Istripuak Eta Apurketek Dira Bizikletaz Ibiltzearen Arrisik Haundienak
1984ko azaroaren 25
Azaroaren 24rako Dago Bizikleta-Manifestapen Batetarako Deia Donostian
Istripuak Eta Apurketek Dira Bizikletaz Ibiltzearen Arrisik Haundienak
Azaroaren azken larunbatean (hilaren 24an, alegia) Donostiako kaleetan zehar, ekologistek berriro haien txirrindetaz ibiliz bizikletaren aldeko manifestapen bat egingo dute. Duela hiru bat aste Donostiako kaletan hil ziren bi ziklistak gogoratuz eta gaur egungo lapurketa-bolada salatuz. Manifestapen honen kontsigna nagusia «gizalegeko hiri bizigarriago baten alde» izanik beste ekologisten manifestaldiak bazela, Donostiako Bulebarrean, arratsaldeko 4'etan hasiko da. Manifestapen honetan parte hartzera kaletan zehar ausartzen diren pertsona guztiei dei egiten zaie. Manifestazio honetaz gehiago jakiteko antolatzaileetako bati Vicenteri galdera batzu egin dizkiogu.
ARGIA.– Zergatik antolatzen du Donostiako Batzar Ekologistak bizikletaren aldeko manifestazio hau?
DONOSTIAKO BAIZAR EKOLOGISTA.–Urria hasi zenean. gaur egungo egoera ikusiz, ekologistek bizikletaren aldeko ekintza batzuk egiteko beharra ikusi genuen eta alde horretatik udazken honetan manifestaldi bat egin zitekeela iruditu zitzaigun. Gure lehenengo asmoa ordurarte egindako manifestazioetan baino jende gehiago biltzea zen. Helburu hori lortu nahiean Donostialdean zeuden talde desberdinekin harremanetan jarri ginen. Duela bi aste Donostialdeko kaleetan bi txirrindulariak hil zirenean, bat Pasaiko Portuan eta bestea Zuzenbide Fakultatearen ondoan, erantzun bat eman behar genuela ikusi genuen. Honetaz gain haien bizikletak lapurtu dieten pertsonek hilera bat egiteko deitu ziguten. Bilera honetan Donostiako Batzar Ekologistak maniestazioa konbokatuko zuela erabaki zen.
Manifestazio honekin bizikletaz ibiltzeak planteatzen dituen arazoak lau haizetara zabaldu nahi genituzke. batez ere istripu eta lapurketei dagozkienak. Zentzu honetan, Donostiako Lologista gehienei bizikleta lapurtu digutenez, oinez edo autobusez ibili behar izaten dugu.
A.–Jakina denez urte batzu daramatzazue bizikletaren aldeko errebindikazioa eginez; noiz hasi zineten eta prozesu honen gertakizun garrantzizkoak zeintzu dira?
D.B.E.–Orain dela 4 urte bizikletaren aldeko ekintzei eman genien hasiera, noizbehinka manifestazioak eginez. Manifestazio hauek emaitzak ematen ez zituztela ikusiz, 1982.eko udaberrian Txustarra talde ekologistak Donostiako Udalari proposamen bat aurkeztu zion, hirian bizikletaren erabilpena bultzatu behar zela aditzera emanez. Txosten hau aurkeztu baino lehen aldarrikatuak izan ziren errebindikazioak bere barruan ere agertu ziren, horien artean adibide gisa San Juan kaleko aparkalekua aipa genezakeelarik.
Proposamen horri jaramonik egin ez bazioten ere. Udalak Txustarra eta Katagorri talde ekologistak deitu zituen, bizikletaren aldeko kanpaina bat eratzeko. Bilerara joan eta zinegotziek zirkuito esperimental bat eratzea proposatu zuten. Saguesetik Haizeen Orratzeraino joaneo litzatekeena. Kontxa, Paseo Berria eta Kaia zeharkatuz. Zinegotzien proposamen horren arabera, zirkuito hau igande eta festa-egunetan bakarrik jarriko litzateke martxan, goizeko 8 t'erditik eguerdiraino. Honetaz gain, %80 normalean oinezkoen guneak direnetan zehar ibiliko litzateke. Hasieratik limitazio hauek zirela eta. proposamen hori guri ez zitzaigun ondio iruditzen, porrot egingo bait zuen.
