"ARMAK UTZIKO DITUGUNEAN, IRLANDA BAT BAKARRA IZANGO DA"
1984ko maiatzaren 06a
IRA-rekin Elkarrizketa
"ARMAK UTZIKO DITUGUNEAN, IRLANDA BAT BAKARRA IZANGO DA"
Urte honen hasieran An Phobacht Irlandako errepublikar astekariak elkarrizketa bat zekarren IRA-ko lagun batekin. ARGIA-rako interesgarrien iruditu zaizkigun parrafoetarik batzu itzuli dizkizugu.
AN PHOBACHT.–Zertan dago zuen oraingo borroka armatua?
TRA.–Nagusiki iparraldea okupaturik duten indarren kontra segitzen dugu. Horiek inoiz baino hobeto prestaturik daude, munduan kontra-insurjentzia lan hauetan hobekien paratutako armada izango du, baina oraindik bai soldatuak eta bai paisanozko RUC eta UDR ere bulnerableak dira, bideetan minak jarrita edota inguratu eta tiroa emanda ere akabatzen segituko dugu bai, oraingo urte honetan eta garaitu arte noski. Zerbait erakutsi genuen armada boteretsu horri kalte egin geniezaiokeela. 83.eko azken hilabetetako ekintzez, Derry-n, Newry-n, Carrickmore-n, Belfast-eko politeknikoan eta bestelan. Ekintza guzti horiek zenbait pertsonalitatek IRA-ren amaiaz hitz egin eta gero gertatu dira, uda lehenean Official Unionisten buruak, James Molyneaux-ek, 12 hilabetetarako bizitza genuela aldarrikatu zuen, abuztuan beste batek "pikotan" geundela zihurtatu zuen... Herri-armada bat izanik gurea. ez dugu horrela bukatzerik, zapalkuntza dagoen bitartean geu ere egon egingo gara. britainiarren indarrek aide egin arte.
A.P.–Britainiarren eta horien komentarioak zeragatik izan ziren, 83.ean barrena atxiloketa asko gertatu zelako, nonbait pagatutako salatarien lanaz (hemengo "damutu"ei han ematen zaien izena). Zertan minatu du horrek errepublikarren morala?
IRA.–Lehenik esan behar du, horrelako salataririk betidanik egon dela, eta oraingo estiloan egitea ere, ideia aski zaharra duzu. Britainiarrek nahi zutena, lekuko zenbaiten salaketarekin jendea kondenatzea zen, eta lekuko horiek beren bidearen okerra errekonozitzen bazuten, jakina, sekulako propaganda-ta montatzea horren inguruan.
Halabaina, gure ekintzen presioaz eta seguru aski Sinn Fein-en hauteskunde arrakastaz, RUC-ekoek (1) galdu dute pazientzia, hasi dira berriz masiboki detenitzen jendea, bai salatari izateko pagatuak edo mehatxatuak izan zirenetarikoak ere...
"Terrorista damutu"aren figuraren sinisgarritasuna gain-behera dator, batez ere McGurk, Skelly, Robert Lean eta bestek atzera RUC-ek haiei buruz botatakoak gezurrezkoak direla esan dutelarik. Hasierako nahasteak bai konfunditu zuen zerbait jendea, orain berriz herriak ikusi du brituiniarren ofentsiba berri bat besterik ez dela, eta halakotzat hartu beharrekoa: IRA-k beretik neurri batzu hartu ditu horrelakoekin gerta litezkeen infiltrazioak mozteko.
A.P.–Tidey-ren bahiketaren bukaeran (2), mugazain bat eta Errepublikako soldata bat hil zenituzten; ondorioz Dublingo gobernuak zuek borroka harmatua hegoaldeko hogei-ta-sei konterrietara zabaldu behar zenutela sujeritu zuen; ba al dago horrelakerik?
IRA.–Ez. Heriotz horiek ezin dira horrela interpretatu. Hor gertatu zen guretako talde bat inguratu zutela hegoaldeko soldatuek. su egin eta gureek erantzuterakoan hori gertatu zen, akzidente bat esate batera.
Gero, Dublinek nahi izan duena, ez bahiketa horren kontra ekin, ez IRA-ren kontra ere, zera baizik, Sinn Fein-i kolpe bat eman nahi izan dio; Sinn Fein gora dator iparraldean, eta Dublin ere horren beldurtzen hasi da...
Dublinek problemaren erroari ekin beharko lioke, britainiarren okupazio ilegala salatu beharko luke, sintomen aurka aritu beharrean.
A.P.–Zer diozue Harrods-en ezarritako bonbaz?(3)
IRA.–Oso inportante da guretzat britainiarren elkartasuna, eta inkesten arabera beretar soldatuak behin betikoz hemendik ateratzearen alde ditugu; orain, horiek ze elementuak dituzte gureaz pentsatzeko, gureaz kritiko izateko? Bat ere ez, eta gure ekintzez behintzat entzun egiten dituzte, eztabaida sortzen dute, eta berenean ezarriz gero ba gehiago. Bestela ez dugu inoiz jendeari min egiteko asmorik izan, hori nahi bagenu ehundaka hil genitzake, baina ez. Harrods-en bertan 40 minututako aurrerapenez abisatu genuen.
A.P.–Irlandar zenbaiten ustetan Londres-en eta Bretainian barrena abisatu-gabeko bonba kanpaina bat zuzen egon liteke...
IRA.–Bai, guk ez dugu hori nolanahi egingo, baina britainiar herriak ulertu behar duena zera da, guretzat hain frustrante gertatzen den odolketa eta guzti gertatzen ari dela, ba guretar butzuek, irlandar batzuek, gehiago ezinik astindu nahi lituzkete britainiarrak... Eta gero bestea, Harrods-eko zaurituei buruz, zenbat negar egin duten eta zelako hipokresiaz, gero hemen sufrimendu guztiaz ezer esaten ez dulela...
A.P.–Bonbarik gehiago jarriko duzue Bretainian?
IRA.–Bai. Zailtasun lojistikoak gora-behera, Irlandan britainiar terrorismoak segitzen duen artean, guk bonbak jartzen segituko dugu.
Gerra ez da bukatu, eta ez da treguarik egongo, zatiketa gertatu zenetik eta generazioz-generazio egon den bezalaxe. Armak utziko ditugunean, britainiarrak joanak izango dira eta Irlanda bat bakarra izango da. Eta herriak gobernatzen duenean. sozialismoa iristen denean, orduan izango dugu Irlandan justiziazko bakea.
12-13