Juan Mari Beltran: «Musika Herrikoiari Hurbiltzea Da Gure Asmoa »

1984ko azaroak 25
Txanbela Taldeak Bere Lehen Diskoa Kalean
Juan Mari Beltran: «Musika Herrikoiari Hurbiltzea Da Gure Asmoa »
Talde sortu berria dugu Txanbela. Musika Herrikoia aztertzea, lantzea eta plazaratzea da bere helburu nagusia. Hala diote «gure herriaren altxor kultural hori berreskuratzea eta zuzpertzea da bildu berri garenon asmoa eta erabakia».
Beren saioetan Euskal Herriko eskualde guzitako doinuak agertzen dira moeta ezberdinetako musikak eginaz: kantu tristeak, txantxetakoak, amodiozkoak, festa eta dantzarako doinuak etabar...
Euskal soinu tresna tradizionalak ezagutzeko eta entzuteko aukera eskaintzen digute. Bide ezberdinez jasotako doinu eta kantuak euskal soinu tresnen eta Euskal Herrian oso erabiliak izan diren beste soinu tresnen laguntzaz (bibolina, esku soinua, kitarra...) doinu eta kanta haiek aurkezten dizkigute beren «Txanbela» disko honetan.
Orkestra tradizional-berri honen erdian Juan Mari Beltran daukagu. Hogei urte luzez dabilena musikaren munduan. Txiki txikitatik musika tresna heltzen. Horrezaz aparte musika tresna herrikoiak ikasten eta doinuak biltzen Euskal Herria batetik bestera pasatakoa. Honekin batera Iñaki Peña akordeolari gaztea, esperientzia haundikoa ordea; Juantxo Villalba Etxabe (kitarra eta lauda) eta Pilartxo Otxoa de Eribe Royo (bibolina eta boza) goi mailako ikasketak egindakoa hau ere.
Juan Mari gustora agertu zaigu bere musikoak, edota taldea osatzen duten musikoak direla eta. Berarekin hizketan hasi eta beste belozidade batean sartzen zara. beste erritmo batean esango luke berak. Erritmo mantsoxoago batean gauzei hitzak atera nahiean bezala, historia zaharrak kontatzen diren bezala.
ARGIA.ð Euskal Musika Herrikoia aipatzen duzue behin baino gehiagotan. Zer da hori zuentzat?
JUAN MARI BELTRAN.ð Historian zehar, hizkuntza musikalak jocea politiko eta filosofikoekin loturik daude eta horren ondorio direla esan daiteke. Horrela egiten da musikaren historia. Une bakoitzean historia orokorrari dagokion musika joerez osatzen da historia hori.
Gertatzen duk gehienetan musika eskolatutik kanpo dagoen beste musika hau ez dela jasoa izaten historia ofizialetan. Beste ezaugarri batzurengatik sortua bait duk musika hau. Ezaugarri etnikoak, geografikoak, bestelakoak... azken finean ezaugarri horien bildumari deitzen zioagu Herrikoia.
A.ð Horretan gehiegi sartu gabe, bueno zuen diskoa ere horren bilatze bat duk ezta?
J.M.B.ð Gure asmoa disko hau egiterakoan zera izan duk. Musika Herrikoiarekiko hurbiltze bat lortzea berarekin harremanetan sarturik. Gure kasuan Euskal Musika Herrikoiarekikoa noski.
A. - «Txanbela» diskoa ederra atera zaizue. Musika mota hau gustoko duenarenizat entzungarria benetan.
J.M.B.ð Instrumentazio aldetik eta ``Azala"rekin egindako diskoa baino sinpleagoa duk hau. Instrumento gutxiago erabili dizkiagu grabatzerakoan eta ez diagu tranparik egin nahi izan zuzenean jotzen dena eta diskoan entzuten denaren artean.
