Georgiako Tbilisi hiriburuko alkate-ordea mintzo
Georgiako kultur ordezkariak gure artean
Ekialdeko anaia galdua ote?
Merab Mgobrixvili Tbilisi-ko alkate-ordea da. Gizon handia, esku zabal, traje beltz, mingein arin; haren azalaren kolorea ikusirik, galdetu diogu:
–Sortzez georgiarra al zara?
-Hiru belaunalditan bai eta gehiago ez naiz gogoratzen. Bai, gurean gehienak gara georgiarrak
-Denak ez?
–Tbilisi-n esango dizut, 85 talde etniko dagoela, orotara populazioaren ehuneko 30a. Nahi baldin baduzu hango dato batzu emango dizkizut
–Nola ez
- Tbilisi ez da betidaniko hiriburua lehen, orain dela 1.500 urte, Msjeta zen, egun, errepublikaren zentro politiko-administratiboa da; bertan dago ministroen Sovieta, ministerioak, akademiak....
–Nahiko zentralizatuta?
–Alde horretatik baietz esan liteke.
–Jendea zein lanetatik bizi da?
–Errepublika guztian ehuneko 42a langile jendea da, industri jendea, eta ehuneko 52a nekazaritzan iharduten da. Tbilisi-n gehiago dira noski fabriketan aritzen direnak, ehuneko 60a edo. Fabriketan nekazaritzarako makinak, abioiak, kalkulagailuak etab, produzitzen dira.
–Eta nekazaritzan?
–Mahatsa da nagusi. Han ageri ziren munduko ardoak eta koñakak. Tea ere badago franko.
–Azoka libreak badirela entzuna dut...
–Bai, gauza normala da, lurra lantzen duenak, sobratzen zaiona, plazán saltzen du bai...
–Eta kanpora saldu...? Zein hartu-eman ekonomikoak ditu Georgiak munduarekin:
–Munduko 30 herriekin ditugu merkatal hartu-emanak. Errusiarekin haundiak, guk te asko dugularik baina garirik kasik bat ere ez.
- Bestela hartu-eman zuzenak al dira?
–Ez: COMECON-en bitartez:
–Mintza gaitezen eraikuntzaz.
–Eraikuntzarako Tbilisi-n 40,5 mila milioi metro koadratu dago, hortik bosteko bat pribatua da. Eraikuntza bada problema, baina ez handienetakoa. Gero badakizu, etxeak debaldekoak dira, eta mantentze gastuetarako (gasa, ura...) bizi-lagunari soldataren ehuneko 3a kentzen zaio.
–Garraioetan problemarik?
–Gehiagokoak bai. Trolebusa, tranbia, eta 1966tik metroa baditugu; azken hau potentziatzen dugu: baditu jadanik 22 kilometro. Kilometro bakoitza 10.000 milioi errublo kostatu zaigu, eta egunean 400.000 bidaiarik erabiltzen du.
–Ez diguzu esan Tbilisi-n zenbat jende zareten...
–A bai: 1.200.000tik aski gora. Eta aparte baditugu aero-trenak, batetik bestera kablez doazenak, eroso, arrunt menditsua bait da gure lurra...
–Ikaste aldetik zertan zarete?
-Eskolak eta? Derrigorrezkoa eta gero 44 eskola dugu langile kualifikatuentzat, 11 unibertsitate 70.000 ikaslerekin. Ikasteagatik Estatuak 80 errublo soldata ematen dio ikasleari. Gero 109 inbestigazio zentro dago, 21.000 ikaslerekin...
–Udalaren halako datu batzu emango bazenizkigu?
–Bai. Hiriak 10 distrito du. Baditugu 46 kultur palazio eta 126 liburutegi, hiritik atera gabe. Baita 17 museo eta 14 teatro profesional ere; teatro gehienak georgieraz dira, beste bat fijo errusieraz dago, beste bat armenieraz. Kiroletarako 10 estadio ditugu, Dinamo-rena handiena 80.000 lagunentzat, 10 piszina ur epelekoak, 496 kirol sala auzoetan barreiaturik. Medizinan 1.000 bizilagunentzako 11,9 mediku dago: munduko proporziorik altuena.
–Eta nola funtzionatzen du hiriak, zerbizioetan eta?
–Diputatuen Sovieta dago zuzendari. Berau bi urtetarako aukeratzen da: 640 diputatu dago. Hortik kobratzen ez dutenak noski, baizik eta beren lehenagoko soldatatik. Kondizio beretan ejekutiboko 24 lagunak erdia baino gehiago emakume dira, eta ehunetik 57 langile. Aparte, orotara, garraioetan eta denetan. 140.000 funtzionario dago.
–Bueno: eta arazoetaz, zer?
–Inportanteenak abastezimenduarenak ditugu: gero ekologikoak ez dira txikienak, nahiko fabrika hiri barruan dagoelarik...
–Esan duzunagatik, emigrante asko dago, armeniarrak eta; zer dela eta?
–Klima hobea eta lurra emankorragoa ditugu Georgian. Eta seinalatzekoa da bestalde zein georgiar gutxik alde egiten duen: gureari oso lotuak bait gaude.
–Guri asko interesatzen zaigun gauza bat: udaletxeko bilerak etab, georgieraz ala?
–Gehienbat bai, hori da gure hizkuntza normala, dokumentuak eta georgieraz daude. Orain, errusieraz ere badago, eta kale seinalizazioak ahal dugun neurrian bietan daude: bestela georgieraz bakarrik. Horretan errepublika batetik beste batera alde handia dago: Armenian ez dago kasik errusierarik eta armeniera hutsean daude.
–Georgia barruko errepublika autonomoetan ba al dago igualtasunik?
–Errepublika txikiak dira. Adzari an esate batera 75.000 lagun dira, halere beren teatroa eta telebista dute, adzerieraz dena.
–Lurraren propietateaz gehixeago esango al diguzu? Zeinena da lurra?
–Lurra, izan, ez da inorena. hóts. Estatuarena da, hots, denena, edo hobeto esateko, lantzen duenarena. Zuk partzela bat nahi duzu, lan egiteko: eskatu eta eman egiten zaizu, landu dezazun kondizio bakarrarekin. Hainbat hiritarrek badu orain partzelatxo bat horrela: ematerakoan langileek dute lehentasuna: nik aspaldian eskatu nuen, eta oraindik ez daukat...
–Zerorrek landuko zenuke?
–Neronek eta, familiak eta... portzierto ilobatxo bat izan berri dudala...
Elkarrizketa geroz eta lasaiago egiten dugu. Bere berrogei-ta-piko urtetan aiton gaztea dela esaten diogu.
–Bai, gazte ezkontzen bait gara, hogei urtetan eta...
Ondotik dibortzioaz, festetaz, patxaranaz etabarretaz segitzen dugu baina denak ezin kontatu hemen...
Georgiarren enbajada; ez.ker eskubira: Murman Gueorgadzhe pintorea, Shota Dzhidzhiguri euskaralogoa, Teimuras Baburashuili kultur ministroa, eta Merab Mgebrxvili Tbilis-ko alkate-ordea interpreteak aurkezpenetan diharduen bitartean.
Euskara eta georgiera aita haten semeak direla sostengatzen du Dzhidzhiguri hizkuntzalariak.
Teimuras Baburashuili kultur ministroak harrera handiz entzun zituen hemengo berriak, berak ere Georgiaren berri eskaintzen zigun heinean.