argia.eus
INPRIMATU
«EHU Estatuaren Aparato Idealojikoaren Parte Bat Da»
1984ko uztailaren 15
Antton Azkargota, Leioako kazetari eta UEUko irakasleari elkarrizketa
Antton Azkargota. (Leioako kazetari eta UEUko irakaslea)
«EHU Estatuaren Aparato Idealojikoaren Parte Bat Da»
A.–Zer da UEU, eta zer izan beharko luke?
A.A.–UEU zer den definitzeko bi kontzeptu erabili behar direla uste dut: bata da instantzia autonomoa dela, hots, ez du estatuaren aparato eta administrazio arekiko menpekotasunik; bestea, zera da, eraikuntza nazionalaren helburua bere osotasunean planteatzen du, hain zuzen ere instituzio ofizialetatik kanpo egoteak ematen dio lojika estataletik libratu eta arazoak planteatzeko aukera. Eta jakina da arazoak planteatzearen garrantzia, hori bait da arazoen konponbidean eman beharreko lehen urratsa. Ezinezkoa da arazoa planteatu gabe konpondu ahal izatea.
Halere UEUk ba du arriskurik: marjinalizazioarena alegia. Estatuaren lojika barruan txertatu diren instituzioek UEU marjinatu beharrean aurkitzen dira, bere existentzia soilak zenbait arlotan ebidentzian uzten dituelako.
UEUk bete beharko lituzkeen helburuak hauek lirateke:
* Euskal Herria bere osotasunean kontsideratzea eraikuntza nazionalaren bidean.
* Euskaldunizearen helburua.
* Mugimendu kultural-euskaldun-moderno eta unibertsitarioa sortzea. batez ere gazteen belaunaldietan txertatua. Mugimendu hau antidogmatikoa eta pluralista izan behar da, baldintza bakarra Euskal Herriaren eraikuntza bere osotasunean planteatzea litzateke.
Halaber ikasle euskaldun gazteen irabaztera eta dinamizatzera jo behar du UEUk, anbizioz eta inolako konplexurik gabe, gateen kezkak eta arazoak asumituz.
A.–Zer da, eta zer izn beharko luke EHUk?
A.A.–Euskal Herriko Unibertsitarea estatuaren aparato ideolojiko bat da. Eta bere «lojika» estatuarenarekin bat dator: Euskal Herriaren eraikuntza oztopatzea, eta horretarako biderik egokiena arazoak beren osotasunean planteiatzea ekiditean datza. Adibidez. beren lana EHU barruan egitera mugatzen direnek ezingo dituzte zenbait arazo planteiatu ere, EHUren barne lojikak ez buitu hori posibilitatzen.
EHU ren errealitateak ba du bigarren aurpegi bat ere: 40.000 ikasle biltzen ditu eta horiek ideolojizazio horren barruan murgilduta daude. Eguneroko lanean sortzen den ideolojizazioa da hori: preseski, ikasle hauetarik askorentzat Euskadi hiru probintzia soilik izango dira, hori baita bertan eskaintzen zaien «corpus zientifkoa».
Beraz, EHU barruan mugimendu sozialak sortu behar ditugu, instituzioaren oinarrizko lojika kuestionatuz eta behetik gora eraikuntza nationalaren arazoa planteiatuz: Euskal Herriaren osotasuna, euskalduntzea... Ikasleen artean, AKERLANDA bezalako erakundeak indartuz eta irakasleen artean euskaratze plangintzak bultzatuz.
Goio Monreal erretoreak adibidez, EHU instituzioak dituen limitazio guztiak asumitu dituela adierazten zuen orain gutxi unibertsitateak UEU ezin duela legalki babestu esanez.
Gauza nabaria da mugimendu abertzaleek ezin dutela beren lana EHU bezalako instituzio estu eta murritz batetara mugatu. Beraz, instituzioen kanpotiko erakundeen beharra dugu UEUren antzera. UEU beraz, bilakatu behar da EHU barruan mugimendu eta korronte kritikoa.
22

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazAZKARGORTA1