argia.eus
INPRIMATU
Juanjo Landa eta Iñaki Aizpuru
«Hutsetik Hasita Egin Dugu Dena»
2021eko uztailaren 12a
Juanjo Landa eta Iñaki Aizpuru
« Erreporteroak» kalean jada
Juanjo Landa Eta Iñaki Aizpuru: « Hutsetik Hasita Egin Dugu Dena »

Ezagunak dira gure artean Juanjo eta Iñaki. Urtebete bada ARGIAko orrietara ekarra genituenekoa. Errodaian ari ziren orduan. Orain berriz Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan da beren pelikula. Kostata, baina egina. Ilusio handiz lan egin duen taldea ikusi dugu. Erabat berriak zinemagintzaren mundu honetan. Aurrera begira ere zerbait egiteko gogoz.

ARGIA. Zein izan da zuen helburua pelikula hau egiterakoan?

IÑAKI AIZPURU. Lehen helburua pelikula egitea. Horixe huen hasieran eta azkenean nahi genuena, pelikula egitea.
JUANJO LANDA. Zine kontu hauetan ikasteko asmoarekin hasi ninduen eta objetibo hori dexente xamar bete dudala uste dut.

A. Esperientzia ederra izango zen ba hutsetik hasi eta dena zuek egitea. Gidoia prestatu, filmatu, aktore bezala ere bai, beste aktoreak ere berriak... Posible al da horrela pelikula bat egitea?


I.A. Apustua horixe huen. Bestela hitzegina genian lehen ere Madrilgo produtora batekin eta haiek eskatzen ziguten aktore profesionalak jartzea, gidoia ere ikutzea... Eta ikusi diagu gauza garela pelikula bat egiteko.
J.L. Gustatuko zaik edo ez zaik gustatuko, eta garbi zegok mejorátu zitekeela, sekula ez da bat zeharo konforme geratzen bere buruarekin, baina inork ez dik ukatuko maila bat eman diogunik, eta garrantzizkoena, oinak lurrean jarrita egin dugula lan, euskal zinemagintza posible batean pentsatuz, ez subentzioen ``boom" edo lilura honek iraun dezakeen garaiaz pentsatuz.

A. Zuen deklarazio gehienetan azpimarratu izan duzue hori. Horrezaz aparte gauza bat interesgarria da muntaia hemen egin duzue ez?


I.A. Alde horretatik infraestruktura kontsegitzera jo genuen. Ez genuen lortu kamara bat erostea, dexente arinduko luke horrelako batek aurrerantzean izan daitekeen produzioa, bestela alkilatuta oso garestia ateratzen bait duk. Lortu genuen nahasketa mahaia eta pauso interesgarria duk hori. Dena dela laboratorioak, eta soinu-nahasketak etabar Madrilen egin beharra zeudek oraindik ere.

A. Telebistako bi erreportero, 1980-81. urteak, Ezker abertzalearen barnean planteatutako eztabaida. Nondik nora etorri zitzaizuen hori jasotzeko asmoa?


I.A. Gauza bat esan nahi nikek, pelikulan jasotako gertaerak niri gertatu zaizkidak. Esan nahi diat filmatzea tokatu zitzaizkidala zenbait hilotz eta hileta. Inguru horren gainean zegok gero fikzio moduko baí marraztua.
Azpimarratu nahi dudana da errealista izaten ahalegindu garela. Detaile gehienak jasoaz. Zenbait kasutan gertakizunetan parte zuzena izan zutenak ere sartu direlarik pelikulan.

A. Euskararen aldetik ere antzeko tratamendu bat eman diozue ez?


I.A. Bai. Mutilen artekoa euskaraz doa, badakitelako. Telebistako bi neskek berriz ez dakite, telebistan normala den bezala, eta horiekin gazteleraz konpontzen dira. Denetara erdia baino gehiago euskaraz zegok.

A. Lehen aipatu zenuten zailtasunak izango zenituztela bertsio orijinala distribuitzeko. Nola dago orain arazo hori.


I.A. Arazoa berdin berdin. Kopia bat zeukagu erabat euskaraz Eusko Jaurlaritzarentzat. Distribuidoreak presioak egin dizkigu bertsio orijinala ez zabaltzeko eta bertsio bat erabat gaztelerara doblatu dezagun. Beraiek diotenez subtituloak dauzkan pelikula batetara jende gutxiago joaten da ikustera, eta noski, toki gutxiagotara saltzen da. Guk ordea bertsio orijinala zabaldu nahi dugu. Orain Zinemaldian ikusitako bera. Gutxiago saltzen dela... zer egingo diogu!
J.L. Hor dagoena betikoa duk. Zer gertatuko litzateke pelikula bat erabat euskaraz egingo bagenu? Eman dezagun subtituloak jartzen dizkiógula. Ze posibilitate dauzka filme horrek zabaltzeko? Gaur egun oso gutxi. Distribuzioa eta exibizioa dira euskal zinemagintzan aurrera begira landu beharreko beste bi puntu. Produzio mailan gutxi landu bada beste bi arlo horietan ezertxo ere ez. Oraindik ere euskal zinema arauztuko duen legerik ere ez dagoela esatearekin dena esana zegok.

A. Pelikulak egitearen asuntura,bueltatuz zer da gehien faltan botatzen duzuena aurrera begira?


I.A. Aipatutako legediaz eta puntutaz aparte gidoiak ikusi nahi nituzke nik. Gidoilariak falta direla uste diat. Hortik aurrera tirako genikek.
 
Pello SARASKETA
Juanjo Landa
Iñaki Aizpuru
33

Gaiez\Kultura\Zinema\Filmeak\Luzemetraia
Gaiez\Kultura\Zinema\Zuzendariak\LANDA5
Gaiez\Kultura\Zinema\Zuzendariak\AIZPURU1
Pertsonaiaz\AIZPURU1
Pertsonaiaz\LANDA5
Egileez\SARASKETA2\Kultura