argia.eus
INPRIMATU
«Erdarara Pasatzera Behartu Gaituzte»
1984ko azaroaren 11
Zorroagako Fakultatean Euskal Adarrak Moztu
«Erdarara Pasatzera Behartu Gaituzte»
Lau mila ikasle eta ia berrehun irakasle. Horra hor Zorroaga. Berrehun ikasle euskaraz ari direnak. Adar bat hasia zen euskaraz bai psikologian, bai filosofian, bai pedagogian. Laugarrenera ailegatu eta erdarara pasatzera behartu. Ez da gauza bakarra. Lotu hori UPVk garraioa dela eta zabaldu dituen 160 espedienterekin, lotu Unibertsitate pribatuak oraindik hemen duen indarrarekin, lotu Nafarroan oraindik ere Unibertsitaterik ez dagoelarekin... aldera da, zein da Unibertsitateari ezarri nahi dioten norabidea?
Hori dela eta erdarara pasatzera behartu izan dituzten bi ikaslerekin hitz egin dugu nahiz eta beren borroka bakarrik ez izan. Ez da euskaldan-erdaldun kontua bakarrik. Unibertsitate osoaren arazoa da. Herri guztiarena.
IKASLEAK.– Goizetan euskaraz aritu garenak laugarren kurtsorarte orain erdarara pasatzera behartu gaituzte. Euskaraz jarraitzen dute lehenbiziko, bigarren eta hirugarren kurtsoek nola filosofian, nola psikologian nola pedagogian eta gauez lehen kurtsoa bakarrik, komuna duk hori. Gauez, bigarren zikloan pedagogia bakarrik eta euskarazko espezializazioan besterik ez.
Gu adibidez, psikologia langarrena euskaraz egiteko prest hogeita hamarren bat.
ARGIA.–Laugarren ikasturte hori euskaraz ez egiteko arrazoia edo aitzakia zein izan da, ikasle gutxi zaretela?
I. Beraiek, hemengo agintariek esaten ditek Leioatik etorritako erabakia dela eta honela arrazoitu ditek: LRU, Ley de Reforma Universitaria hori 1987. -urtean martxan jarriko delarik irakasle guztiek doktoreak izan beharko dute; orduan momentu honetan unibertsitateak ez dik kontratatzen doktorea ez den jenderik: eta nola langarren kurtso hori euskaraz irekitzeko jende berria kontratatu behar den, ba Leioatik esan omen diete ez dagoela irakasle berririk kontratatzerik ez probisionalki eta ez definitiboki.
A.– Dena dela, eta arazoan zuzenean sartu gabe, garai batean euskarazko adarra hasi zenean Zorroagan askori entzuten zitzaion «nahiago diat erdaraz Savater bat entzun euskaraz egiteagatik okasio hori galtzea baino»...
I.–Oso garbi zegok prestijio bezala erdarazkoen prestijioa askoz ere handiagoa dela. Hori oinarritua dagoen ala ez? Zer den irakasle on bat ala ez? Nik gauza bat esango diat, egon izan nauk horren eskolan, erdaraz, izen handia izango dik, nahi duana, baina neri ez zidak ezertxo ere eman. Beste edozein eduki izan banu agian gehiago aterako nuke.
A.– Horren aurrean beste postura bat legoke, «euskaraz ez dugu testorik, irakasleak ere apenas, geronek egingo ditugu ikasten goazen heinean»... Ematen al da honelako planteamendurik?
I.–Hori duk gure borroka. Irakasleetariko askok ez dute esperientziarik. Esperientzia edukitzeko aritu egin behar ditek. Eta materiala edukitzeko zer egin behar dugu, itxoin materiala eta dena prest egon arte ala egiten hasi euskaraz ikasten eta bidean zehar egin? Dena dela ez zegok planteamendu zehatzik. Diputazioak ematen dizkik beka batzuk materiala euskaraz prestatzeko, baina ez zegok plan bat. Ez dago plangintzarik euskararekiko, nik uste erdaraz ematen denarentzat ere ez dagoela, baina euskarazko guztia a salto de mata egiten duk, bortxaz eta lorturik, indarrez beharturik.
A.– Arazo honek Universidad del Pais Vasco-ko beste fakultateak ere harrapatuko ditu...
I.– Nik pentsatzen diat Zorroaga nolabait pionero izan dela euskara arloan, baina horren itzalean Leioan, kazetaritzan eta zenbat adar irekitzen ari ziren euskaraz. Hori huen gure borroka. Talde batek euskaraz egitea karrera osoa baduela bere garrantzia, bide bat irekitzen diolako beste bati, eta baitare politikoki horren itzalean hastea badaukatelako beste batzuk ere.
