Branka antzerki taldeari elkarrizjketa
«Branka» taldea serio lanean
«Nortasuna duen antzerkia egin nahi dugu»
Irailaren lauean estreinatu zuen Branka antzerki taldeak bere lehen lana Zarautzen. Arrakasta ezin hobeajaso zuen «Beteluko Balnearioko Mirakulua»k, Patxi Santamariak, Iubio Eizagurrek, Mitxel Gorrotxategik eta prestatutako lanak. Hernanin, Tolosan... emandako tokitan jendea gustora. Beraiek esango digute nola sortu eta nola dabiltzan.
ARGIA.–Nola bildu zineten «Branka» taldean? .
BRANKA.–Gu hasiera batean Zarautzen hasi ginen «Aide» antzerki taldean zenbait gauza egiten. Zortzi hamar bat laguneko taldea zen eta oso inestablea: batzutan gehiago, bestetan gutxiago... Kale-antzerkia egiten genuen: parodia anti nuklear bat, ihauteritan beste parodia bat... kalean egiteko moduko montaia txikiak. Batzuk soldaduskara joan, beste batzuk gogorik ez horretan aritzeko... piskana piskana giroa apaldu eta hil egin zen talde hura.
Bestalde baginen batzuk zerbait egiteko asmotan eta hizketan hasi ginen.
A.–Noiz hori?
B.–Udaberri aldera, martxoan edo. Orduan hasi ginen talde bezala martxan jartzeko ea zer behar genuen eta hitzegiten. Ze oinarri behar zituen taldeak...
A.–Ze oinarri...
B.–Oinarriak zera ziren, bakoitzaren disponibilitatea ikustea elkartzea eta lan bat aurrera ateratzea ba ote genuen ikustea, elkartzeko lokalik ba ote zegoen... Gero hasi ginen begira ea nola konkretatzen genuen gure lana obra batekin loturik.
A.–Obra horri nondik heldu zenioten?
B.–Idazten eta hasi ginen idea baten inguruan baina zailtasun handiak ikusi genituen. Prolektua geneukan baina ezin konkretatu. Pentsatzen genuen obra montatzen joan eta testua inprobisatu ondoren idaztea. Presa geneukan ordea diputazioarekin eta hartutako zenbait konpromezuengatik. Kontaktuan jarri ginen orduan Iñaki Uria eta Mikel Antzarekin eta alderantzizko bidea hartu genuen: haiek oinarri bat idatzi geuk montatu eta gero denen artean dena errebisatu.
A. -"Beteluko Balnearioko Mirakulua" atera zen hortik.
B.–Horixe, eta asmoa izan da idatzi dutenak eta aktoreak esperientzia orokor batean biltzea.
A.–Tarte handia egon al da lñakik eta Mikelek prestatutako testua eta zuek landutakoaren artean?
B.–Aldaketak? Bueno, baina harreman beste baten barruan. Ez da izan testu bat hartu eta antzeztea. Montaiak berak testuaren zenbait egokitze eskatu ditu testuak lana eskatzen zuen bezala montaiarako. Martxan aldatu dira gauzak, montaia eta testua elkarri osatuz joan direlarik.
A.–Ze iruditzen zaizue lan egite modu hori aktore eta idazle elkarlanean?
B.–Oso positiboa izan dela uste dugu. Horrelako lan bat egin beharrekoa da. Oso esperientzia ederra da eta ez da askotan egin, hemen behintzat. Bide hori jarraituz gauzak egin daitezkeela ikusi dugu.
A.–Montatu berria duzue obra. Ze asmo dauzkazue?
B.–Obra honekin gaude orain eta zenbait tokitan emana dugu. Honekin jarraituko dugu deitzen gaituzten tokitara joanaz. Hala ere pentsatu dugu agian azkarregi egindako obra bat izateagatik edo piskabat itota ibili garela eta ez garela gelditu pentsatzera ea zer nolako antzerkia egin nahi dugun edo. Egin egin dugu, baina sakondu behar dugu horretan. Bestalde ordea ez dugu fokorik, ez dugu oinarrizko zenbait materiale... eta azpiegitura ere egiten joan behar dugu. Hori lortutakoan agian hasiko gaituk piskat filosofatzen ea zer nahi duen bakoitzak etabar. Lasaitzen garenean. Orain arte azkarregi joan da dena.
A.–Zenbat denboran montatu zenuten «Mirakulua»?
B.–Hilabete t'erdian. Uztaila erdia eta abuztua pasa genituen horretan.
A.–Ze harreman mota izaten ditu talde batek ikuslegoarekin?
