argia.eus
INPRIMATU
Oztibarreko Antzerki-Taldearen Ekitaldiak
1984ko otsailaren 05
Iztibarreko Antzerki-Taldeari elkarrizketa

Otsailaren 4etik 11ra
Oztibarreko Antzerki-Taldearen Ekitaldiak
Agian Iztibarre izena ezezaguna dateke lerro hauk irakurriko dituzten gehienentzat. Ez da harritzekoa, Nafarroa Beherean, Zuberoaren mugan, dagoen ibar txikia dela kontutan edukirik. Denetara zortzi herri eta bi mila pertsona inguru, laboranak gehienak. Baina, hau ezustekoa!, antzerki-talde bat daukate: Oztibarreko Antzerki Taldea.
Ba dirudi, ba, Iparraldeko ingurune horretako herritarrak teatrozale amorratuak direla, gogoratu besterik ez baitago alboko Zuberoan eratzen diren pastoralak.
Jakin dugunez, Olaso Taldearen antolakuntzapean oztibarreko antzerkilariek ekitaldi bereziak burutuko dituzte Hegoaldeko sei herritan, Otsailaren bigarren astean. Hori dela eta Olaso Taldekoengana jo dugu informazio eske.
ARGIA.–Olaso Taldea ez da seguruen ezagunegia, ez da?
OLASO TALDEA.–Ez da erraza, sortu berria baita. Hala ere, Bergarako Olaso jauregiaren izena entzuna da, nonbait. Guk bertatik hartu dugu izena, bide batez ekitaldi hanetan baliatuko den antzerkilanaren egilearen jatorria gogoratu nahiz.
A.–Zer dela eta antzerkia?
O.T.–Hara! Lehenagotik ere harremanak geneuzkan Oztikarrekoekin Larralde jaunaren bidez. Gogoan dituzu Etxamendi eta Larralde kantariak, ez da? Ba, hura bera! Hola, hau zela bestea zela, berbotan konpontzen bait da jendea, talde horretakoak Hegoaldera ekartzea interesgarria litzatekeela uste izan genuen. Bira artistiko moduko bat eratzea pentsatu genuen eta...
A.–Baina zer asmorekin? Hemen ez al dago bestelako talderik edo?
O.T.–Bai, noski. Edozein kasutan Iparraldea oso bazterturik daukagu geure artean eguneroko praktikan. Direnik ere ia ez dakigu. Herri bat garen ala ez, hori praktikan ikusi beharko da, ez al duzu uste? Gainera, hizkuntza berbera daukagu, zer ba?
A.–Ondo, ondo! Ikusten dut nondik zoazten. Asko galdetzea ez bada, zer egingo duten azaltzeko gogorik izango duzue; horretarako gaude hemen, ez?
O.T. - «Hazparneko Anderea» deituriko lana jokatuko dute. Egilea, idazlea alegia, T. Monzon izan zen, eta hortik gure taldearen izenarekiko lotura, gutariko batzu Bergaran bizitzeaz gain. Beraz, asmoa obra hori sei herritan antzeztea da: Bergaran, Gernikan, Bilbon, Laudion, Iruñean eta Hernanin. Dakusazuenez, Hegoaldeko lau herrialdeak ukituz. Hori Otsailaren lauetik hamaikara bitartean izango da.
A.–Projektu handia benetan, talde bakar batentzat, ez?
O.T.–Bai horixe!, bakarrik bagenbiltza. Hala ere aitortu egin behar da laguntzak izan ditugula. Antolaketan, kasu, aipaturiko herrietako pertsonak eta taldeak izan ditugu lagun, sarri pasatzen den bezala beraien izenak famatu egingo ez ditugun arren. Erakunde antolatzaile bi aipatuko ditugu ordea: Bizkaiko Bertsolari-lkasleen Elkartea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartea.
A.–Eta dirua?
O.T.–Ai amigo! Hori gabe ez dago zer eginik eta Saila, Bizkaiko For-Diputazioa, Gipuzkoako Foru-Diputazioa, Bilboko Udala, Laudioko Euskararen Udal Batzordea eta Hernaniko Udala. Ez dut uste inor ahantzi dudanik eta hola balitz, barka diezadala hutsaldia.
A.–Ez da gutxi! Eta bestelako asmorik ba al duzue?
O.T.- Asmoak baino ez badira, asko. Adibidez, antzerkilan honen textuaren daukanari eskatu behar. Uste dugu eman digutenen izenak aipatu beharrekoak direla, nori berea emateko baino ez bada ere, nahiz eta oraindik promesaran diren. Hortaz, hona hemen erakunde laguntzaileen zerrenda: Hezkuntza eta Kultura argitarapena ere prestatzen ari gara. Eta gero gerokoak, ekonomiaren aldetik nola gabiltzan ikusita.
A.–Neure aldetik agortu dut neure galderen zerrenda. Bestelakorik esateko?
O.T.–Ba, jendeari, antzerkia ikustera joan dadila. Aretoak beterik ikusi nahi genituzke, zer esanik ez.
Horrela bukatu da elkarrizketa. Zer den edo zer ez den, ikusi beharko. –
J. LARRAURI
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakOLASO
EgileezLARRAURI1Kultura