argia.eus
INPRIMATU
«Unibertsitatea Euskalduntzea Eta Herrira Hurbiltzea Dira UEUren Zereginak»
1984ko uztailaren 15
Balere Bakaikoa, Donostiako zuzenbide fakultateko eta UEUko irakasleari elkarrizketa
Balere Bakaikoa. (Donostiako zuzenbide fakultateko eta UEUko irakasle. Azken honetako idazkari.)
«Unibertsitatea Euskalduntzea Eta Herrira Hurbiltzea Dira UEUren Zereginak»
A.–Zer da UEU?
B.B.–UEU zulo bat betetzeko asmatutako erakunde bat. Euskararen aldetik hatik bat Unibertsitate ofiziala guztiz erdalduna eta guztiz atzerritarra izanik hori euskalduntzeko eta Euskal Herrira hurbiltzeko erakunde bat.
Ustaritzeko manifestua hartuz gero zera esaten du, Udako Unibertsitatea Unibertsitate euskaldun bat sortzeko, herrikoia, Euskal Herri osoari dagokiona, eta nolabait nazio proiektu barruan gure kultura ikertu eta hedatzeko erakundea dela.
A.–Unibertsitate alternatiba baten proiektu baten modura?
B.B.–Hasiera batean hala zen, baina orain bi planteamendu daude: alde batetik alternatiba eta bestetik Unibertsitate barruan kontraesanak markatzeko, zirikatzaile. kritikatzaile eta bultzatzaile bezala.
Alternatiba bezala izugarrizko baliabide ekonomikoak behar dira, izugarrizko montaia egin behar da eta uste dut hori ezinezkoa dela. Orduan, gaur egun, eta ikusirik Euskal Herriko Unibertsitateak bere muga guztiekin zerbait aldatu dela, bueno komunitate autonomoaren hesparruan mugitzen da eta hori muga oso handia da halaz ere UEUko jende gehiena hor kokatuta gaude eta erakunde berri bat sortzea ez da bere asmoa.
A.–Eta EHU?
B.B.–Euskal Herriko Unibertsitatea duk erakunde bat Espainiako Konstituzioan, guk ukatu genuen konstituziopean sortutako zerbait. Konstituzio horrek nolabaiteko transferentzia batzuk ematen dizkio unibertsitate arloan komunitate autonomoko parlamentuari. Hau berriz legez guztiz hondatuta dago. Benetazko gauza garrantzitsutan ze jende kontratatu behar den irakaslegoak nolakoa izan behar duen, estatutuak nolakoak..., oinarri oinarriko gauzatan oso estua da. Madrilgo legeen inguruan mugitzen da, Euskal Herrian onartu ez zen legedi batek estutua. Hortik ateratako gauza da. Beraz pentsatu gauza guztiz española dela. Halaz eta guztiz ere joku txiki bat eskaintzen du eta joku txiki horretaz baliatzen gara zerbait egiteko.
Guk hori dena kritikatu nahi dugu, eta lege horiek gainditzea nahi genuke eta ahalik eta gehiena Euskal Herriko eta munduko kulturaren ekarpena herriruntz proiektatzea. Ez dakit lortzen dugun baina saiakera hori da.
19

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzUnibertsita
PertsonaiazBAKAIKOA1