B.–Antzerki talde batek beti izan behar duen asmoa da jendea antzerkira erakartzea. Garrantzizkoa da hori. Zenbaitetan ordea plastada ederrak ikusten dira horko bazterretan zehar. Egia, bakoitzak ahal duena egiten du. Baina kalidade minimo bat erakutsi beharra dago, bestela askotan gertatu dena, hor ari dira batzuk herrian antzerkia bultza nahiean eta gauzaka antolatzen. Etortzen da talde bat, egiten du plastada bat, eta ea nork esaten dion hurrengoan jendeari antzerkira joateko... Ezin da joan edozein gauzarekin. Zerbait eman beharra dago. Eta kontutan hartu hi ez haizela bakarra, hire ondoren beste talde bat joango dela. Eta antzerki talde gehienek ez dute izenik hemen. Jendea antzerkia ikustera joaten da, ez talde bat ikustera konkretuki.
A.–Eta zuen lanaren aurrean nola erantzun du jendeak?
B.–Zarautzen estrenatu genuenean izugarrizko arrakasta lortu genuen. Kontutan hartu gure herria dela eta ezagunen aurrean ginela, obrak benetan funtzionatuko zuen ala ez jakiteko kanpoan egin beharra zegoen. Ez ditugu saio asko egin baina egindakotan harrera oso ona izan da. Jendeari asko gustatu zaio eta gustora atera dira antzerkitik. Funtzionatzen duen lan bat dela ikusten da, eta tori, kontutan hartu lan apal bat izan dela, ez daukala inolako montaia handirik, inolako gauza izugarririk. Baina hori bai, lanean serio aritu gara eta ondo egindako gauza da maila batean.
A. - «Mirakulua»rekin hasiak zarete iada antzerkigintzan mugitzen. Nolako egoera aurkitu duzue?
B.–Egia esan ez dugu harreman handirik beste taldeekin. Pentsatzen dugu talde horiek ere guk dauzkagun zailtasun berberak izango dituztela. Ez dago toki askorik antzerkia egiteko. Zenbait herritan badaukate, baina oraindik ere frontoira joan behar duk askotan.
A.–Gaia aldetuz, zer da «Beteluko Balnearioko Mirakulua»?
B.–Farsa baten itxura hartzen duen obra bat da. Nahiz eta beste garai batean girotua egon gaur egun antzerki talde batek subentzio kontutan eta nola egon daitekeen ikusten da. Antzerki talde batek, subentzioak direla eta, bengantza edo rebantxa moduko bat prestatzen dio subentzioa ukatu zion kultur ministrari-ohiari. Gertakizunek tranpa moduko bat suposatzen dute.
A.–Gaur egungo errealitateari lotutako gaia beraz. Ez da askorik ikusten antzerkian.
B.–Ez, ez da gehiegi ikusten baina geurea hala da, antzerki talde askoren errealitatea jasotzen da hor.
A.–:Aurrera begira profesionalizazioa izan daiteke zuen helburua?
B.–Oraindik ez dugu horretaz hitzegin. Lasaitu eta hizketan hasten garenean eztabaidatu beharko dugu hori ere. Betiko leloa da hori. Guk ez dugu lagun arteko antzerkia bakarrik egin, ondo pasa eta kitto. Lan serioa egin nahi dugu. Eta uste dugu maila horretan gure lana profesionala dela. Profesionaltasuna badago. Dirua da falta dena eta horregatik beste zenbait lan egin beharra. Gaur egun diruak erabakitzen du nor den profesionala eta nor ez, ez lanaren kalitateak.
A.–Ze antzerki mota egiteko asmoa daukazue?
B.–Hori ere hitzegiteko daukagu baina nahi genuke hemengo antzerkia egin. Ikusten dugu egiten direla antzerkiak hemen baina oso gutxi aportatzen ditela gaur egun Euskal Herrian antzerki bat egungoa egiteko. Aztertu behar dugu hori, hemen izan diren espresio mota ezberdinekin batera. Nortasun bat duen antzerkia egin nahi dugu.
Aztertu behar dugu baina komentatu izan da gure artean idazleetaz aparte plastikara eta musikara dedikatzen den jendearekin ere kontatzea. Lan kolektiboago bat egitea. Obra honekin ere gauzarik interesgarriena hori izan da. Ez gu laurok eszeitatoki baten gainean agertzea,ibaizik eta jende bat hasi dela argiak eta erabiltzen, beste bat musikaz eta arduratzen... mugida polita sortu da obraren inguruan. Zenbait jende animatu da esperientzia hau ikusita.
Bestalde ez dugu planteatzen Y Branka. antzerki talde itxi bat bezala. Orain gu laurok gande "Mirakulua" eskutartean dugula baina agian datorren urtean-sei edo zortzi izango gara. Txoko bat sortu nahi genuke jende guziau biltzeko eta gauzak ateratzeko. Egon dadila gauzak non esateko eta aportazioak non emateko tokia. Plataforma hori moldatzen ahaleginduko gara.
J.L.
"Branka" taldeko hiru partaide; laugarrena falta zen, balnearioan deskantsatzen nonbait.
«Beteluko Rainearioio mirakulua», satiraren indarra kritikarako eta barrea eragiteko.
36-37