Lapurdiko Liberatuak: «Lore Batzu Agertzen Dira Elur Artetik»
1984ko ekainaren 10
Jean Louis Davantekin euskalduntzeaz
AEKANPADA Baino Lehen AEKANTUZ Iparraldean
Lapurdiko Liberatuak: «Lore Batzu Agertzen Dira Elur Artetik»
Jakina da AEK Euskal Herri osoan ari dela helduen alfabetatze eta euskalduntze lanean. Jakina ere lan horren parte garrantzitsu bat kurtsoz kanpoko ekintzatan kokatzen dela. Normalean ohituta geunden euskararen aldeko kanpaina guziak hegoaldean izatea beren iturburua. KORRIKA eta AEKANPADA ikusita...
Ekitaldi berri batekin dator orain AEK. Iparraldetik gainera: AEKANTUZ izeneko jaialdia Kanbon ospatulo da hilabete honen 9an. KORRIKA eta HERRI URRATSen arrakasten ondoren Ipar Euskal Herrian zerbait gertatzen ari denaren arrastoa.
Bestalde, kautsituko duzuen AEKANTUZ kartelaren atzekaldean, zer dago? Hain hurbil eta, ardura? hain ezagun zaizkigun herritar hauek zer diote? Ze kezka, ze uste, ze esperantza dauzkate euskara, militantzia. profesionalismoa etabarretaz?
Jean Louisengana jo dugu, hori baita Lapurdi barnekaldean ari den AEKko permanenetea. Mintzatu dugu eta eman ditu erantzunak, ahoan bilorik gabe, barne-barnetik, senditzen bezala.
ARGIA.–Zertarako hautatu duk lan hori?
JEAN LOUIS.–Ba dakiat ene bizian badela aberastasun bat: hizkuntza bat eta herri batetan sortua izatea. Hastapenetik nere gurasoek etxean euskara erakutsi zidaten. Hori aberastasun bat izanik, ikusiz ere nere herrian (Hazparnen), eskualdean. etxean berean, nolaz euskara emeki emeki galtzen zen pentsatu nian nere euskara behar nuela landu. Pentsatzen diat gauza askoz gehiago eta hobekiago espresatzen ahal ditudala euskaraz frantsesez baino, sentimenduak batez ere. Norbaiti mintzo naizelarik barnetik euskarazko hitzak heldu zaizkit. Hori galtzea ene izatea galtzea litzateke. Euskaldun guzientzat berdin. Horregatik hasi nauk ene euskara lantzen eta kursoak ematen.
A.–Ez duk uste berantegi dela euskararen berreskuratzeko?
J.L.–Uste diat beti zutituko direla euskaldunak, euskaldun izan nahi dutenak. Aberastasun hori gazteek noizbait sendituko dute, beren baitako gauza bait da.
Galduko? Ez diat uste. Gau eskoletan bait naiz, ikusten dizkiat ezinahalak, nahigabeak, trabak denetan direnak. Maila guzietan baldin badira arazoak, uste diat hala ere, gau eskoletan, ikastoletan, irratietan hartu den bideak ekarriko duela berreuskalduntzea. Nik hori diat esperantza. Ez duk galduko elkarte hauek hor direno. Uste diat elkarte hauek sustatzen baldin badute Euskal Herriaren egiazko dinamika bat maila askotan, jendeari ohartarazten badiegu euskararen inportantzia hori pertsonalki eta herriarentzat elkarte horiek bere parioa irabaziko dutela. Uste diat horretan dela gure lana. Ba duk hizkuntza bainan ba duk ere nonahitekoa izatea. Hemen askok galdu ditek, ene ilobek, auzoek... Bainan ez diat sinesten ahal ez dutela beren burua euskaldun sendituko. Euskalduntasun horretaz oharturik berriz hartuko dute euskara.
A.–Nahiz eta egoera larria izan gerorako hazia ereintzen ari duk, ondorioz, beti posible izanen duk euskara berzabaltzea...
J.L.–Bai, egiten den lanak luzarorako fruituak ekarriko dizkik eta kontzientzia bat ere. Ustel eta terroristatzat pasarazi nahi gaituztenek ez dute beti jendea engainatuko. Euskaldun guzietan baduk behar hori hemengoa izateko. Ez dute hori kentzen ahalko abertzaleak zikinduz ere, eta noizpait pagatu beharko dute beren faltsukeria hori.