A.ðZe tranpa klase esan nahi duk?
J.M.B.ð Hik diskoan nahi duan guztia sartzea daukak. Zuzenean ordea taldearen laguntza besterik ez daukak. Gu saiatu gaituk berdin berdin izatea diskoa eta zuzena. Bi tranpa txiki egin dizkiat ordea: diskoan posible duk nik neronek bi instrumentu sartzea une batean eta momentu berean. Zuzenean berriz esango didak nola!
A.ð Euskal Musika Herrikoia esan duk lehen. Zer nolako kantak sartu dituzue ordea?
J.M.B.ð Kalejirak, fandangoak, porrusalda... horiek bai. Horiek gabe ezinezkoa duk «euskal» musika izatea. Jendeak hori ezagutzen du herrikoi bezala. Horren aldamenean ordea pasodobleak, baltsak, ingurutxoak... eta gaur egun ia ezagutzen ez den beste erritmo bat: bolerak. Gaur ez ditugu entzun ere egiten, apenas. Baina oso herrikoiak izandakoak dira horiek ere. Euskal Herriak badu ba Mediterraneo parte bat. Azpiroztik behera Ebro aldera, parte horretan asko erabilitako erritmoa da bolerarena. Catalunya, Valencia eta Aragoen zer esanik ez. Han oraindik ere ba dute indar piskat.
A.ðHorietaz aparte Txanbelan musika tresnaren presentazioa dakarkizue...
J.M.B.ðBueno. badago diskoan kanta bat. "Haur abandonatuaren khantoria" izenekoa. Lehen aipatu ditugun guzitatik bereizten dena. Kanta honetan dago Txanbela. Baina esan beharra zegok Txanbela instrumentua izateaz gain kantatzeko modu bat dela. Era bat. Estilo bat. Lehen esaten ziaten «Txanbela bezala ari da kantatzen».
A.ðGaldutako estilo bat...
J.M.B.ð Erabat diferentea gainera beste kantekin eta konparatuz gero. Kanta normalak erritmo metriko bat izaten dute, tonalak izaten dira, musika akademizistak ezartzen dituen arauetan sartzen dira gutxi gora behera... Txanbela aldiz bestelakoa duk. Erritmo ametrikoa, atonala, arauak errespetatzen ez duena, hobe, beste arau berezko batzuk dauzkana... estilo zahar eta bitxi bat da.
Gizon bat baino ez duk gelditzen Txanbela zer den dakienik, eta nola jotzen den dakienik: Pierre Caubet. Zuberotar hori da une honetan estilo zahar horren, duela 300-500 urte herrikoia zen estilo zahar horren lekuko bakarra. Kasualitatez gainera. Ez bere aitak, ez bere amak... bere aurreko belaunaldiak ez zekien Txanbela jotzen. Bere amonak erakutsita daki Pierre-k.
A.ðNola aurkitu huen lekuko hori?
J.M.B.ð Orain dela hamazazpi urte esan zidan Jabier Lakuntzak, Iruñeako gaiteroen sortzaileak, Lakarrin ba zela gizon harrigarri bat tresna benetan interesgarri eta ezezatun bat jotzen zuena, Txanbela. Benetan ikusgarria huen. Lakarrin, bere herrian, inork ez zekien Txanbela jotzen zuenik. Etxe barruan bakarrik jotzen dik Pierre Caubet honek. Etxe barruan eta sutondoan. Bere emaztearentzat. Esaten dik jendeari ez zaiola gustatzen musika hori. Horregatik ez duela etxetik kanpo jotzen. Bere emazteari aldiz gustatzen omen zaiok, horregatik jotzen omen ziok berari.
A.ðKuriosoa benetan.
