Jose Angel Rebolledo: «Istorio Bal Kontatu Nahi Dut»
2021eko uztailaren 23a
Jose Angel Rebolledo, zine zuzendariari elkarrizketa
«Fuego Eterno» ren Errodatzea Hasia Dago Jadanik
Jose Angel Rebolledo: «Istorio Bal Kontatu Nahi Dut»
Jose Angel Rebolledo, bilbotarra, baina gero eta gehiago Donostialdean dabilena. Guk bere lehen luzemetraiaren errodatzearen tarte batean harrapatu genuen, igande goizez, horrelakoak izaten bait dira tarte aprobetxagarri bakarrak behin zinemagintzaren erlojeriazko sistima martxan jarriez gero. Imanol Uribek produzitu eta berak zuzentzen duen "Fuego Eterno" izena eramango duen luzemetraia horren jestazioa izan genuen aitzaki.
ARGIA.- "Mikelen Heriotza" filmeko gidoia egiten aritu zinen Imanol Uriberekin batera, hori baino lehen zer egin duzu zinema munduan?
REBOLLEDO.– Asko, beno, denbora asko daramat. Edonoren hasiera tipikoaz gain, super zortziarekin. Madrileko zinema eskolan ibili nintzen, hori zen profesioan sartu ahal izateko bideetariko bat. Bi bide zeuden, meritoriajea eginez, errodatzetan parte hartu kategoria igoz gutxinaka, edota zinema eskolan sartuz, baina jende asko aurkezten zenez, urtero zortzi edo hamar besterik ez ziren sartzen. Filmeak zuzentzeko zuzendari karneta behar bait zen. Ospe haundiko norbait izanez gero ere lor zenezakeen karnet hori.
Kanta Misteriotsu Baten Lilura
A.- Zuk titulua atera ze nuen?
R.- Zinema eskola horretan egon nintzen zenbait gauza eginez, bukatu eta titulu hori atera nuen, 73an. Orduan hona etorri nintzen. hau zinemagintzaren alorrean basamortua zen. Hemen laburmetraiak, filme industrialak, publizitatea... denetik egin dut. Klaseak ere eman ditut zinemagintzaren teoria eta historiaz Leioan. Kooperatiba bat sortu genuen, «Lankor», kooperatiba estruktura zuen produktora bat zen, Larruquet, Agirresarobe eta beste batzurekin; "Euskal Herri Musika" filmea egin genuen «Banco de Vizcaya»k produzitua, urtebete aritu ginen, medio urriekin. Ondoren, "Burgosko Prozesua" Imanol Uriberekin, presupuesto txikiko filme bat. «Mikelen heriotza» egin nuenerako banuen filme honetarako gidoiaren lehen bertsioa.
A.–Nola izan zen istorio honen aurkikuntza?
R.–Azkueren "Cancionero"a begiratuz, irakurri etb erakarri ninduen. Oso misteriotsua eta izugarria zen. ez zuen ezer esplikatzen eta guztia argi zegoen...Oso poetikoa zela iruditu zitzaidan, emakume bat ezkondu eta egun berean alargundu, eta zazpi urtez edukitzen du senarraren gorpua etxean limoi urez ukuztuz. Horri bueltak ematen hasi eta istorio bat sortu nuen. "Goizean goizik..." kantaren inguruko datuak bilatzen saiatu nintzen.
A.–Horren inguruan istorio konplexuago bat sortu duzu?
R.–Bai, pertsonaia gehiago sartu dut. ez dut protagonisten filme bat egin nahi izan. sei pertsonaia nagusiren inguruan eraiki dut. Gertaerak XVII. mendean Azkubiako etxean. Askain inguruan gertatu omen ziren. eta batzuk diotenez ezkontza-1633an izan zen Gabrielle Lohitegi eta Piarres Hirigarairen artean. Alde batetik oso mende distiratsua da, eta bestaldetik oso iluna, hor lekutu ditut nire ikerketa lanak.
A.–Zeintzuk osatzen duzue filme honen fitxa teknikoa?
