"Ez Da-Medio Despliege Handirik Behar Gustoko Musika Egiteko"
1984ko martxoaren 04a
Kaki M-ak eMeeMe bere eLePeaz
"Ez Da-Medio Despliege Handirik Behar Gustoko Musika Egiteko"
Duela sei urte «Laket» taldean aritutakoa 'dibertsio moduan', «talde batean jotzeagatik eta eszenario baten gainean egoteagatik. Honelako historiak oso atseginak ditut. Gustokoak. Inongo pretentsiorik gabekoak», txikitatik musika egin nahi izan duen tipoa dugu Kaki hau. Gaztea. Flekiloen atzean ezkutatzen dena. Sensibilitate fina sumatzen zaiona. Euskadi Irratian lokutore gisa dabilena eta egin nahi zuen diska egin duena I.Z. diskaetxeko estudiotan: M M M M.
Kaki.–Hau gauza serioago bat duk. ja hemen beste gauza batzuk planteatzen dizkiagu: aspaldidanik buruan zebiltzanak baina inoiz egin gabekoak. Dibertitzeko egiten genian orduan nahiz eta zerbait pertsonala egiteko asmoa beti izan. Horregatik duk diferentea "Laket"en egindakoa eta diska honetakoa.
ARGIA.–Gauza serio bat beraz.
K.–Serioa...Ondo pasatzen diagu. baina hombre, beste pretentsio batzurekin. Landua, gu gustora gelditzeko berria den gauza bat, piska bat beste eremu batzuk ikutuaz musika aldetik...
A.–Ze eremu dituk horiek?
K.–Buff! Ba eremua estudioa duk, eremu fisiko hori, ez? Hasieratik kantak ez dituk oso konbentzionalak, hori egia duk. Ez dituk beste mundukoak, nere ustez kanta guziok oso sinpleak dituk. Ez diték gauza arrarorik, baina ikuttu pertsonala edo zerbait berezia baditek-. Eta estudioan pista denak hartu, hasten haiz gauzak nahasten, beste konposaketak egiten. eta konturatzen haiz bost edo sei doinu hartu eta hari baten barruan giro bat sortzen duk.
A.–Ze elementurekin jolastu duzue estudioan diskoa egiteko?
K.–Ez zegok ezer arrarorik. Kitarra, organua-feritan erabiltzen diren horietakoa-. baxua, perkusioa eta boza. Ez duk medio despliege izugarri bat behar gauza sinpleak eta hire gustokoak egiteko. Dauzkagun medioak guztiz konbentzionalak dituk baina horien erabilpena ez duk batere konbentzionala izan.
A.–Produkto berri hau ateratzeko ze iturritatik edan duk?
K.–Denetatik. Baina beti esaten ditek talderen bat daukaala erreferentzia moduan. Bah!, pentsa ezak, hamasei urterekin Jokin eta Josurekin jotzen nian; eta Lete eta hauek...garai hartako denak aditu dizkiat, eta gaur irratian pentsa ezak zenbat entzuten ditudan egunero. Eraginak egongo dituk baina ni ez nauk horretan geratzen; hori pentsatzen.
A.–Entzun. Eta jakin? Musikaren hizkuntza ere ikasi beharra zegok. Kontserbatorioak...
K.–Kontserbatorioan oso gaizki erakusten da musika, oso oso gaizki. Baina bueno, laguntza bat duk musika irakurtzeko, analfabetoa ez izateko musikan. Baina ez zioat orain garrantzia handirik ematen, alde batetik egiten dudan musika sinplea delako, eta ez zioat gaur egun birgeria eta birtusismoari inolako inportantziarik ematen. Orain, izugarrizko garrantzia dik instrumento bat jotzen jakiteak. Estudioak ez dik inolako milagrorik egiten, tipo batek ez badaki jotzen estudio batek ez dio soinu onik aterako. Oso garrantzitsua duk instrumentoa dominatzea eta instrumentuari ateratzea. daukana ateratzea.
A.–Eta punkiak...
K.–Punta batetik bestera joaten gaituk hemen. Bazeudek musiko batzuk onda jotzearekin dabiltzanak beti, beti ikasten, kriston soloak egiten, baina idea aldetik oso kaxkar eta gero gazte batzuk inolako garrantzirik ematen ez diotenak horri. Gero sartzen duk talde hori estudio batean eta ezin kanta dexente bat grabatu. Erdibidea bilatu behar diok, dakianarekin atera instrumentuari.
A.–Hori al da hik egindakoa? Kitarra hartu eta dale?
K.–Nik horrela ikasi diat. Urtetan. Gero aritu nauk solfeo ikasten, pianoarekin ere bai jazz akordeak ikasten -oso inportanteak dituk soltura bat hartzeko, teknika-. Baina hire ideien zerbitzuan jarri behar duk gero ikasitako guziori. Bestela ez dik ezertarako balio birtuosismo horrek.
A.–Zeri erantzuten ziok bozari eman diozuen tratamendu horrek? Ez al da galtzen?