J.M.B.ðPolita izan huen Lakuntzak Iruñeara ekarri zuenean grabazio bat egitera zuzenean. Eszenatokira atera huen. Hartu zian Txanbela eta jotzen hasi huen. Jendeak ez zian musika hori ezagutzen. Ez zekien ez noiz hasten zen, noiz zen arnasa hartzeko geldiunea, noiz amaitzen zen kanta... Isil isilik zegoen jendea. Hori ikusirik eszenatokitik alde egin zian Pierre Caubetek. Honela esan zion Lakuntzari: «Jendeari ez zaio musika hau atsegin. Atera daitezela hurrengoak. Talde horien musika gustatuko zaie eta ondo pasako dute». Jabier Lakuntzak hori ikusirik zer egingo eta jendeari esan. Bai, han aurrean jarri eta hola ta hola. Txaloka hasi zen jendea segituan eta han sartu zen Pierre bere Txanbelarekin jotzera. Isilizen bazen txalo jendeak. Orduan segi berak... Jaialdia bukatzeko izan hituen kontuak gero.
A.ð Hark gordetako doinu bat jaso duzue beraz.
J.M.B.ð Bai. Eta ahalik eta fidelenik gainera. Berari egin genion grabazio bat eta hor bezala Jotzen ahalegintzen nauk. Ba zekiat ezinezkoa dela, baina bera gelditzen dela, ni ere bai. Tono erdi bat gora edo behera, berdin.
A.ðInstrumentua bera nolakoa duk?
J.M.B.ðGaitaren antzekoa. Pittin bat txikixeagoa. Hogeita piko zentimetro izango dizkik. Hori ere orain kontserbatua zegok nolabait esatearren. Lakuntzak eginak dizkik dozena erdi bat Txanbela Pierreren modeloa errespetatuz. Nik ere bazeukeat bat.
A.ð Gaia aldatuz, eta bati baino gehiagori galdetu diogunez, nola ikusten duk hik kantaldien asuntoa. Batek baino gehiagok esan du gaur egun gero eta gutxiago antolatzen direla, horren zergatirik nagusiena taldeek kobratzen duten diru kopurua delarik.
J.M.B.Nik zera esan behar diat horri buruz, presupostu batekin joan beharra zegok. Presupostu hori gainera fijo mantendu dezakek antolatzailea instituzioren bat edo baldin bada. Ez dakit nongo festak eta udaletxeak hainbeste milioi ditu festetarako... kontxo hortik atera behar duk.
Horiek ordea ez dituk askotan izaten. Gehienetan herriko jendea duk kantaldiak eta antolatzen dituena. Arazoa da antolatzaileek hiri kartelak jarri hi kantatzera joan aurretik, kantaldia prestatu, lokala ordaindu, hiri afaria pronto jarri eta gero hik aldegin ondoren haiek dena jaso eta garbitu ondoren igual aurkitzen direla kantaldiarekin ez dakit zenbat mila pezeta galdu dituztela. Gaur egun 200 mila pezetatik gora joaten zaik edozein kantaldi antolatzea. Gero 25 lagun besterik ez bada joaten entzutera...
A.ð Toki bakoitzean ikusi behar zer egin ezta?
J.M.B.ð Bai. Hau ez duk Hollywood. Hemen jende asko zegok herri hau aurrera atera nahiean. Musikoak eta musikoak lan egin dezagun posible egiten duten guzi horiek. Profesionala izan beharra zegok kalidade mailan. Esijitu beharra zegok hori. Baina kantaldi bakoitzean ikusi beharko duk zer egin eta zer kobratu. Presupostu batetin joan, bai. Baina gero esan «Hi, konponduko gaituk». Depende ze diru ateratzen den. Azken finean denen onerako duk kantaldiak antolatzea. Gu....mesede handia egiten digute.
Ezin ordainduko ditek beraiek dena.
David ZUAZALDE

