argia.eus
INPRIMATU
«Jendeak Gero Eta Gehiago Estimatzen Ditu Ohitura Zaharrak»
1984ko ekainaren 24a
Iñaki Alberdi, Makilagilea
«Jendeak Gero Eta Gehiago Estimatzen Ditu Ohitura Zaharrak»
Iñaki Alberdi, 35 urte, ezkondua, bi haur, Irunen jaio eta bertan bizi dena. Artesau familia batetan jaioa. Aita eta anaia ere tallistak direnez, arlo honetan eman zituen bere lehen urratsak eskulangintzan murgildu zenean. Urtebete da lan honetan hasi zela, aurretik beste bi urte igaro bazituen ere ikerlanetan.
Garai batetan makila, euskal jazkeraren garrantzizko osagarri bat zen; bai ibiltariaren babes eta laguntzan, edo aginte eta begirunearen ezaugarria bezala. Bere erabilketa oso zabaldua zen Euskal Herriko eskualde guztietan, baina Ipar Aldean bakarrik gorde dute bizirik tradizio hau–gogoratu, besteen artean, Telesforo Monzon jaunak, beti erabiltzen zuela–Hego Aldean ia galdurik aurkitzen den bitartean. Tradizio edo ohitura hau berpiztu nahian ekin dio lan honi Iñaki Alberdi-k.
ARGIA.–Zein motatako makilak dira horiek?
I.A.–Ohorezko makilak dira. Hemen, Hego Aldean ohitura galdu denez, Lapurdi eta Xuberoara jo behar izandu dut, nola egiten diren ikasteko.
A.–Esan genezake, beraz, Ipar Aldeko eskola jarraitzen duzula?
I.A.–Bai, besterik ez dagoenez, hango eskola jarraitzen dut, hemen ere ohitura hori berpiztu eta indartu dadin.
A.–Ze material erabilizen dituzu?
I.A.–Makila hauek egiteko, oinarrizko materiala mizpira-ondoen adarrak dira.
Lan Prozesoa
A.–Esango ahal diguzu nola egiten dituzun?
I.A.–Lehendabizi basora joan eta tamaina polita, loditasun egokia eta zuzen zuzeneko makilak aukeratu. Hau udaberrian egin behar da, urte sasoi hau bait da egokiena azalean marka butzuk ipintzeko. Makila ez da hartzen zuhaitzean dagoen bezala soil-soilik, koxkor ttiki batzuk egiten zaizkio azalean, eta hori, derrigorrez, udaberrian egin beharra izaten da, ez bait da bestela ondo gelditzen.
Udaran zehar lehortzen uzten da eta negua iristean, azala kendu, surtan berotuaz zuzendu eta prentsan ipini, hoztu arteraino.
Badira gaztainezko makilak ere, bainan horiei ez zaizkie markak hain egokiak gelditzen, horregatik mizpiramakila aukeratzen da.
A.–Eta zuzentasuna lortu ondoren?
I.A.–Orduan, hondoan, latoizko tubo bat sartzen zaio. Aurretik, latoia hartu, forma eman eta grabaketa edo repujazioa egiten zaio.
A.–Zerorrek egiten duzu repujazio lan hori ere?
T.A.–Bai, neronek egiten dut makila osoa, hasi eta bukatu arteraino.
A.–Lan prozesuaz jarraituz....
I.A.–Gero, zurezko mutur zorrotz bat jartzen zaio makilari, hondoan, lurrean sartzerakoan ondatu ez dadin.
Goiko aldean, eskuak hartzen duen inguruan, beste tuboa jartzen zaio, ahuntzen larruz egindako trenza bat makila guztia estaltzen duelarik eta honen barruan, labain antzeko mutur zorrotz bat, nork bere burua babesteko pertsona edo animalien batek erasoko balio. Garai batetan, norberaren defentsarako erabiltzen ziren baina gaurko egunean muturra xamurragoa egiten zaie.
Arma hau «empuñadura»-n barruan doa, ez da ikusten, bainan azkar askatzen da, jabea behartuko balitz, roskaz lotuta bait dago.
A.–Bainan esku-ondokoa ez dute denak berdina?
I.A.–Ez, batzuk, esan dugun bezala, ahuntz larruzkoa, besteak latoizkoa eta badira, baita ere, zilarrezkoa dutenak.
A.–Eta jakina, materiala aldatzearekin prezioa ere aldatzen joango da, noski?
I.A.–Bai horixe. Adibidez gaztainez egindakoek 7.000 pta. inguru balio dute, bainan mizpirez eginak eta grabaketa lanik baldin badute, 23.000 pta-tara igotzen dira. Zilarrezkoak, azkenik, 40.000pta-tik gora jartzen dira.
A.–Zenbat denbora behar da makila bat egiteko. Lan astuna al da?
I.A. Ez da erraza denbora zehazten lan prozesua desberdina delako. Alde batetik, udaberrian mendira joan behar da eta, batzutan, makilak aurkitzea kosta egiten da. Beste aldetik, lantegian bertan, hor dago zuzenketa lana, grabaketa, e.a.... zaila da benetan hau zehaztea.
A.–Ogibide bezala, laister aberasteko lana ahal da?
I.A.–Ez, oraingoz ez, ez bait dago merkaturik.
A.–Eta etorkizanari begira?
I.A.–Uste dut hobetzen joango dela jendeak gero eta gehiago estimatzen bait ditu lehengo ohitura eta tradizioak.
Orain agintariak hasi dira horrelako opariak eskeintzen. Adibidez, Lehendakariak horrelako bat oparitu zion Aita Santuari, Loiolara etorri zenean, eta baita Jordi Pujol-i ere, Kataluniara joan zenean.
Baikorra eta optimista azaldu zaigu Iñaki Alberdi etorkizunari begira. Eta berarekin ados bezala, Euskal-Herriko jende asko, lekuko, Errenterian ospatu den «VI. Euskal Herriko Eskulangintza Azoka»-k izan duen arrakasta. Bertara hurbildu ginen eta bertan Iñaki-Alberdi elkarrizketatu ere.
Maixux REKALDE

Grabaketa lana egiten.
Sutan, makila berotzen gero zuzen zuzena uzteko.
Ahuntzen larruz trentzak egiten.
20-21

GaiezGizarteaIharduerakLanbide tra
PertsonaiazALBERDI1
EgileezREKALDE1Gizartea