argia.eus
INPRIMATU
«UEU Azpiegitura Bat Eta Biltoki Bat Da Euskal Unibertsitatearen Bidean»
1984ko uztailaren 15
Jose Ramon Etxeberria, Leioako fisika fakultatateko eta UEUko irakasleari elkarrizketa.
Jose Ramon Etxeberria. (Leioako fisika fakultateko eta UEUko irakasle)
«UEU Azpiegitura Bat Eta Biltoki Bat Da Euskal Unibertsitatearen Bidean»
J.R.E.–Gaur egun UEU euskalzale mizitanteen biltokia da. Bertan biltzen diren helburuak hauek dira: konfirmatzea bakarrak ez garela unibertsitatearen euskalduntzean; bestea da euskalduntze horrek organizazio handia eskatzen duela eta indarrak bildu egin behar direla; eta bestea ibiltzeaz gain organizatu ere egin behar dela eta azpiegitura bat prestatu. UEU momentua honetan hori da, azpiegitura bat eta biltoki bat indarrak biltzeko, eta Universidad del Pais Vasco izeneko horretan prozesu bat segitzeko egunen batean Euskal Unibertsitatea izan dadin.
A.–Hori izan beharko luke Euskal Unibertsitateak?
J.R.E.–Euskal Unibertsitateak gauza gehiago izan beharko luke. Izan heharko luke UEUn aldarrikatzen diren gauzen bilduma bat.
Izan beharko luke. batetik. Euskal Herri osokoa. Euskara hutsezkoa. Bi baldintza horiek betetzen ez baditu Euskal Unibertsitatea izena alferrik dauka. Horregatik deitzen diogu Universidad del Pais Vasco besteari. Izena eta izanaren arteko kontraesan handi bat dagoelako. Hori da gezur bat, batetik, eta bestetik produkto faltsu bat eskeintzea.
Horretaz gainera izan beharko lituzke unibertsitate izateak gaur egunean falta dituen baldintza garranizitsu batzuk.
Unibertsitateak falta ditu, herritartasuna alde batetik, irakaskuntzaren prestijiotze bat bestetik... Uste dut gaur eguneko unibertsitatean tendentzia oso gogorra dagoela irakaskuntza mespreziatzeko, horrek dakarren higadura edo erosioarekin ikasleekiko harremanetan...
Baina hatez ere euskalduna izatearen kontua azpimarratu behar da.
A.–EHU-UPV?
J.R.E.–UPV da gauza bat egiten ari dena oraindino. Euskal Herriko Unibertsitatea oraindik egiten ari den gauza bat da. Ez da pentsatu behar hukaturik dagoela eta oreka egoerara oraindino ez dela heldu ez irakaslegoan ez eta ezertan ere. Pentsatu behar da hamabost urte edo besterik ez dauzkala, lau bat edo UPV izen horrekin. eta hori unibertsitate batentzat oso gutxi da. Unibertsitate batek behar ditu 50 urte medio batzuk eta izateko. Zifrak gutxigorabeherakoak dira.
A.–UEU eta UPVren arteko harremanak?
J.R.E.–Orain dela hiru urte, eta ni bertan egon nintzen, Udako Euskal Unibertsitateak onartu egin zuen harreman ofizialak edukitzea Universidad del Pais Vasco-rekin. Egin genuen jestio bat. batzarre bat, bertan presente egon nintzen, baina hortik aurrera Universidad del Pais Vasco-k frenatu egin zituen edonolako harremanak. Orain arte harremanik egon ez bada besteek nahi izan ez dutelako da. Bi pertsona edo taldek elkarrekin hitzegiteko bien nahia beharrezkoa da.
UEUk berez, eta guk ez dugu pretentsiorik unibertsitate paralelo bat sortzeko, nahiz eta beraik hori egozten diguten askotan, bere txikian eta bere gizagaixoan eskeintzen ditu UPVk eskeintzen ez dituen, eta gehiago esango nuke, eskeini ezin dituen gauzak. Batez ere euskaltasanari atxekirik dauden ganza garrantzitsuenak: territorialitatea eta euskara.
Beraz alde horretatik nolabait dinamizatzaile bat da, prozesu bat sor dadin ezaugarri horiek lortzera heldu gaitezen. Horixe besterik ez litzateke.
Harremanak nondik nora joan behar diren?
Lehenengoz uste dut UPVk onartu egin behar duela publikoki UEUk lan benetan garrantzitsua eta beharrezkoa egiten duela. Orain dela gutxi erretoreak hori esan du karta batean, baina hori esan egin behar da eta onartu ofizialki, ez erretoreak bakarrik. Bai eta ere erakunde ofizial guztiek. Horrela delako.
Ni prest nago, eta uste dut hitzegiten jendeak elkar ulertzen duela, eta ikusi beharko litzateke nola kanaliza daitezkeen harremanak baina kontrarioa desegitea pentsatu gabe. Hemen batzutan pentsatzen da: «hitzegin behar da bestea desegiteko». Eta ez da hitzegin behar beste taldea desegiteko baizik eta beste talde horrek dituen arrazoiak entzuteko eta arrazoi horiek bideratzeko. Biolentzia dela eta gauza berbera esaten dute: "hitzegiteko lehendabizi desagertu egin behar duzue". Honela ez dago konponketarik!
20

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazETXEBERRIA2