argia.eus
INPRIMATU
Ostikoketa Kirola Dela-ta
1965eko otsailaren 14a
Galdakaoko Kirol Bazkunako Balendin Urrutikoetxea eta Tomas Galarzari elkarrizketa
Ostikoketa Kirola Dela-ta
Iñork ezin leike ukatu, aldi auetan notintzarik, gentatzarik geyen, ori gure ustez pizkat gitxitu dala, bilduten daben kirola, ta bai ikusgarri edo espektakuloa-be ostikoketa edo futbola dala, eta zer esan erriko ta uriburu'ko jokotalde edo ekipoa ondo, aurre-aldian dabillenian? Orduban sartutzen da, sarritan, zaliaren kolkuan anditasunata bai itsutasuna-be.
Gure errian, Galdakano'n, ezta ez txarragua ez obiagua gai oyetan, gure ustez, beste batzuk lakua-da: erri'ko jotaldia txarto dabillenian, igaro zan urtian-lez, motel da ikusi ezinda ibilliten da, baña aldionetan-lez aurretik dabillenian, poztasunaz soratu biarrian dabiz ostikoketa-zale guztia. Egia esateko geube galdakanotarra-lez postutzen gera.
Esan dogun poztasun ori ikusita, egoki izango dala uste izan dogu, Galdakano Kirol Bazkuna'ko Lendakari Urrutikoetxea'tar Balendin da Galarza'tar Toma gertatzalleaz alkar-izketalditxubat egitia gai orretzaz zerbait esan nai ba'dabe "ZERUKO ARGIA''ren irakurliatrentzat:
–Balendin, "Galdakano"'tzaz itaun batzuk egitera etorri naiz, ezautsen dozun astekari anetarako erantzun nai ba'dozu.
–Itandu nai dozune, atsegiñez erantzungo dot-eta.
–Azpalditxuan zera lendakari ezta?
–Ba Orrilla'n azken-aldilan asita.
–Zure batzorde edo direktiban daukazuzan lagunak, ostikoketan ulertuak diralakuan nago, zelan zabitz oyekaz?
–Ondo baño obeto, gizon zintzuak eta ostikoketa gayetan trebiak dira oyek, egia esateko eurok dabil lanik geyena.
–Ostikoketa asko ikusiten dozu?
–Azpaldijan bai, batezbere "Galdakano"'ri, auek jokatutzen daituzen joko-aldi guztijak.
–Zelan aurkitu edo ikusiten dautzazu "Galdakano"'ri?
–Beren mallakuan artian ongien.
–Igongo dabela uste dozu lenago egon zan iru'garren malle edo iru'garren dibiziño'ra?
–Eragozpen andijen bat ezpadago bai.
–Ondo jatorko malla ori gure ekipo orri?
–Galdakanotarra-lez, nik nainuke igon-dayen baña, gaitz izango-da malla oyetan eutsitia, txindi asko edo laguntasun andija biar dalako orretarako.
–Aldi-auetan, zelan aldeztu edo defendidutzen zare txindiaz?
–Ez guztiz ondo; ori, erri'ko jokolariak eztabela ezer artu irabaztarren emoten jaken saritxua baño besterik: Ori bai, at edo kanpokuak artu dabena artuko dabe azkenian... ba-dago.
–Beste zerbalt Balendin?
–Bai, erri'ko ostikoketa edo futbol-zale ta kiroldar guztiari, ta bai salerosketari-be esan nai dautxet: danok pizkabat geyago laguntzen ezpadabe txindiz, gaitz izango dabela gure "Galdakano" oneik jarraitutzen, ze, Udala'k emoten dabena guztiz da gitxi eta Bilbao'ko Atletik emoten dauskubena-be ez naikua ekipo bateri eutsiteko. Ezkerrak U.E.E. edo Dinamita landola'k ezer ordaindu barik eta blardan eran apainduta emoten leuskiguna ostikoketa zelaya, bestela, ezin bizi izango litzake gure kirol bazkuna.
–Orretara esango dautsegu, Balendin, gure irakurliari.
–Tomas, zuen Lendakari'lez, esan nai daustazu "Galdakano"'tzaz zerbait ZERUKO ARGIA'rakot
–Bai-ta pozik, ba'dakizu atsegiñez irakurriten dodana enzkerazko izparringi'ori, itandu nai dozuna.
–Ba'dakit atsegin izan dozune beti ostikoketa, zaletasun orregaitik edo txindia gaitik egiten dozu gertatzalle edo entrenadore?
–"Basajaun", adizkidea, txindia danok dogu maite, biarlitzaken baño larregi biar-ba'da eta nik-be beste gertatzalle guztiak-lez al'danik geyen irabastera egiten dot, baña, geyago-be zaletasuna gaitik egiten dot batezbere erri'ko ekipoan, berton jokatu nebalako beti.
–Zer euki biar-da gertatzallia izateko?
–Seta edo karakter ta nortasune, eta, maitekor izan, amable izan jokolarilakaz atsegiñez egindalen aginduten jakena.
–Ongi gertuta dagola jokotaldia dirauskue: Orretara dala uste dozu?
–Gendiak orretarra- esatia naijago dot neuk esatia baño, ta, ori-ta guzti-be esango leuskizu, nire ustez gagozan mallen ongien gertuta dagon bat dala gure ekipoa.
–Zelan zagoz jokolarien artian?
–Lotsakizun edo errespeto ta apaltasun andilaz jaramon egiten dauste danak, pozik nago oyekaz.
–Jokolari oyen artian, ba'daukazu onak urtengo daben antzik dakarrenik ?
–Bai, bi edo iru badagoz gorputzez ta adimenez asiera ona dakarrenak, eta, ba'dakije burna jabon da gertatzalliari jaramon egiten, txindi asko erabazi leikienak aurrerantzian.
–Beste zerbait, Toma adizkide zintzoa?
–Ba... nere agur bero bat ZERUKO ARGIA'ko irakurliari, ta ostikoketa-zale guztiai.
–Zuk esandozun-lez idatziko dot, eta, zoriontzuak izango al'zare
BASAJAUN
9

GaiezKirolaFutbolaTaldeakBesteak
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazURRUTIKOET1
PertsonaiazGALARZA1
EgileezBASAJAUN1Kirola