Zirkuito hau zabaltzeko Udalak "Bizikletaren lehenengo jaia" antolatu zuen. Jai hau prestatzerakoan, gauza aipagarria batzuk gertatu ziren: esate baterako, PNVko zinegotzi batek, kirol jantziak eramatea egokia izango litzatekeela esan zuen, mugimendu txirrindularia hiru iletsuren gauza ez zela adieaztearren. Jai honetan zegoen jende kopurua handia izanik ere Donostian bizikletak erabil daitezen ez zuen balio izan, eta gertatu behar zena gertatu zen: manifestazio hura egin ondoren ez zen ezer gertatu, zi kuitu hau inork ez zuen erabili eta Jendeak berehala ahaztu zuen. Jai honen baliotasuna ikusteko hauteskunde garaian izan zela aipatu behar dugu bakarrik. Kointzindentzia interesgarria huraxe!
Bolada berberan Donostiako Udalak bizikletetarako apartalekuak jarri zituen, haien ezarpenaren historia guztiz aipagarria delarik.
Guretzat aparkaleku batzu jartzea, Donostian bizikletaz ibiltzeko infraestruktura jarri gabe, beste folklorada bat zen, haien helburu turismorako propaganda egitea besterik ez bait zen.
Prozesu honen azken fasea. Foruen pasealekuan jarri zuten bizikleta-karrila izan zen. Karril hau Hispanoamerikano hoteletik hasi eta Amarako autopistaren hasieran bukatzen da. Gure ustez. Donostian zehar agiten ez badute infraestruktura oso bat, zirkuito honek ez du ezertarako balio. Guk uste dugu karril hau aitxaki bat dela. Donostian bizikletarako benetako plangintzarik ez egitearren.
A.– Ekologistek proposatzen duzuen alternatiba zertan datza?
D.B.E. Gure helburu nagusia gizakien araberako hiri bizigarriagoa hartzea izanik, pentzatzen dugu helburu hau lortzeko bizikletari bultzada bat ematea lehen- lehenengo urratsa dela. Horretaz gain, bizikleta Estatuaren aparatuaren kontra dagoen elementu garrantzitsu bat dela, matrikularik ez bait du behar, zergarik ordaintzen ez duelako eta gasolinarik gastatzen ez duelako. Beste alde batetatik gauza osasungarri, alternatibo eta ezkertiarra izateaz gain, denbora eta dirua ere gutxi gastatzen dira. Bizikleta garraio medio errentablea eta ekologistena da, ez du kutsadurarik egiten eta.
Bizikleta Donostian medio posiblea izan dadin, uste dugu karrilak jartzea zeharo beharrezkoa dela. Horregatik, Donostiako Udalari bizikleta-karrilen plangintza bat aurkeztuko dugu. Donostiako estruktura urbanistikoa burutzea dela kontutan hartuz Amara, Parte Zaharra, Bidebieta eta Añorga lotuz. Guk proposatuko dugun plangintzaren helburua langile-auzo hauek bizikleta-karrilen bitartez lotzea da. Eta infraestruktura minimo horrekin ea lortzen dugun jende gehiagok babestea gure bizikletaren alternatiba.
Horregatik guretzat oso garrantzitsua da manifestazio honetan ahalik eta jende gehiena biltzea, horretarako edozein motatako jenderi manifestazio honetan parte hartzeko dei egiten diogu.
Mikel UBILLOS
Bizikleta zaleok birritan aldarrikatu dituzte beren eskubideak.
19-20