A.–Urte batez kasik aritu haiz permanente bezala. Esperientzi horretatik zer diok?
J.L.–Ohartzen nauk haurrek asko eginen dutela berreuskalduntze bidean. Ikasle batzu heldu dituk haurrak euskaraz ari direlako. Haiekin komunikatzeko heldu dituk ikastera.
Nik ikusten diat elurraren artetik lore batzu agertzen direnak. Adibidez. nere gurasoek berek eta beste askok, ez direnak militanteak, egonak direnak norbaiten azpiko beti, orain ohartzen dituk euskara inportantea zela haientzat eta orain gero eta gehiago erabiltzen ditek.
Urte baten esperientziak ekartzen dit konbikzio bat, badela izugarrizko lana egiteko, jendeekin harremanetan sartzeko. Eta azkenik hire lanarekin, azkartzen dituk eta gehiago lotzen dituk euskarari emeki emeki zenbatzuentzat normala etortzen duk euskaraz aritzera.
A.-- Nola hartua duk hiru ingurumenean AEKn aritzea, ofizioa hori izatea?
J.L.–Asko jende harrituak dituk lan horretaz bizitzen ahal dela, lana ekartzen dik, hori biziki inportantea duk, euskarak lana ematea. Gero baduk aldaketa bat beren buruan, zeren eta usu nere familiakoek, auzoek eta ez zituzten ezagutzen euskal kultur mailan ari zirenak: denak Enbata zikinak! Orain ikusten dute ez direnak besteak baino tzarrago herri euskaldun batetan sinisten dutenak. Horrek badik bere garrantzia, gauza normala duk orain euskaraz aritzea, bizitzea, eta ez prostituitzea nagusi, saltzaile edota frantsesaren aintzinean.
Ez diagu gure larru azala saltzerik. Inguruko jendeek usu saltzen dute, ez dute ohorerik euskaldun izatea, eritasun bat bezala bizi dute.
A.–Euskarak lana ematen duela. Euskal kulturatik bizitzea, nola ikusten duk hori?
J.L.–Joan den urtean zapata lantegi batetan ari nindian. Aurten, lehenik ekartzen didak posibilitatea ene euskara hobetzea. Gero denbora gehiago diat irakurtzeko, idazteko. Ororen buru gogo guzia horretan ematea, euskararen azkartzeko bezala. Ekartzen dik disponibilitate bat eta lanaren hobetze bat.
Neretzat ere duk lan hori nere militantismoaren bizitzeko posibilitatea. Pagatua nauk. Bainan hala ere pagatua izan aitzin jadanik hasi nintzen, nere lanetik kanpo. Orain duk espezialitate bat bezala, gauzak barnetik ikusteko eta bultzatzeko.
Gero arrisku bat hatzematen diat lan horretan: usaiako jendeen egoeratik ateratzea, laborari eta langileen errealitatea ez gehiago ikustea eta euskararen prismatik bakarrik ikustea.
A.–Bizia beti prisma batetik ikusten da. Nola egin prismak konbergenteak izan daitezen?
J. L.–Behar bada nik nahiago nikek lan mugatuago bat egitea, adibidez lantegi batetan ariz, lantegiko lagunei euskaraz aritzea ezinez eta, permanente izate horrek ekartzen didan lan orokor baten egitea.
AEKn haizelarik asko jende ikusten duk ( kurtso. animazio...) eta, ez dakiat, baduk militantismo bat, ez nezakek erran kanpotik heldu dena, ez gainetik ere, ez dakiat errateko, bainan baduk beste bat ere. Lan munduan zerbait egiten duena.
Uste diat hor dela lan handia egiteko. Alde batetik behar duk lan profesionala egin eta bestalde leku guzietan euskararen sustengatzaile batzu. Eta hor galde horri erantzun emateko, hor duk AEKk egiten duen lana, eta hori duk beharrezko.
ASTEMA
A EKANTUZako kartelak artesau modara eginak izan dlira, argazkiak ikusi bezala.
28-29