Kontutan hartu behar diagu gaurko ikasleak, gaur egun unibertsitatean euskaraz diharduten ikasleak, biharko Euskal Unibertsitate baten azpiegitura sendoa izango direla.
A.–Dena dela "pionero" izate horretatik oraingo "karkada" honetara eman da pausorik.
I.–Zorroagan lortu zena ez zen lortu bertako nagusiek borondate ona erakutsi zutelako, behar bada talde bat hasi zelako, fakultateak berak animatu zian talde hori euskaraz hastera, baina gero urtetik urtera bultzatu egin dugulako. Dena bultzaka eta tiraka lortu dugu.
A.– Urtetik urtera arazo gehiago izan dituzue euskaraz hasitako karrera jarraitzeko... eta orain, laugarrenean, erdarara.
I.–Euskara traba bat duk teknokratentzat. Oso ondo gelditzen dira esanaz badirela klase batzuk euskaraz... eta hori zurikeriatan. Baina serioki lana egin, horren kostoa sopesatu... Ez, ez, lastre bat da. Ez daukate benetako interesik euskara aurrera ateratzeko.
A.–Hori alde batetik, unibertsitatean euskaraz ikasten diren gaiak. Baina unibertsitatean euskara bera ikasteko kontua nola dago? Lehen baziren Zorroagan euskarazko klaseak eta ikasturtea hasi aurretik ikastaro intentsiboak, eta karrera bukatzerako mundu guztia euskalduntzeko asmo bat.
I.–Gaur egun Zorroagan ezin da euskara ikasten hasi lehenengó mailatik. Bigarren edo hirugarren mailatik hasi behar da. Gero bestalde azterketa garaian eta jendeak huts egiten dio euskarazko klaseari. Horregatik ez dakit Zorroaga tokirik egokiena den euskara ikasteko, baina kontutan harturik gure egoera diglosikoa Zorroagak ere izan beharko luke euskara ikasteko lekua.
A.–Baduzue datorik beste fakultateetan ere antzeko gauzak gertatzen diren edo jakiteko?
I.–Hori... begira, gure antolamendu eza nabaritzen da maila horretan. Askotan hasten gaituk fakultateen arteko koordinazioak eta egiten. Nik uste diat lehenbizi fakultate bakoitzean euskararen alde diharduten talde guzien antolamendu sendoa egin behar dela lehenik. Hori funtzionatzen hasten denean hastea badago beste fakultatetakoekin hitzegiten. Bestela erre egiten duk jendea, zeren eta ikasi behar dik. Lanak egin behar dizkik... eta barruan ez badago talde sendo bat zaila duk kanpokoena joatea.
Kontutan hartu Zorroagako fakultatea mundu bat dela, lau mila ikasle eta ia berrehun irakasle dituen mundu bat. Herri kozkor bat da. Han mugitzeak denbora asko eramaten dik. Ezagutzeko zeintzuk diren benetan agintzen dutenak, zenbat irakasle dauden, zer egiten den...
A.–Eta zer moduz dande Zorroagan euskaraz ikasten diren gaiak?
I.–Nik oso garbi zeukeat fakultate batean zer ikasi daitekeen. Zorroagan, Deuston, Opusen ala Madrilen. Hemen ikasten dena beti mugatua duk eta bizitzara ateratzen haizenean horrek egiten dik benetazko seleccion natural hori. Benetan hor trebatzen haiz
Dena dela, irakaskuntza publikoa orokorki, eta Zorroagako fakultatea zehazki, desprestijiatzeko interes handia zegok: Zorroaga batik bat langile jendez ornitzen delako maila handi batean... borroka fama daukalako... Marjinatu, eta batez ere lotzea interesatzen zaie.
A.–Ze aukera daukazue egoera honi aurre egiteko?
I. Lehenbizi autokritika bat egin behar dugu gure akatsak zeintzuk izan diren ikusteko, eta piskana piskana koordinazio lan bat eginaz hasi behar dugu, mahai iraunkor bat osatu arte ikasle eta irakaslez, batik bat planginiza bat esijitzeko, eta seguruenik nola ez duten egingo, geu geronek plangintza hori osatzen joateko. Ezin gara partxeka ibili. Lan astuna duk baina egin beharrekoa.
T. MANTEROLA

Zorroaga erdian aula magna, taberna edo patiorako bidea har dezakezu. Laugarren kurtsokoak berriz gazteleraren bidea hartzera behartu diturzte.
Ez da sinistekoa Zorroaga ireki zeneto urtean ze kondiziotan zegoen. Ez da sinistekoa ere euskara nola baztertu duten orain
20-21

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzUnibertsita
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUBesteak
EgileezMANTEROLA1Gizartea