R. Produktore ejekutiboa Imanol Uribe da, argazki zuzendaria Xabier Agirresarobe, arntzezle nagusiak, Angela Molina. Imanol Arias, Montserrat Salvador, Miriam de Maeztu. Ovidi Montllor, Ramon Barea, Amaia Lasa, jende piloa, ia denak daude. Urriaren hamabostean hasi ginen eta bederatzi astetako lana izango dugu abenduaren hamabosta arte.
Amodinzko Istorio Bat Girotzeko Leku Bila
A.–Lokalizazioak deritzoten horiekin lan franko izan duzue, ezta?
l R. Asko bai, imajina dezakezue zein zaila den garai hartako itxura duen lekua aurkitzea, guztia argi-postez betea dago, eta aurkitu ditugun lekuak batak bestetatik nahiko urrun daude, eta horrek produkzioa garestitzen du. Zestoa inguruan, Zumarragan. Oiartzun eta Lesaka inguruan, Elizondon, Arizkun inguruan. Bizkaian Elorrion...
A.–Zenbateko presupuestoa du filme honek?
R.–Presupuestoa ehun milioi baino goragokoa da. ehun eta hogei milioi.
A.–Eusko Jaurlaritzatik laguntzarik jasoko al du?
R.–Bai, hogei milioitako subentzioa du filmeak.
A.– Ez al da presupuesto orokorraren laurdena izaten?
R:–Bai. baina aurkez daitezkeen presupuestoen gorena larogei milioi da. Horrek esan nahi du ezin dela larogei milioi baino gehiagoko filmerik egin. Nahiz eta bostehun milioiko filme bat aurkeztu hogei besterik ez dute ematen. Ni filme hau idazte hasi nintzenean gauza single bat egiteko asmoa nuen. orain jendeari kontatu eta ez didate sinesten. baina nik medio gutxirekin egin nahi nuen. Eta filmea singlea da baina dekoratu eta jazkeren arazoa ez da nolanahikoa, eta zaldiak etabar. eta ez dago inongo gudurik eta ez ezer. Jazkera berri bat egin nahi izan dugu. ezberdina. sortu nahi izan dugu.
Politena Antzezleak Zuzentzea
A.–Jadanik badaramazkizue egun batzu errodatzen eta hau zuk zuzentzen duzun lehen lana da, nahiz eta medioa hurbiletik segitu duzun, zernolako esperientzia gertatzen ari da?
R.–Bai, «Mikelen Heriotza»ren errodatzean egon nintzen. eta ezagutzen nuen piska bat eromen hau. Ongi goaz. arazo lojikoekin, ez duela zuk nahi zenukeen eguraldia egiten, Baina pentsatutako egitaraua betetzen ari gara eta oso betea da, hasieran egindako hamaika astetako errodatze lana bederatzira jaitsi behar izan bait dugu.
A.–Antzezleak zuzentzen zer moduz moldatzen zara?
R.–Ez dakit... Errodatzeko gauzarik politenetakoa da. Istorio bat idaztean tankera hateko pertsonaiak dituzu, baina antzezleak gorpuzten ez dituen artean ez da ezertan zehazten, orduan idaztitakoa eta antzezleak ematen duenaren arteko nahasketa sortzen da. Hori oso polita da. Antzezleen arteko ezberdintasunak ere haundiak dira.
A.–Alderdi horretan, ezberdintasanak nabariak al dira Madriletik edota Bartzelonatik datozen antzezleen eta hemengoen artean?
R.– Bai. nolabait, baina pentsatzen dut ezberdina izango dela eraberean zure lehen filmea izan edo piloa egin baduzu. Interpretatzea eta zuzentzea lanbideak dira. eta lanbide orok jarraipena eskatzen du. Hau nire lehen filmea da eta espero dut ez dela azkena izango.
Euskararen Arazoa
A.–Euskararen asuntoa nola dago?
R.–Euskararen asuntoa... Bi bertsio egiteko ideia daukat nik. Gaztelerazkoak euskarazko zati batzu edukiko ditu. bertsolariak, kantak...itzulezinak diren gauzak.