K.–Hemen tradizio bat egon duk Beobidetik hasita ahotsa aurrenengo planoan jartzeko, beti altu, letrak garrantzia handikoak izan direlako etabar. Baina gaur beste modu batera egiten duk kanta bat. Beste era batera nahasten duk. Eta nahasterakoan plano hori uzten zioagu ahotsari instrumentuen artean. Ez diat uste galdu egiten denik.
A.–Baina esaten dena aditzeko askotan entzun behar duk.
K.–Bai. bai, bai. Horrelako lan bat ez duk egiten jendeak behin bakarrik entzun dezan.
A.–Baina ez karpetan, ez inon atera dituzue letrak. Ez ditek garrantzirik?
K.–Egindakoan kitarra baten modura tratatu dizkiagu. ahotsa instrumentu bezala harturik. kanten pentagramarik ez duk agertzen karpetatan, ez? Orduan, zergatik letrak? Ez diat uste garrantzia gutxiagorik dutenik. Musikak berez konkretatzen ez duen giro hori indartzeko sartu diagu, imajintxo bat emateko.
A.–Diskora itzuliz, lehen esan didak musika lasaia egin nahi huela, etxean entzuteko modukoa...
K.–Bai. B aldean bereziki. Hori egiterakoan gure helburua kontzeptuala huen, linea bat, giro bat eta estilo bat sortu, hasieratik bukaeraraino biltzen hauen giroa sortzea. Dena dela A aldean, hortik hasten baituk diskoa, gauza arinagoak eta sartu genizkian, ez kontzesioak baina bai gauza deigarriagoak, salgarriagoak. Ez daukak beste erremediorik. Diska produkto komertzial bat duk eta beste bat ateratzeko saldu egin behar duk lehena.
A.–Eta musikoaren profesionaltasuna?
K.–Gaur egun Euskal Herrian txorrada bat iruditzen zaidak profesionalitatearen roilo hori. Artistak profesionala izan behar duela, ohetik jeiki eta hori egiteko. Horatik bizitzeko...Hori txorrada bat duk.
A.–Besterik ez ziaten ba esaten duela urte batzuk euskal kantari gehienek...
K.–Bere arrazoia dik horrek jode, normala duk. Punta batetik bestera pasatzen haiz. Orduan por la jeta kantatzen huen eta hortik beste puntara pasatzen haiz, guk hemendik bizi nahi diagu. Orduan, gauza duk horren inguruan hire bizitza egitea baina ez musika bakarrik eginez. eta kitto! Nork ordainduko dik hiri hilabetero soldata bat musika egin dezaan? De que! Salbuespen bat edo beste kenduta kristoren montajea egiten dutela etabar...
A.–Itoizek bezala, ez? Horrek ordea beste gauza bat ekarri dik, eta duk gaur egun ia ezin dela kantaldirik antolatu sarrerak oso garesti jarrita ez bada behintzat.
K.–Hori duk ba! Nere ustez Euskal Herrian ez zegok hortik normaltasun baiean bizi abal izateko moduko egoerarik. Supermontajeak ezin dituk egin. Hemendik kanpo posibleak dituk, beste toki batzutan. Baina hemen ez. Hau toki txiki bat duk, ez zegok jenderik astero 5.000 jaialdi batean biltzeko...beraz, beste modu batera montatu behar duk hire bizitza. Ba, jaialdiak egin baina ez 200.000 pezeta kobratuz. Eta hortik bizitzekotan hori kobratu beharra daukak. Eta hori akats bat duk.
A.–Eta gaur egun ez zegok kantaldirik herritan, eta Belodromoko Handikeriak nagusitzen dituk.
K.– Hori betikoa duk. Orain dela lau urte Ingalaterran denak punki eta gaur hemen. Kopiatu egiten dituk egiturak. Eta hori oso peligrosoa duk gure egoeran. Bista gehiago izan behar dik artistak. Jaialdi supermonstruak guztiz negatiboak dituk, txorrada bat: gaizki entzuten duk, idoloak sortzen dituk, posterrak...Askoz ere hobeagoa duk leku txikitan jotzea eta zirkulo asko egitea. Ez duk asko kobratuko baina gehiagotan joko duk.
A.–Eta musiko gehiago sortuko dituk horrela.
K.–Klaro. Eta entzuleak hobeto disfrutatzen dik, eta beste modu batera ulertzen dik musika. Gaurko modeloekin eragozpen handiak zeudek berriak ateratzeko. Ez ditek tokirik. Oso rijidoak dituk kontzertu handi horiek. Dena zegok prestatuta. Ez zeukatek berotasunik...
A.–Eszenario txiklak antolatu behar beraz...
K.–Gure helburua hasiera batean hori duk. Gerorako ari gaituk ikuskizun handiago bat prestatu nahiean, baina orain gauza sinpleak egin nahi dizkiagu, toki txikitan eta jendea gertu dugula. Oso inportantea duk hori.
I.U.
32-33