabazi dodaz: lenengo saria, erri abestietan, ogeitasei lagunen artean, eta bigarrena klasikuctan. Urrengokoa Suezia'koa zan eta irugarrena gales bertakoa.
–Eta poxik ezta?
–Oso pozik, oba ez! bai neuretzat, bai neure guraso ta irakasleentzat, eta bai Euskalerri guztiarentzat be...
–Eta txalo asko?
–Bai orixe! Nik abestu neban lenengo egunean, berrogei milla lagun batu ziran erri aretan... Margarita, Erregiñaren aiztea eta bere senarra bere antxe egon ziran...
-Eta zer abestu zenduan?
–"Oñazez'", Aita Donostia' rena, eta "Amak ezkondu ninduen" Aranbarri'na.
-Eta klasikuetan?
–Lenengo, agindutakoa: Rossini'ren «La Promesa:D eta bigarrena aLurraren pean sartu nindeteke», Aita Donostia'rena au be.
–Eta zuretzat abestirik extitsuena?
–Joxe Olaizola Jannak gero bialdu auso Maitagarria~.
–Eta zelan abestu zenduan, bakarrik ala musikaz lagunduta?
–Ba erri abestietan bat abestu bear da- uts-utsik, bape musika, barik; beste guztiak pianoz lagunduta.
-Zuk boti euskeraz, jakiña...
–Bai, beti... Gero Inglaterra' ko telebisiñoan birritan abestu bear izan neban eta B.B.C.'rako disku bat egin eusten, .bederatzi euskal-abostigaz.
–Eta zure zaletasun ori, nondik nora sortu yatzun?
–Nire aizta batek eta neba batek (kaputxinoa zana, G. B.) ederto abestuten eben... Gero, piano karrera egin neban... eta a~nasei urtegaz, Txinpartak izeneko taldean sartu nintzan... ~
-"Txinpartak" talde ori, oso ezaguna dogu Bizkaiko erri askotan... Amaikatxo jai eder egiten ditu, an da emen, gure dantza abesti ta antzerki politak erakusten.
-Ondiño bere, al dodan guztietan joaten naz eurakana. Taldde ori, Txinpartak, biotz-barruan daroat... ez dodaz iñoiz aztuko ango lagunak eta urteak.
-Eta zure irakasleak?
–Lau urte Bilbo'ko Konserbatorioan. IraRasle bat-bakarra izan dot: Abasolo Andereñoa... Berari zor dautsat asko eta asko... Gero ikasketa orreik amaitzcan,. lenengo saria emon eusten, erderaz acon distinción» esaten dana. Eta igez, Ibáñez de Retolaza izeneko, lenengo saria irabazi neban. Oraintsu, Gabon inguruan, Bilbo'ko Koralagaz Bartzelonatra j o a n nintzan, Haendel'en aEgipto'n Israeln abesten, bakarreko edo solista lez.
–Eta oraiñ?
–A b a s o l o Andereñoagaz ikasten jarraitzen dot, eta bide batez pianoa, bai ikasi eta bai erakutsi. .
–Eta gero?
–~Jaungoikoak gura dabena izango da...
-Baña, zure asmoak?
-Neure gogoa Alemapi'ra joatea da... baña...
–Baña, zer?
–Badakizu: opera ikasteto Italia egokiena dan lez, uste dot, kontzierto eta liederetarako Alemania obea dala. Munich' en dagoz, beka batzuen bitartez nire lagun batzuk: Rafael Castro eta Carlos Ibarra Larrauri, eta al izango baneu, andik edo emendik zeozer lortu...
–Diputaziñoak eta zer?
–Beka bateren eskabidea eginda daukat, baña ez dakit... Batzuek, lengo bekak am,aituta dagozala eta besteak itxaroteko. ..
–Ez estutu Begoña; Euskalerrian bada biotz andiko jentea eta... alako taupada batean iya batedonbateri diru pillotxoren bat urtetzen yakon... Ez da dana makiña otsa izan bear. Nik beintzat zure abotsa entzutea naiago dot, Euskalerria'ren izena aiñ urrunetara eroan daben eta eroango daben abots ori...
Zer ba? Zuk Alemani'n urteterdi egiteko "Uds. son formidables", Madrill'eko irratitik ezer egin bearrik ez dala izango uste dot. lotsagarria izango litzake!
Eta alaitsu, txori bat itsaropen aizeaz beteta lez, eskuakaz urriñeruntz agur egin-da aldendu ziran Begoña eta bere laguna.
Bikotx
12

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakABAITUA1
PertsonaiazABAITUA1
EgileezBIKOTX1Kultura