argia.eus
INPRIMATU
«Haurrekin Habilela Beti Sartzen Zaizkik Hire Literaturan»
2021eko uztailaren 23a
J. M. Olaizola, "Txiliku" idazle eta irakasleari elkarrizketa
J. M. Olaizola "Txiliku"
«Haurrekin Habilela Beti Sartzen Zaizkik Hire Literaturan»
Zarauzko ikastolako maisu bat dugu Txiliku. Irakaskuntzáz gain idazten ere aspaldian trebatutakoa. Haurrekin dabil ikastolan eta haurrentzat idatzi du bereziki. «Zozoa eta biok» argitaratua du «Elkar»eko Sor Sailean. Itzul Sailean ere argitaratua zuen beste bat. Oraingoan «Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon» izenekoa dugu liburu berria.
ARGIA.– Lehen ere argitaratua huen liburu bat Sor Sailean, ze alde zegok ipuin haien eta honen artean?
TXILIKU.– Hura gehiago huen laugarren mailakoentzat. Hau, bost-sei... malla horietako.
A.–Nola bereizten da maila horietarako literatura?
T. Askotan gertatzen duk laugarren mailakoek igual seigarren mailakoen liburuak behar dituztela... Zaila duk tipifikatzea nola izan daitezkeen baina gutxi gora behera izaten dizkitek beren gustoak eta.
Aparte egin izandu dizkiat holako neurketa batzuk. Irakurri ondoren test erraz bat jarri umeei eta galdetu. bueno, ze iruditu zaizue liburu hau atsegina ala aspergarria. erraza ala zalla. egokia ala desegokia. zaharragoentzako ala gaztetxoagoentzako... Fitxa txiki bat egin ikusteko maila bakoitzean ze liburu mota gustatzen den gehien.
A.– Sorpresak ere aterako dituk horrelako neurketa batetik.,.
T. «Nikolas Txiki»rekin esaterako, hiru liburu dituk. «Nikolas Txiki oporretan» eta horrela, pentsa zitekeen liburu horiek seigarren zazpigarren mailakoentzat egokiagoak zirela, baina boskarrengoek joan zen urtean oso gustora hartu zituzten.
A.– Ze ipuin mota dituzte gogozkoen malla bakoltzean?
T.– Hor bazegok momentu bat fantasiazko, misteriozko ipuin klasikotatik ipuin errealistago batzutara pasatzen direnekoa. Hor izaten duk, batzuk lehenxeago. besteak beranduxeago... boskarren seigarren maila horietan izaten duk aldaketa. Orduan hasten dituk Enid Blyton-en «Los cinco», «Los siete» eta horrelakoak irakurtzen.
A.–Oraindik ere funtzionatzen ditek liburu horiek?
T.–Nik uste diat baietz. Lehen garai batean irakurtzen ziren Salgari eta Verne gutxixeago apreziatzen dituk agian, baina lehen aipatu dugun joera dagoela ikusten da. aldatze bat.
A.–Ipuiak idazterakoan hire ikastolako haurrak izango dituk gogoan...
T.– Askotan. egiterakoan ezin dituk burutik kendu ba justu egiten ari haiz han aurrean dauzkaan haientzako. Hor hain zuzen bazegok ipuin bat, gai-era, justu, izenak ere gelako ikasleak dituk. Ba hori. egiterakoan askotan egiten nian egin ahala edo nolabait kontatzen joan edo kontatu eta gero idatzi... orduan bertako izenak.
A.– Liburua hiru ipuinez osatua zegok...
T.–Aurrenengoa duk Kaltxaberde, bestea Tturku eta bestea Gotzon. Bat ez duk ipuia. Duk hamar hamabi urteko talde bat nola dabilen narrazio bat gehiago, gero horri lotua zegok beste ipuin bat.
Aurrenengoa duk ipuin fantastiko bat, klasiko klasikoa. besterik gabe. Bigarrenean bazegok errealitatetik salto bat... hiruretan zegok fantasia puntu bat.
A.– Gaur egun ba al dago Enid Blyton eta horiek gainditzeko adina material euskaraz?
T.– Nik uste diat oraindik asko dagoela egiteko. Ez zekiat itzulpenak izan behar duten edo egindakoak edo... zaila duk. Baina bueno. aspaldi honetan diferentzia handia egin dik. Lehen ez zitxion ia batere eta gaur egun bazeudek, Itzul Saila dela, Sor Salla dela. Tximista Saila... bazegok material bat.
A.– Hi bezala ba al zeudek maisuak idaztera ere dedikatzen direnak?
T. Bai bazeudek. Sor Sailean dauden gehienak irakaskuntzan ibilitakoak dituk. Orain dabiltzanak edo lehen ibilitakoak.
A.– Haurrekin ez dabilen jendea ez duk gehiegi arduratzen haurretaz...
T.–Nik uste diat haurrekin ez dabilenak. noski. literatura egiterakoan ere ez duk... bueno nik uste diat ez dela egin behar, hau haurrentzako literatura da eta hau ez. Neretzat aurrena duk literatura egitea. eta gero haurrentzat balio baldin badu bale. Baina egia duk hamar urteko haurrekin ibilita egiterakoan badaukak horientzat egiteko zera bat.
Egia esan orain arte beti nahiko markatuta izan diat didaktikotasun hori. Itzulpen bat egin nuenean zortzigarren mailakoentzat gai batzuk erabiltzeko asmoa neukan... eta ez zekiat beldur nank irakaskuntzar. ibiliz gero beti arrazoi hori hor egongo dela nolabait... ez daukak horrelako askatasun bat da... egiten diat literatura gustatzen zaidalako eta hor konpon! Baina, egiten duk eta pentsatzen duk aprobetxatzea gauza bat sartzeko.
I.U.

"Niretzat aurrena literatura egitea duk, eta gero haurrentzat balio baldin badu bale».
33

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakOLAIZOLA2
PertsonaiazOLAIZOLA2