Bi Euskaldun Eta Zazpi Polako Elkarrekin Munduko Mendi Gorenetako Batera
Himalayara izango da irteera. Nepalcko Himalayaruntz hain zuzen. Jose Luis Zuloaga eta paco txabarrik, hilabete honetan Katmandurantz abiaturik protagonizatuko dutena. Espedizio hau bi euskaldun horiek eta zazpi polakok osatutakoa da eta Kangchenjunga-ren gailur bat, Yalungkang (8.505m.) izenekoa izango da udazken honetan, pos-monzon-eko garaian, gainditzen ahaleginduko direna. Espedizio honetaz hitzegiteko bi mendizaleekin egon naiz. Hona bata eta bestearen ondoan kontatzeko zutena.
Jose Luis Zuloaga Bilbotarra dugu bera. Alpesetara ateratako aurrenengoan ixtripua izan zuen. Lau urte egon da atera gabe, ezin eskalatu, hankeko minez. Gero berriz, Pirineoak, Alpes, Kenia, Mendikate Zuria... Oraingoa izango da beretzat espezizio garrantzitsuena.
Xabier Erro.–Kanchenjunga-ra polako batzurekin zoazte. Nola atera zen hara joateko ideia eta nola jarri zineten kontaktuan polakoekin?
Jose Luis Zuloaga.- Iaz ezasgutu nituen polako hauek. Nanga-Parbat-etik jaitsi eta Kachemira-ra joan bakaziotara, eta han aurkitu nituen herrizka batean. Beraiek ere beste mendi bat eginda zeuden behean. Hizketan hasi eta YalungKang-eko istorio hau kontatu zidaten. Permisua eskatua zuten jada. Orduan ordaindu behar zuten. Bakoitza gure herrira iritsi eta idaztekotan geratu ginen. Eta folloi bat izan da. 25 egun tardatzen du karta batek hemendik Poloniara.
Azkenean ekonomia aldetik eta bakoitzak zer eraman behar zuenaren kontutan asostasun batetara heldu eta Kathmandun elkarrekin topo egitekotan gelditu gara.
X.E.-Noizko?
J.L.Z.-Abuztuaren aurrenekotarako. Orain ordea gauza bat gertatu zaie. kamioi bat izaten zuten polakoek beren materiala garraiatzeko. Orain ordea India eta Pakistan-eko mugan Sij-en borrokak direla, eta ez direla, ezin izango dute kamioiez ezer eraman.
X.E.-–Abioiez?
J.L.Z.-.–Bai, abioiez. Varsoviatik "Aerotlot"en. Gurea ere bai, baina gu gauza gutxirekin goaz.
X.E.-Totalean zenbat material eramango duzue?
J.L.Z.-Hiru mila kilo edo horrela "Campo base"raino. 100 bat porteadore...Gu biok eta zazpi polako.
Gastoak ordainizeko 5.000S dolar bilatu behar izan ditugu bakoitzak eta horietaz gain bidaia ere ordaindu beharra daukagu hemendik Katmandu-ra. Eta zaila dago dirua bilatzea. Denbora guzti honetan besterik ez dugu egin Lakuatik etxera eta etxetik Lakuara.
X.E–Noiz aterako zarete?
J. L.Z.- 21 ean Amsterdam-etik Katmandu-ra. Hemendik 20ean.
X.E..–Egun batzuk Katmandun eta gora
J L.Z. Iraila eta Urria goian. Urria erdialdera ea gailurra lortzen dugun.
X.E.–Izango al da arazorik polakoekin? Ez al dira bi espedizio izango baten barruan?
J.L.Z- Garbi gelditu da han espedizio bat izango dela. Nazioak eta kontutan hartu gabe. Zerbait gertatzekotan gailurrari ekiterakoan izango da. Eta orduan indartsuena dagoenak aginduko du.
X.F..–Kanchenjunga-ko gailurrik altuena munduko hirugarrena da Everest eta K-2en ondoren. YalunlgKang ere Kanchenjunga-ko gailur garrantzitsua da. Zuen espedizoak bide berri bal ireki behar du. Ze bide eta nolakoa?
J.L.Z.–Kanchenjunga "bost altxorren mendia" da, bost gailurreko mendia. Mendebaleko gailurra da YalungKang. Guk hegoaldeko paretetik ahaleginduko gara bide berri babt irekitzen. 6.200 m. bitartean bide normala izango da. I.go espedizioak jarraitu zuen berbera. Hortik aurrera hego-paretaren magaleraino 6.500 mtara. Espedizioko batek lehendik ezaguna du hori. Hortik igotzea posiblea dela zioen, eta dio. Paretaren pean "campo base" bat jarri, zuloren batean edo, abalantxak egoten bait dira. Hortik gora bi "campo" eta vivac bat 8.000 tik gora.
X.F..–Zailtasun haundiak al dauzka? Lortzerik izango al duzue bide horretatik?
J.L.Z.–Hortik ez lortzekotan pentsatua dago "japonesen" bideari jarraitzea.Hortik aparte bakoitzak berea izango du. Norberak ikusiko du. Nik "normaletik" egingo nuke saioa. Bidea, zaila baino kontuz ibiltzekoa da. Arrokak, azken egunean 45 gradutako maldak...
Jose Luis Zuloaga
19, 20, 21
GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazULOAGA1
EgileezERRO1Kirola