«Garrantzi Handiko Tradizioa Eta Militantzia Dakar UEUk»
1984ko uztailaren 15
Joxe Azurmendi, Zorroagako filosofia fakultateko eta UEUko irakasleari elkarrizketa
Joxe Azarmendi. (Zorroagako filosofia fakultateko eta UEUko irakslea)
«Garrantzi Handiko Tradizioa Eta Militantzia Dakar UEUk»
A.–Zer da, eta zer izan beharko luke UEUk?
J.A.–Neretzat lehenengo udakoa da eta horrek berak ematen dion ezaugarria. Gero bigarren hitzak dioena. Euskal Herri osokoa izan dadila. Garrantzizkoa da tradizio handi bat badaukala, militantziatik eta datorkiona, eta Iruñean egiten dela, beraz lurralde autonomotik kanpora eta nere esperantza da Ifarraldera hedatzea, sortu han sortu bait zen eta oraindik ere hor bait dago hutsune hori
Euskal Herri osokoa izan behar duela eta ez bakarrik gaur zatikatuta dagoen bezala, lurralde autonomoa batetik. Nafarroa bestetik eta Ifarraldea heretik. Hori dena elkartzen jakin hehar du.
Udakoa da, euskalduna eta hirugarrenik unibertsitatea da. Eta unibertsitate ofizialean orain, hiru probientzietan pentsatuz. euskaldunak gehiago izan arren asko erdaraz dabiltzalako, euskaldunak eta euskaraz karrera egin nahita eta euskara landu, ahita gabiltzanak oso gutxi garela. Beraz, militantzia nolabaiteko batean daudenak oso gutxi dira: bai irakasle eta bai ikasleen aldetik.
Batez ere ikasleei begira, UEUk ikasle hauek elkartzeko posibilitate hat eskeintzen du, eta ez beraiek bakarrik bai eta ere irakasle, andereño eta horrelakoak. Gainera UEUn ikasleak aktiboago har dezake parte kurtsoan zehar baino. Mintegi baten gisara egin dezake bere ikastaroa.
Kurtsoan zehar baino kolaborantza askoz ere handiagoa da posible irakaslearekin, eta kurtsoan zehar erabili diren gaiak UEUn ikusi daitezkeela noraino eman duten fruitu, eta han batera daitezke denak.
UEUn gainera kurtsoa burutu egiten dute. Ez da unibertsitate ofizialak eta UEUk zerikusirik ez balute bezala, eta ez lute izan behar ere.
Han elkartzen dira Gasteiz, Bilbo etabarretan dabiltzan askoren esperientzia ezberdinak. UEU da harreman hauek normalizatzeako eta elkarrengana hurbiltzeko, kolaborantza bat eta elkar lan bat bideratzeko tokia.
A.–Zer da, eta zer izan beharko luke EHUk?
J.A.–Euskal Herrito unibertsitate ofizialak inondik ere ez ditu betetzen guk dauzkagun aspirazioak eta asmoak ere, eta urteetan ere ez dut uste betetzea ahal izango lituzkeenik. Euskaraz ematen dena bera eskolan elebikoa gertatzen da praktikan. Beti erdarazko textoen gainean lan egin behar delako eta ez dagoelako texto horietatik aski askatasun edukitzerik. Gero, kurtsoan barrena, irakasleek beste mila gauzatan ere sartu beharrean aurkitzen dira eta ikasleari ez zaio kaso egiten UEUn egiten zaion bezala.
Kontutan izan behar da gainera orain dauden legeekin, eta egoerarekin. eta dagoen irakasle jendearekin bere buruetan pentsatu beharrean dagoela irakasleria, eta legeen pean desarroilatu beharrean bere interesak.
Ni gainera ez nauk ikaragarri optimista euskarak unibertsitate ofizialean eramango duen desarroiloari buruz. Uste diat enbarazo eta traba gehiegi dituela eta ez nauk hor oso optimista.
A.–Harremanak?
J.A.–Soluziorik ez daukat, baina gauza bat da UEU unibertsitate ofizialarekin lotzea, eta nonbait problema asko daude alde askotatik, eta beste bat UEUk ze harreman modu, edo ze formula aurkitu behar duen Eusko Jaurlaritzarekin eta aldundiekin harremanak finkatzeko. Eta hemen. borondate politiko baten problema dela uste dut nik. Orain arte huts egin badu guzti honek alde horretatik egin duela huts. Orain arte Eusko Jaurlaritzatik eta ikusi den politika modua ikusita Euskal Herriko euskalzaleen modu guztietako erakundeekin. ez dago optimista izateko arrazoirik. Nire epaia horretan negatiboa izango litzateke eta uste dut benetan ez dela ona. Ez diola gainera inori mesederik egiten. Komodoena izango da aginte instituzio batzurentzat. Baina ez dirudi euskara eta Euskal Herriarentzat onuragarriena denik. eta gainera arrisku batzuk hartzen jakin egin behar da.
21