argia.eus
INPRIMATU
Matxinadak Eta Sorgiñak: Gure Historia Geuk Kontatua
1984ko abenduaren 02a
Historia Sail Berri Bati Ekin Dio Gordailuk
Matxinadak Eta Sorgiñak: Gure Historia Geuk Kontatua
Aspaldi honetan isil antzean zebilkigun Gordailu argitaletxeak sail berri bati ekin dio, Historia sailari. Talde bat ari da lanean eta jadanik bi liburu plazaratuak dituzte, XVIII. mendeko herri-erreboltak aztertzen dituena bata eta sorginei buruzkoa bestea. Malores Etxeberria, Iñaki Glz. de Garai, Begoña Mendigutxia, Juanjo Ruiz eta Alizia Sturtzek osatzen dute taldea.
ARGIA.–Historiaz eta euskaraz ez da goizero argitaratzen holakorik. Zer tratatzen duzue bi liburu hauetan?
Taldea.–Lehenengoan "Foruen aurkako saioaldiak eta Herri-Erreboltak (XVIII. mendean)" mende horretako matxinada nagusienak hartzen ditugu. Baina ez da deskripzio hutsa, baizik eta saiatu gara gatazka haiek interpretatzen. Pentsatzen bait dugu XIX. mendeko karlistadak aurreko mende honetan oinarritzen direla, hemen ematen direla foruan aurkako lehenengo erasoaldiak, eta ez Madrilen aldetik soilik baita bertako burgesia berriaren onespen eta laguntzarekin ere. Izan ere askotan pentsatzen dugu erasoak kanpotik etortzen zaizkigula.
Bigarrenean «Sorginak eta Errepresio Euskal Herrian. Bi kultur molde aurrez-aurre», berriz, soryinaren betiko irudi gaizkilea desmitifikatzen saiatu gara. Sorginaren inguruan daukagu irudia prozesuek (XVII. mende hasierakoak) eman digutena da, hau da, sorgina gaiztoarena, deabruaren bitartekotza egiten duenarena. Hau Elizak sortua da.
Baina sorgina izadiarekin hertsiki lotuak dauden gizarte guztiek sortzen duten mundu magikoaren zati bat besterik ez da. Sorgina. ahalmen bereziak dituen izaki bat da, onerako bezala txarrerako izan daitekeena.
Fenomeno hau aspaldikoa izanik, zergatiK XVII. mendeko erasoaldia? Honi erantzuten ere saiatzen gara liburuan.
A.–Liburu hauetako batean irakurtzen dugunez, bilduma bateko bi lehen zenbakiak ditugu hauek.
I .–Bai, hala da. Gure asmoa Euskal Herriko historiari buruzko bilduma bat egitea da. Euskaraz, noski. baina ez dugu hiztoria kronologiko bat egin nahi, baizik eta zenbait gai interesgarri aukeratu eta horiek aprobetxatu gure historiara errazago hurbiltzeko.
Aukeratutako gaien artean,berriz, denetatik dago, sozio-ekonomikoak, ideologikoak... Batzuk nahiko berriak, ezer gutxi aztertuak, izango dira eta hauek ikerketa lana ere eskatuko dute. Adibide bat jartzeagatik: Euskalduna Ameriketan. Ipar Euskal Herria eta Estatu Frantsesa e.a.
Beste gai batzuk, aski ezagunak izan arren aukeratu egin ditugu, desmitifikatu beharra ikusten dugulako: "sorginena..." jadanik esplikatua, "Gerraure ko Nazionalismoaren barnean sortzen diren aurkako joerak...
A.–Gai monografikoak izanik, hiztegi oso teknikoa erabilizen al duzue?
T.–Bueno, hitzak berriak eta zuzenki gaiari lotuak pila bat agertzen dira. Baina monogratikoa izateak ez du esan nahi, kasu honetan behintzat lanik elite espezializatu bati zuzendua dagoenik. Gure helburua besterik da eta horregatik hiztegi herezi hori ahal den neurrian, dositikatu egiten dugu eta gainera lagungarri bezala atzean hiztegitxo txiki bat ematen dugu. Kontutan izan behar da euskaraz irakurtzea kostatu egiten dela, eta historiaz ari bagara... Horregatik ohitura sortzen joatea da gure helburuetako bat, baina poliki-poliki.
A.–Beraz, publiko zabal bati esikaintzen diozue lana ezta?
T.–Horixe nahi genuke behintzat. Garbi dago irakurlego euskalduna neurri handi batean ikasleek osatua dela eta hauek gero eta aukera kaskarragoa dute hemengo historiaz jabetzeko. Programazi of'izialak direla eta ez direla ikasleari horietatik aparte ezer gutxi eskaini eta exigitzen zaio Eta ondo dakigun bezala programazio guztiak Madrildik datoz oraindik. Interesgarria deritzogu beraz publiko honi erantzun bat emateari.
Baina irakaskintzaren mundu horretatik at badago beste alor zabal bat eta honi ere heldu nahi genioke. Betidanik sartu izan dute historia ez dela Estatu batetik kanpo existitzen eta hori naharmena da kaleko giroan. Begira zer komentatluzuen ikasle batek egun batean: « Baina guk, euskaldunok, ba al dugu bada historiarik, ez dugu eta ez gerraterik, ez eta nabarmenik ere?». Honen aurrean gure egoinkizuna garbi dago. Pentsakera hori desegin egin behar dugu eta historia herri batek egiten duela erakutsi.
A.–Ikusten dugunez talde bat ari zarete lan honetan. Nola hasi zineten?
T. Bueno, bada, hasiera batean UZEIk kaleratu zuen Historia BBBlerako textu-liburuan bukatu genuen eta interesgarria iruditu zitzaigun beste bide batetik abiatzea. Eta hortxe gabiltza.
A.–Ze proiekto dituzue aurrera begira?
T.–Bueno. proiektoak milá. Dena den bilduma aurrera ateratzea lortzen badugu, horrekin bakarrik ere hutsune inportante bat beteko dugula uste dugu.
Bai euskara aldetik, bai ikerketa aldetik, arlo honetan lehen urratsak besterik ez dira eman. Bidea, beraz, oso libre dago lana egin nahi duenarentzat. Bestalde, dibulgazio mailan ere ezer gutxi egiten da. aldizkarietan dela, irratietan dela e.a. Hortxe ere badago zer eginik. Asuntoa ez da lan falta...
A.–Zer bada?
T.–Betiko kontua. Lanerako baldintzak oso txarrak dira, batzuentzat behintzat. Diruaren zurrumurrua entzun entzuten dugu baina gu iristen garenerako edo banatua dago ( betiko sosten artean) edo epez kanpo gabiltza edo beste era bateko lan batzuentzat da e.a. e.a.
Lortzen den apurra ez da argitaratzeko ere iristen. Eta gero zabaltzearen arazoa dago, errentagarria bada, ondo, bestela...
T.ELUSTONDO
32-33

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHistoria li
GaiezKulturaLiteraturaTaldeakGordailu
EgileezELUSTONDO1Kultura