argia.eus
INPRIMATU
Bilbaoko Erri Irratia
1965eko otsailaren 21
Jose Maria Martin de Retana, Bilboko Herri Irratiaren zuzendariarekin elkarrizketa
Bilbaoko Erri Irratia
Zuzendaria'gaz izketaldi bat
–Urteak ?
–Ogetazortzi.
–Yayo?
–Emen berton Bilbon.
–Baña zure izen abizenak JOSE MARIA MARTIN DE RETANA'k Araba alderuntz joten dabela esan leike...
–Bai, izan be; nire benetako abizena Otxoa de Retana izan bear litzake... baña, andik edo emetik, naste bat egin zan eta olan jarraitzen dogu...
–Eta ze ikasbidetan ibilli zara?
-Lenengo apurren bat Seminarioan, gero Deusto'ko Unibersidadean legelaritza amaitu neban...
–Baña gazte samarra iruditen zayataz... Zenbat urte daroyazuz irratian?
-Iru urte programa laguntzalle lez Bilbo Irratian egin nebazan. Joan zan urtean, Urrillaren bian ordezko zuzendari lez Erri Irratira aldatu nintzan, eta urtearen amayeratik Gotzaiak zuzendari izentatu nenduan.
–Eta zek bultzatzen zaitu arlo ontara?
-Barreneko deia da: nire zaletasun andiena peridismoa da: bai idaztez eta bai esatez. Correo Español ean Don Diego izenaz ezagutuko nazu egunero, epai-arazoak bere bertan neuk erabilten dodaz eta orren gañetik Deusto'n irakasle nabill.
–Eta lan txarra al da?
-Erantzukizun andikoa bai; baña esan deutsuten lez, barrenek gogoagaz bat eginda egon ezkero, ez dago lan txarrik... bertan arraiña uretan lez... Ori bai, lotura asko izaten dira eta sarritan angiria lez, laban samarra izan bear...
–Eta ze zabalera arrapatzen dau Erri Irrati onek?
-Bizkai osoa, eta Araba aldetik Amurrio eta Llodio ingurua eta baita bere eskutitzen bat eldu yaku Ezkozia'tik eta Suezia'tik. Ointsu oindiño, euskerazko ikastolagaz asi geranetik, Imsbruk'tik Garate'tar batek idatzi deusku; andik entzun dabela gure ikaskaiak esanaz eta gure irrati jardunak goratuaz. Santander aldetik bere, Laredo eta Castro inguruetatik ondo sartzen dabe.
–Zuzendari lez zure jokaera?
-Kultura eta erligiño gaiak. Gauza asko emon bear izaten dira al diran modukoak.. soñu zaratatsu orrek... baña gura giñuke gure prorama dana erakusbide bat izatea.
–Entzun dogunez, aspalditxoan asko indartu ei da Irrati au...
-Bai, benetan bere bazkideak gora ta gora doaz bada programa asko aldatu dodaz...
–Bai orixe; eta euren artean pozik entzun dogu asi dozuzan eusko ikaskizunak. Orrek bere legunduko eutsuen ezta?
-Zer esanik bere ez; kultura arloan au oso gogoan izan dogu.
–Eta ze ondoren izan dau?
-Kultura aldetik kanpora, jakiñean negoan ze txalotua izango zan eta lenengotik arduratu nintzan arazo onetzaz, baña ez neban uste orrenbesterañokoa izango zanik.
–Ze ba?
-Zeuk ondo dakizunez, emen bertan Irratian 1.600 gramatika saldu dira amar egunean da...
–Eta lengo ZERUKO ARGIA'baten irakurri neban Irrintzi sayoatzaz zeozer; zer da ori ba?
–Ara esango deutsut: ez Irrintzi bakarrik, asteroko orrek ekarren lez, baita bere beste euskal-programa batzuk badoguzala. Entzun:
"IRRINTZI": Folklore izparrak emoten dira: dantzak, zortzikoteak, txistulariak, euskal jaiak... EGUAZTENETAN, gabeko 9 3/2'etan. Entzute andienetakoa da eta jenteentzako, dakigunez, oso atsegingarria. Erderaz egiten da. Joan zan illean bere, bertan egindako galderari, 2.165 erantzun etorri yakuz..
Euskal Ordua:, dana euskeraz, larunbatetan 4.30etan eta 12.30etan au bere euskeraz, Baserri Orduan.
Vascorama: euskal soñuaeusko edestia, eta euskalerriko gixon ospatsuenen barriak, erderaz, 10.30etan eta ordu bietan Omilia bat euskeraz.
Errosario Santua, egunero goizeko 8 1/2enetan euskeraz eta bai ta bere egunero (larunbata ta igandea kenduta) «Eusko Ikastola:, goizeko 8 114'enetan eta gabeko 9 3/2'etan.
Ortik gañera, astean bein euskal kirolak eta bitarteetan sartzen doguzan euskal soñuak. Bai ta bere ipiñi gure babespean egin zala «Festival de la Canción Vasca.
–Uste dot, beste zeozer itxi dozula, niretzako egun askotan alalena.
– ?
–Zuen Irrati jarduneko asierea: Egun on jaun andreak, entzuleak egun on euskal soñu orregaz... Bai, benetan, aztu egin yat. Eta esan ziñeke gure asmoa orretariko programak ugaritzea dala...
Oñartekoak bere, Arruza, Peña, Gereño, Bengoa, Pulana, Itziar Arrarte eta beste batzuen laguntasunagaz asko erreztu yakuz eta geyago bear gendukez gure asmoak aurrera eroateko. Emoyezuz orrei danei eskerrak, Argia'ren bitartez.
Eta bitarte onetan, aspalditxotik ate joka entzuten neban: praille bat zala, beste jaun bat zala eta agurtu gendun Retana Jauna: txiki samarra, azkarra, langille bizia eta bere bizitazun ori gura deus emon bere gogozko Irrati orreri.
A. A.
10

GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazMARTIN DE1