argia.eus
INPRIMATU
Beltza: « Nekez idatz daiteke euskaraz gorputz trinkoa duen nobela »
1984ko urriaren 21
Emilio Lopez Adan, "Beltza" idazleari elkarrizketa
«Zazpigarren Alaba» Ipuin Liburua Argitara Eman Du
Beltza: « Nekez idatz daiteke euskaraz gorputz trinkoa duen nobela »
ARGIAko ohizko kolaboratzaile dugu «Beltza» izenez ezagunagoa den Emilio Lopez Adan. Politika munduan ezaguna, sorpresatxoa eman zigun mendi-liburua argitaratu zuenean. Arabar honek oraingoan beste sorpresa bat, Txertoa argitaldariaren bidez kaleratu duen "Zazpigarren Alaba" ipuin liburua, Arabako hamar ipuin eta istorio dakartzana.
ARGIA.–Hau duzu zure lehen liburua euskaraz eta literatur arloan atera duzuna...
BELTZA.–Beste bat atera nuen mendiei buruz...
A.–Bai, baina bereziki literaturaz ari naiz.
B–Menditako liburua ez dakit ongi literatura zen ala ez... Baina, literatura hutsa esan nahi baduzu, bai, lehena da.
A.–Mendiei buruzko liburu hori literatura da zuretzat?
B.–Literaturak oso kutsatua dago.
A.–Orain atera duzun «Zazpigarren Alaba» honetan badago mendiekiko kutsadura bat, ezta?
B.–Noski, dena elkartzen da norberaren nortasunean eta bizimoldean. Niretzat garrantzi haundia du, menditan ibiltzen naiz usu, eta txiki-txikitatik ere oso garrantzitsua izan da niretzat, ez bakarrik itxura aldetik. baita esanahi aldetik ere, mendiak eta naturak duen esanahi orokorragatik...
A.–Hori mendiari dagokionez, literaturari dagokionez zer?
B.–Betidanik ere irakurle porrokatua izan naiz. Nobelak gustatzen zaizkit gehien, horrelako nobela haundiak, frantzesez esaten den «roman» famatu hori?, ba horrelakoxeak. Ezingo nuke horietako bat azpimarratu, asko dira eta.
A. - «Ipuin eta historio arabarrak» bigarren izenburutzat daraman liburu honen sorrera zerk bultzatu du?
B.–Nik badut nire herriarekiko erakarpen sentimendu berezia, eta horrelako zerbait idazteko gogoa nuen. Beste alde batetik, pentsatzen nuen atsegintarriak eta sentimentalak izan behar zirela, beharbada adoleszente nintzelarik nobela sentimentalak asko gustatzen zitzaizkidalako, eta geroztik horrela gelditu naizelako. Eta seguraski, ez dakit ziur analizatu beharko nukeelako, Bitoriari buruz, Arabari buruz idazterakoan batez ere nire haurtzaro guztia bizi-ikusi dudalako, eta adoleszentziako sentimentalismo hori ageri da garai haietako bizimoduak kutsaturik, seguraski, e?
A.–Zure oroitzak ekerri dituzu ipuin honetara?
B.–Bai eta ez. Han agertzen diren leku guztiak nik ezagutu ditut, eta han agertzen diren pertsonai asko ere ezagutu ditut nahiz haragiz nahiz liburuen bidez. Orduan, nik ezagututako ganzak dira nolabait, baina gero moldakuntzak ez dira batere niri gertatutako istorioak.
A.–Istorio horietan garai ezberdinak ikuitzen dira, aukeraketa bereziren bat egin duzu?
B.–Ez, hau da, irakurketa baten ondorioz nik sentitutako zirrara batek eraginda sortu dira...
A.–Asmo edo desio bereziren bat baduzu liburu honekin?
B.–Bai, nik espero dut Arabako euskaldunek irakurriko dutela, konturatu bait naiz liburna irakurtzean arlo geografikoak pisu garrantzitsua duela, eta ingurunea ezagutzen dutenek hobeki dastatuko dutela liburua.
A.–Araban bertan euskeraren egoera ez da oso ona...
B.–Ez, ez da oso ona. Eta nik espero dut arabarrentzat beste motibazio bat izango dela liburu hau. Araban behintzat euskarak etorkizunik izango badu, izango da ez dakitenek ikasiko dutelako.
A.–Argitara eman duzun liburu hau zer da jarraituko duzun bide baten lehen urratsa? Asmorik ba al duzu?
B.–Ez dakit. Dudarik gabe, ene ustez, euskarak gaur egun duen mailan oso nekez idatz daiteke gorputz trinkoa duen nobela bat; eta beharbada honelako ipuinak idaztea ariketa ona da. Nik ez ditut ariketa gisa egin, baina idazterakoan konturatu naiz zein zaila den horrelako nobela bat idaztea.
A.–Bestela, hori izango litzateke zare asmoa?
B.–Ona banintz eta hizkuntza menderatuko banu...
A.–Aurretik «Euskadi 1984» liburua argitaratu zenuen, euskaraz eta erdaraz...
B.–Diglosikoa, erabat diglosikoa...
A.–Bide hori jadanik utzi duzu?
B.–Orain dela hiru lau urte erabaki nuen gehiago erdaraz ez idazte, ez eta publikoki hitzegitea.
M.A.
37

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLOPEZ2
PertsonaiazLOPEZ2