Otañoren Alabak Gure Artean
Il onen zazpian ikusi eta itzegin ahal izan gendan Otaño bertsolariaren alabekin. Arrazoia auxen izan zan: ain zuzen ere Lasarteko ardantegi batean, bere izena "GureEtxea", Otañoren argazpi bat jarrita zeukan bertako nagusiak. Ori zelata, bere alabak, Ameriketatik onuntz etorrita antxen izan genitun.
Erabak pozez begitik mulkoz zeudelarik an egin zitzaion abegi onagatik, euskaldun ugariz inguratuta alkarrizketa polit, goxo ta biotzkorra izan gendun beronekin.
Eta auek izan ziran Otañoren iru alabak euskeraz erantzan ziguna:
–Zer ekarri zaituzte Euskalerrira ta Lasarte aldera?
–Gu Arjentinan bizi gera. Ta urte ontan Europa guztia ikusi bear gendula pentsatu gendun. Noski, ez gendun gure bidaldi ortan gure aitaren erria aztu nai.
Orregeitik eta batez ere, gure aitaren argazkia emen ipiñita zegola jakin gendulako etorri gaituzu onuntz.
–Zuek, Otaño andiaren alabok, zer sentitu dezute Euskalerrira iritxi zeratenean, zuen aitaren baserrian Zizurkillen egon zeratenean eta orain, zuen aitaren argazkia, ain apain ipiñita gure adiskide Manuelegaitik ikusteano.
–Zer sentituko gendun bada. Emen sartu bezin laxter, jendearen abegi ona ikusiaz, emengo giñala uste gendan alde botetik. Gure zañetako euskal odolak emengoak gerala esan digu. Orain ere, txit biotz ukituta gaude gu. Ez gendun uste
Euskalerrin gure aitoganako ainbesteko amodiorik izan zitekenik. Ez gendun uste olakorik. Emen igarotzen ari geran une auek ez ditugu gure bizi guztian aztuko.
–Zuen aitaren bertso ta kantak, Euskalerri guztian zabalduta doude. Euskaldun guztien agoetan entzuten dira bertso oiek. Gaur egun, Euskalerrian bertsoa ainbeste gallendu dan egunetan, zuen aitaren idatziak bide bezela nunai artzen dira. Orfeón Donostiarra deritzaion abostaldeak ere amaika bider zuen aita maitearen abostiak kantatu ditu.
–Arjentinan bizi nintzala aspalditik enekin euskaldanak gure aita. gan zeukaten maitasana ta zaletasu. na. Oraindik gogoan douzkat neronek bere agotik entzandako bertso batzuek. Eta baraz dakit Orfeoi Donostiarrari, emendik Ameriketaruntz zijoala Orfeoi Donostiarrari esan zion bertsoa. Eta nik ori berbera abestu nai det orain, euskaldan guztieri gure biotzeko eskerrona maitasana, ta azken agurra adierazteko: Agur, orain bi urte.
Esan zirazuten:
Agur kantaridiya
Erantzun nizuten
Agur ayek ez ditut
Biyotzetik uzten.
Ai! bazeundete txulo
batetik ikusten
Nere animak nola
Agurtzen zaituzten.
Ori kantatuz, agur esan zigun. eta guk gure agurra eman genion. Agur eta, orain arte bezela, ez aztu euskaldan zeratela
LIZARRAGA
1
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaOTAÑO4
PertsonaiazOTAÑO4
EgileezLIZARRAGA1Kultura