Dami Ortiz emakume langileari elkarrizketa
Gaurko Emakumea
Gaur egun. emak ume asko arkitzen ditugu o'etan bere bizibidea irabazten. Eta emakume oietako batekin alkar-izketa bat izan degu. Bere izena: Dami Ortiz. Langille da bera ta langille gora-beratan erabat sartua dago.
–Zenbat langille dande zuk lan egiten dezun olan?
-Menasta ola bat da ta 1150 langille gaude. Oietatik 500 gutxi gora bera emakumezkoak gera.
–Nolako lanak egiten dituzute emakumeak ?
–Eskuzko lanak, kontroleko lanak, tornutakoak...
–Emakumearentzat lan egokirik bai al dago?
–Ain egokiak ez diran beste batzuen tartean ba-daude oso egoki ta politak ere. Eskulanak ..
–Ze ordutan lan egiten dezute?
–Sei illabete negualdean 8'tatik 12'30 arte ta 2'30 tatik 7 arte. Sei illabete udaraldean 6'tatik 2 arte. Azken onek baditu bere alde onak bañan, sendagilleak diotenez kaltegarri da. Arratsaldean, batzuek beste lanen bat billarzen dute geiago irabaztearren edo, zerbait ikasten dute.
-Ondo ordaintzen al-zaituzte?
-Gizonak bezela irabazten degu bañan. aiei orretzaz gañera eguneko "plus" edo dalako 10 laurleko ematen zaizkie.
- Gustora daudela iruditzen al zaizu neskak bere lanakin?
-Danetik dago. Diru aldetik bai. Bañan batzuek oso lan gogorrak eta zikintzen dutenak dauzkate. Beste batzuek berriz, oso politak: kontroladorak, esate batez, lan egokia daukate ta erantzukizun aundikoa.
–Eta lantokian ondo ikusiak al zandate gizonezkoen aldetik?
-Oraindik lenagoko pentsakeraren kutsu andia dago ta gañera ez gure lantokian bakarrik. Ontan gizonezkoak erruan daude. Uste emakumearen eginkizun bakarra ezkontzea edo moja joatea dala, ta bere emakume doaiak osatzen saiatzen diranak ez dituzte ondo ikusten.
–Orduan, iruditzen zaizu emakumea bakarrik ondo egokitu ditekela bizitzan?
–Bai orixe! Agirian dago. Gaur egun. bost neska daude langille ordezkari « MENESTAREN SINDIKATOAN ». Eta oietako bat sindikato ortan bertan lendakari ordeko
Miren Ilarreaga
4
GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaLana
EgileezOLARREAGA1Gizartea
PertsonaiazORTIZ1