A. - «Tasio»n bazegoen lan bat hitzegiteko moduari, hizkerari buruz egina, honetan horrelako zerbait planteiatu duzue?
R.–Ez. hemen saiatuko gara Angela Molinak bere lana bikoiztu dezan. Erabili nahi dugun gaztelera mota gaztelera neutroa izango da.
A.–Eta euskararen bertsioa noren ardurapean egongo da?
R. Hori ez dakit oraindik...
A.–Esan nahi dizut, euskara neutroa erabiliko den edota zerbait berezia egingo den...
R.–Uste dut. eta ez da ezer ziurra, batuan izango dela. Hori bai, kanta Bedaxagar zuberoarrak egingo du. Dena dela hizkuntzen gai hau niri piska bat arrotz gertatzen zait.
A.–Zure mundua zer da irudiena?
R.–Ez. nirea istorioa kontatzea da.
«Cine Basko»aren Koordenadak
A.–Beharrezko dirudi «Akelarre» filmeari erreferentzia egitea, garai berdinean kokatua dagoenez...
R.–Erlatiboki, ez dakit ziurki garai berdinekoak diren
A.–Baina zine historikoaren sailean sar genitzakeen.
R.–Bueno nik uste dut bi gauza oso ezberdin direla, baina agian badute zerikusirik. Agian jeneroa. Hori «oesteko» flmetan bezala da, bi mila ikusi ditugu zerikusi gutxirekin elkarren artean. «Oestekoetan» errepikatzen diren topikoekin bezala gerta daiteke, sheriffa. zazpigarreneko zalduneria. etabar.
A.–Azkenaldian "cine basco" izenez bataiatu diren filme askotxo egin da, ze eritzi duzu gai honi buruz?
R. Oraindik gutxitxo egin dira. baina nik uste dut nahiko maila ona dutela. garrantziskoena gehiago egitea da eta jarraitze bat lortzea, azpiegitura eta teknika mailan ekoizteko ahalmena sortzea. eta hori urte askotako arazoa da, aukera arazoa. Zaila da filme bat egitea. niretzat behintzat hala izan da, eta ia ia ez dut sinesten egiten ari naizela. Nik uste dut euskal zinemagintzarako oinarrizkoa dela moeta guztitako baldintzak sor daitezen, antzezle. gidoilari, teknikoak, nobatu batzu gara.
A.–Maila teorikoago batetan...
R.–Beti planteiatzen den gaia da, eta nik ez dut jakiten ongi nola erantzun. Azken aldia mahai inguru batetan galdetu zidaten eta nik erantzun nuen hizketaldirako gai on bat zela, mamitsua delako. Uste dut koordenada guztitatik definitu behar dela, estetikoa, hizkuntza, politikoa... Baina nik uste dut une zehatz batean, egoera berezi batetan egiten den flme hauek lekukotasunaren lana betetzen duela. Kritikaren lana da produktu hori aztertzea eta egoerak nolako eragina izan duen beregan zehaztea.
A.–Zuk pertsonalki argi al dauzkazu aipatu dituzun koordenada horietako batzu?
R.-- Orain ez nau horrek arduratzen. Orain istorio bat ahal dudan hobekien kontatzeak arduratzen, eta zuk diozun hori berez erantsiko zaio.
«Fuego Eterno» da Rebolledok egingo duen bere lehen filmearen izenburua. Izenburu horren esanahi sinboliko eta poetikotaz hizketan amaitu genuen gure hizketaldi luzea. Berak izenburu horretan maila ezberdin asko sartzen ditu, sua, suaren inguruko ipuinuk, zinema sala iluna, pantailaren hipnotismoa, maitasunaren eta inkisiozioaren sua...
M.A. / J.L.
"Orain ez nau kezkatzen "Cine vasco" delakoaren koordenadak zehazteak"
"Hizkuntzaren gaia niri opiska bat arrotz gertatzen zait"
34-35