Juan Mari Beltran dugu Txanbela taldea sortu eta bildu duena lehen Azalarekin ibili ondoren.
34-35

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\TXANBELA
Pertsonaiaz\BELTRAN1
Egileez\ZUAZALDE1\Kultura

Azkenak
2016-09-27 | Garazi Zabaleta
Gipuzkoan agroekologian ari diren nekazariek asanbladan jorratzen hasi diren bidea aurkeztuko dute urriaren 1ean

Urriaren 1ean, Donostian, prentsaurrekoan bilduko dira Gipuzkoan agroekologian ari diren ahalik nekazari gehien: "Azken urteetan lehen sektorean lanean hasi garen gazteak nahiz 40 urte honetan daraman jende helduagoa, guzti horiek batzea da helburua" azaldu du Baserria XXI elkarteko kide den Ane Gorosabelek. Baina zer da Baserria XXI?


2016-09-27 | ARGIA
EAJ "berehala hasiko da" Jaurlaritza osatzeko akordio bila

Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi du bere alderdiak asmoa duela lehenbailehen eta banan-banan biltzeko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako taldeekin, “gobernu sendo eta egonkorra” osatze aldera. “Akordiorako hipotesi guztiak zabalik” daudela esan dute jeltzaleek.


2016-09-27 | Xabier Letona
Espainia ongi doa eta Euskadi ere bai

Espainia ongi doa, zioen Aznarren PPk bere kanpaina ospetsu batean. Euskadi ongi doa, errepikatzen die EAJk etengabe herritarrei, eta mezua burmuinean iltzatu zaio boto-emaileen %37ri.


2016-09-27 | Xabier Letona
Spain is going well and so is Euskadi

Spain is going well, the PP said during one of its famous campaigns under Aznar. PNV tells citizens time and again that Euskadi is going well, and the message has stuck in the head of 37% of voters. The idea which is the firm basis for PNV votes has caught many other voters with the "we're going well" idea over the last four years, from all the way from the PP to EH Bildu.


ARGIAzaleon Topaketa: zein ote da aurtengo sorpresa?

Etxe honetan ohitura bilakatzen ari da urteko nobedadea ARGIA Egunean aurkeztea. Ia euskal artistak Durangoko Azokarako erreserbatzen diren bezala. Eta gu zain-zain, zer berritasun ezagutuko. ARGIAzaleon Topaketak baliatzen dira horretarako, hori baita komunitatearekin bildu eta iritziak aditzeko espazioa. Bertan aurkeztu zen, iragan urtean ARGIA eraberrituaren 0. alea, esaterako. Zer izango ote da aurtengo sorpresa?


Indarkeriarik gabeko palmaresa

“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak ikustear nengoela Donostian topo egin genuenean.


2016-09-27 | Ibai Intxaurrondo
Euskal Preso Politikoak
Gazteok ere UdazkenFest-era!

Euskal Presoak eta iheslari politikoak etxean nahi ditugu. Denon erantzukizuna da! Segi dezagun bada lanean. Datorren urriaren 1ean, aukera polita dugu Gasteizen egongo den Udazkenfest-en.


Espainiako bandera jartzeko aginduari helegitea jarriko dio Irueak

"Zuzenbidearen araberakoa" izan zen Espainiako erregearen erretratua eta bandera mugitzea, udalaren arabera. Administrazioarekiko lehenengo epaitegiak, baina, "lehentasunezko tokian" ipintzeko agindu dio.


2016-09-26 | ARGIA
GHK-k hilabetez luzatu die enpresei Zubietako erraustegiaren deialdira aurkezteko epea

Kontratazio mahaiak “arrazoi teknikoak” argudiatu ditu Gipuzkoako buletin ofizialean jakinarazi den erabakia hartzeko. Urriaren 27ra arteko epea dute orain enpresek.


Kolonbiako bake akordioa: zein da FARCeko emakumeen egoera?

Irailaren 26an sinatuko dute Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek eta Timochenko gerrillako buruak behin-betiko bake hitzarmena. Urriaren 2an plebiszitua izango da, herritarrek akordioa babesten duten ala ez ikusteko. FARC gerrilla 10. Konferentzia Nazionalean murgilduta dago egunotan eta emakumeen ahalduntzea eztabaidaren erdigunean dago.


PPren ispiluaren aurrean

Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik "aprobetxatzen" omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban.


Emakumeek meza ematea hobesten dute lau katolikotik hiruk

Emakumezkoen diakonotza onar dezan, eskaera luzatu diote Frantzisko Aita Santuari 900 elizkoik, eta gaia aztertzeko komisio bat izendatzea hitzeman du hark.


EAErako Hezkuntza Legea legegintzaldi honetan gauzatzea eskatu dute ikastolek

"Legegintzaldi honetan EAErako Hezkuntza Legerik onartzen ez bada, porrot itzela izango da, guzti-guztiontzat". Hala mintzatu da Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, ikastolen hasiera ekitaldian.


64. Donostiako Zinemaldia: Indarkeriarik gabeko palmaresa

“Aurreikuspenak ez ziren batere onak eta, hori kontuan izanda, emaitzarekin nahiko kontentu gaude”. Ez dira PPko kide batek igandeko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren egindako adierazpenak, lagun bati esan niona baizik, Zinemaldiko Sail Ofizialeko azken filmak ikustear nengoela Donostian topo egin genuenean.


2016-09-26 | ARGIA
Aste honetako azalaren aurrerapena

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei eman diegu azala aste honetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude