argia.eus
INPRIMATU
Jesus Aranzabal
1965eko otsailaren 21
Jesus Aranzabal
Badago munduan erri politik asko. Gaitz litzake politena aukeratzea, ala Jainkoak Ala be, gauza bat da egia borobilla: Erri zoragarrienen arteko bat Angiozar dala. Piñudiak, baserriak, Intxorta, Udalatx, eta atzean Anboto edurrak zuritua --negu ontan azken au ikusten dotan bakoitzean, pentsatzen dot antxe egongo dala gure dama butano estufa batekin berotzen, bestela badau gaixoak onezkero Errusia'ko gripea dalako ori ondo sartua biriketan.
Bertako jende geienak Bergara'ko labetan egiten dau lana. Gorputzez jende osasuntsua ta barruz oso biotz onekoa. Itz bátean esan geinke erri au eta Paradisua bat bera dirala.
Bertako semea dogu Jesus Aranzabal txirrindularia. 25 urte. Sendo ta zaildua. Ilea motz, abots leuna ta beti irripartsu. Bizikleta denborada gañean dogula-ta, egoki iruditu jat galdera batzuk egitea jendearen jakingarri.
–Kaixo, Jesus.
–Gabon.
–Nun jaio ziñan?
–Emen, Angiozarten bertan, Irube-kotxo baserrian. Antxe bizi naiz orain be.
–Zeruko Argia'ren irakurleak jakin nai leukie zeintzuk izan diran zure biktoria aundienak .
–"Campeonato de Guipúzcoa fondo en carretera" birritan (1962-63); "Vuelta Bidasoa 1964"; "maillot amarillo" "Vuelta Pirineos" lenengo etapan (1960); "Campeonato de España por regiones" (1963), erloju kontra "memorial Gervais" (1960); ta.
-Lengo udaran kolpe latz bat hartu omen zenuan...
–Bai, entrenamendutan bizkarazur bat ausita... Gatza'ko kamio berria bajatzen.. Abustuko lauan. Bost egun klinikan ieltsoa ipini artean. Gero illabete ta erdi ieltsoz...
–Ala be, barriro asi omen zara entrenatzen, nik beintzat egunero ikusten zaitut Bergara aldera bizikletaren gañean...
–Bai, badiardut nere ankak gertutzen. Tenporada gañean dogu-ta...
–Sekretu ez baldin-ba da, jakin al geinke zelako entrenamendua egiten dozun?
–Egunero, batez beste, eun bat kilometro; emendik aurrera geiago izango da... Jakietan grasarik ez... Zail da onenen modutan gertutzea, diru asko bear bait-da...
–Asmoak?
–Illen ontako azkenean Baiona'n korritzen asteko naiz bertako ekipu batekin. Ala be, nere bizi-leku orduan be Angiozar izango da...
–Emen Bizkaia ta Gipuzkoa'ko mugan gagozen ezkero, egingo al zenuke konparaziño bat bi alderdiko txirrindularian artean?
–Emen Gipuzkoa'n baditugu onak: Otaño, Errandonea, Mendiburu... . Bizkaia'n be bai: Mommeñe, Sagarduy ta... An beti izaten da geiago emen baño, bost ba-dagoz emen, an amabost...
–Noiz ikasi zenun bizikletan?
–Amabi urte-edo nituala...
-Ondo aprotxatu dozu denbora, gero! Bukatzera goiaz, zeozer esateko ?
–Eskerrik asko lagundu deustien guziei, naiz Angiozarten, naiz kanpoan. Milla esker biotzez.
Onela agurtzen dogu gazte bizkor au. Berak diñoez sasoi onenean dago oraintxe, ta itxaropen aundia dau urte ontaraku. Geuk be ala opa deutsagu, merezi bait-dau.
J. A. Letamendia
9

GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazARANZABAL1
EgileezLETAMENDIA1Kirola