«Nafarroako Instituzioek Ez Dute Zinemagintza Laguntzen»
1984ko irailaren 23a
Montxo Armendariz, « Tasio» ren egilearekin
«Nafarroako Instituzioek Ez Dute Zinemagintza Laguntzen»
Montxo Armendariz zinemagile nafarra dugu, eta Donostiako Zinemaldian estreinatutako «Tasio» izenekoa bere lehen filea luzea da. Duela 35 urte jaio zen Olleta herriskan eta gaurregun Iruñean bizi da. Elias Querejetak produzitu dio filmea eta horrek–besterik gabe–halako garanti gutun bat ematen dio produktuari.
A.–Lehendik ere eginak zenituen laburmetraia batzuk...
M.A.–Lau. Lehena «Barregarriaren dantza» Fikzio bat zen eta lagunek osatutako kooperatiba baten bitartez atera genuen aurrera. Ministerioak sari bat eman zion eta beste bat jaso zuen Bilbon. Ekonomikoki amortizatu genuen. Bigarrena "lkusmena". Ondoren enkargu bat egin zigun Nafarroako Diputazioak, Xabi Otero eta niri Nafarroako Ikazkinei buruzko pelikula bat egiteko. «Ikuska» saileko dokumental bat ere egina dut.
A.– Nondik nora etorri zitzaizun zinemarako zaletasun hori?
M.A.–Beti izan naiz 'xalea'. Horregatik hasi nintzen laburmetraiak egiten, lagunak enbarkada hauetan sartzen, batetik bestera... Behin laburmetrai pare bat egin ondoren luze bat egin nahi izaten da. Baina ez da erraza izaten. Egia esan ez neukan esperantza handirik.
A.–Nola sortu zitzaizun gidoia egiteko gaia?
M A. "Nafarroako Ikazkinak" egin genuenean ezagutu nuen gizon batengatik dator ideia. Anastasio izeneko ikazkin bat ezagutu nuen. Bere kaxa bizi izandu den gizon bat. Libre. Bere erara. Gizon horren nortasuna errespetatuz istorio bat asmatu nuen.
A.–Gidoia egin eta diru bila...
M.A.– Urte t'erdi edo ibili nintzen diru bila Elias Querejetarekin topo egin arte. Gustatu egin zitzaion eta batera ihardun dugu geroztik aurrera. Nahiko jende aurkitu nuen interesatua proiektuan, baina hau arriskutsua izanez, zera esaten zidaten: "hire moduko eroren bat aurkitu beharko duk!". Eta Elias izan zen ero hori. Zerbait ona baldin badauka gizon horrek horixe da: gustatu egiten zaio arriskua. Ez da segurura doan gizona, sartu egiten da arriskuan nahiz eta pelikula komertziala ez izan, nahiz eta sexorik, biolentziarik eta morbosidaderik gabekoa izan.
A.– Eusko Jaurlaritzak ere subentzionatu du ezta?
M.A.–Bai, bai. %25 Eusko Jaurlaritzak subentzionatua da. Horrezaz gain Televisión Española-k derechos de antena guziak erosi ditu. Hau da, TVEk egiten dituen proiektu horien artean erosi egiten ditu batzuk.
A. Eta Nafarroan nola dago zinemagintzaren asunto hau?, Gobernuak edo Diputazinak ematen al du laguntzarik?
M.A. Ez, Nafarroan ez dago ezer maila honetan. Diru bila ibili nintzenean baziren nafartar batzuk barku honetan sartuko liratekeenak Diputazioak esaterako lagundu izandu balu. Diputazioak berriz ezetz esan zuen. Zinemarako ez zegoela dirurik.
A. Ze alde ikusi duzu gidoian idatzitakoaren eta pelikularen artean?
M.A. Larruquert-ek zera esan zidan behin: gauza bat zela idatzitako pelikula, beste bat filmatzen duzuna eta beste bat montatzen duzuna. Hau da azkenean geratzen dena. Gidoi teoriko-utopiko bat idazten duzu eta gero errealitatean jaso behar duzu hori. Aldaketa asko eskatzen dízkizu gero horrek. Eta aldaketak, hobekuntzarako etortzen dira askotan. Beste batzutan handikap bat izaten dira. Gure pelikulan honelako asko egon da, baina gidoiaren mamia, hondokoa, lehen bezala geratu dela uste dut.
A. Aktoreekin eta nola konpondu zara zuzendaritza lanean?
M.A. Nire gustorako gutxiegi sartu dut eskua nahiz eta beraiek esan gehiegitxotan sartu dudala. Pertsonaia bakoitzari egokitzen ahalegindu nintzen. Pertsonaia nagusietara bereziki. Ea ze keinu zeukan bakoitzak mugimendu eta interpretazio aldetik... Horrean arauera egokitu behar izan gara.
A. Hau egin ondoren dexente errazago egingo zaizu beste prolektu berri batzutan sartzea...
M.A. Ez dakit, burura etorri ere ez zait egin. Azken bolada honetan buruan izan dudan gauza bakarra pelikula izan da, eta pelikula bukatzea. Ez ninduen larritzen ondorengoak. Gauza bat jakin nahi nuen, gauza ote nintzen edo ez pelikula egiteko. Orain oporrak hartu behar ditut.
A. 'Suerte' piskat edo izan duzu ez? Zinemagile berri izan eta Sail ofizialean sartu dute zure pelikula.
M.A. Bai. bueno, baietz uste dut. Suertea izan daitekeela, baina ez dela suertea. Ofizialea joateak ala zinemagile berrien sailera joateak zerikusi handia dauka nire ustez pelikularen kalitatearekin. Kalitate horren arauera erabaki zuen epaimahiak sail ofizialean sartzea.
A. Iñaki Aizpururen Erreporteroak ez dute ba hor sartu?
M.A. Bueno, hau da, Zinemaldia nik ezagutzen dudan neurrian eta ez dut askorik ezagutzen, Zinemagile berrien sailera edozein egile berrik egindako pelikula etor daiteke. Kalitateaz aparte. Sail Ofizialerako berriz hautaketa bat dago, gutxienez 'teorikoki'. Epai bat dago. Hautaketa Batzorde bat. Honek hautatzen ditu Herri bakoitzeko filmak.
Pello SAKASKETA
Montxo Armendariz
32