"Ez da herri jakintza mespretxatu behar, osatu egin behar da"
2007ko otsailaren 21
Karlos santamaria, 40 urtez Igeldoko Obserbatorioan
"Ez da herri jakintza mespretxatu behar, osatu egin behar da"
Karlos Santamaria.-Orkolagak zerura begiratzen zuen. Goi goiko lainoetara. haien mugimenduaren arauera antzematen zuen ze eguraldi egingo zuen. Puntak zeuzkan barra baten bidez neurtzen zuen lainoen abiadura. Gizon handia zen benetan, gero gertatu zitzaion Mexikora joan zela meteorologiari buruzko konferentziak ematera eta han ez zuela bat ere asmatu. Jakina, hemengoa ezaguna zitzaion gutxi gora behera. Observadore lokal bat. mexikon ordea...dena aldatzen da: orografia, klima...
Argia.-Nola aldatu dira gauzak ordutik hona?
K.S.- Orkolagak zeukan obserbatorioa. Orkolaga Hernanikoa zen, parrrokoa. Maria Cristina erreginak tresnak erregalatu zizkion. Diputazioak asko mejoratu zuen gero. Baina Orkolaga hil egin zen eta oposiziotara atera zuten haren tokia. gerra etorri eta estatuak kendu egin zion obserbatorioa diputazioari. Oporto etorri zen orsuan eta inork ez zuen begi onez ikusi hemen. orkolaga handiaren hurrengoa zen, profesionala zen... eta gainera masoia. Eta asko zekien gizon hark. Irlandako meteorologi zentroen jefea izatera ailegatu zen.
A.-Tenporak eta egia ote?
K.S.- gauza horiek ez dira zientzia esakta bat, baina errealidade bat daukate eta gehienetan betetzen dira; gutxi gora behera eta errore margen batekin noski.
Tenporak esaterako. Badira urtean zehar pausaldiko zenbait tarte, eguraldia gutxi aldatzen denekoa. Euria hasi eta zenbait egunez luzatzen da esaterako. Ez dira justu justu tenporak, baina urtaro aldaketetan ematen dira eguraldia estabilizatzen deneko tarte horiek, tenporak ere, ez dakit zergatik, tarte horietan kokatzen dira. Noski, ez da jendeak esaten duen bezala, euria...bihar ere euria, ez, gutxigora beherakoak dira.
A.- Badira beste batzuk, "El veranillo de San Martin"...
K.S.-"El Cornazo de San Francisco" zera da: udazkeneko lehen depresioaren ailegatzea. Normalean udan ez da depresiorik izaten, eta izatekotan txikiak izaten dira. Lehenengoa San Praixku aldean tokatzen da gehienetan. Hori horrela da. Artzai, baserritar eta jende guziorren obserbazioen ezagutza zehatzago bat baino ez da. Egun guztian mendian bizi dira eta ! beti eguraldiari begira daude eta! Meteorologoak baino gehiago dakite horiek. Meteorologoa mapari begira arituko da askotan leihotik begiratu gabe sikiera.
"El veranillo de San Martin" esplikatzea ere oso erraza izango da. Nik nere aitari esaten nion txatxukeriak zirela kontu horiek. Ez zirela egia. Eta ez, badute esplikazioa fenomeno hauek. Ez da herri jakintza mespretxatu behar. Oatu egin behar da.
A.-Zein izan dira aurrerakadarik handienak?
K.S.-Meteorologia sinoptika deitzen zaio zonalde handi batetako datu guztiak mapan jarriz egiten denari. Meteorologia sinoptika ez zen posible izan telegrama asmatu arte. Telegrafoa beharrezkoa zen datuak biltzeko eta informazio oso bat edukitzeko. Irratia eta telekomunikazio sistema berriek aurrerakada handia ekarri zioten meteorologiari. Eta ez da datu berriak dauzkagula, datu berberak dira. Orain azkarrago eta gehiago heltzen dira. Lehen eta orain tenperatura, presioa, haizeen abiadura, euria jasak... neurtzen dira. Gauza berberak.
A.-Orain sateliteekin...
K.S.-Sateliteekin eta uste dut hemendik aurrera aurrrakada handiak egongo direla eta prebisioak nahitaez gero eta hobeagoak izango direla. Hemen zerbitzu txikia dago, egia, baina ez pentsa beste tokitan baino askoz ere eskasagoa denik. Tresna hauek merkeak dira, hemen ez da teleskopiorik behar.
A.-Euskal Herrian ze obserbatorio daude?
K.S.-Igeldon dago zentrala, gero aideportuan ere badaude eta gero estazio txikiak ere bai. Estatutuak, nik ez dut ulertzen nola egin duten, baina artikulo batean dio que los servicios meteorologicos son de la competencia exclusiva del estado, eta beste batean dio, los servicios meteorologicos son de la competencia exclusiva de la comunidad. Nik ez dut ulertzen nola egin duten hori baina hala da. Nik uste dut eraiki daitekeela zerbitzu bat observatorio txikiz osatua. Ondo zaindutako obserbatorioekin noski. profesionalekin noski. Sare bat montatu eta denak komunikazioan jarri. Ez da asko kostatzen, ez da garestia. Gauza txikia da. Gipuzkoan 30 estazio nahiko izango lirateke.
Hemen gainera afizio handia dio jendea meteoprologiari, Estatuak ordea ez du aurrera bultzatu nahi hemengo obserbatorioa. Gero eta utziagoa dauka.
J.M./L.B.
23