Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

2008-04-06

Manu Chao: "Arrazismoa unibertsala da"

Egilea: Amets Arzallus

Manu Chao

Txomin Txueka

Bidean hiltzen den baino jende gehiago bizi da espaloian. Zahar bizardun bat gitarra desafinatu bat jotzetik, mutiko hortz zuri bat diskoak doan saltzetik, neskato dominikar bat larrutik. Sormena bizi da espaloitik. Eta Manu sormenetik. Erakutsiaz eman dakiokeela munduari itzulia espaloitik ere.

Azken diskoko hitzak dira: “Yo vengo del hoyo...”

Bai, baina zortea izan nuen, sekula arazo ekonomikorik izan ez duen familia batetik nator. Gainera familia batu batean haztea tokatu zitzaidan, eta denena ez da hala izaten, are gehiago ni hazi nintzen ingurumarian, familiak oso zatituak zeuden, arazoak besterik ez etxeetan. Kultura eta maitasun handia eman didan familia eduki dut, eta mila esker, eta bi mila esker, eta hiru mila esker.

Madarikatua da askoren ahotan, baina Paris inguruko auzoak bezalakorik ez omen dago ikusteko zer den mundua, eta ikasteko zer den bizitza.

Egia da, gure koadrilan baziren ipar afrikarrak, Malikoak, Senegalgoak, portugaldarrak, beste zenbait frantziarrak. Eta auzoan armeniar asko ere bai, koadrila indartsua armeniarrena zen, uf, kontuz horiekin! Izan ere koadrilen fenomenoa bizi genuen. Beste auzoko koadrilari gerra deklaratzen genion; “Sevresekoak gara gu, eta gure perimetroa defendatzen dugu, eta gure ondoko auzokoak gure arerioak dira!”. Ni ere han ibiltzen nintzen, baina benetan esango dizut, ni ez nintzen aktibista, bortizkeria ez dut nirea, baina joaten nintzen koadrilarekin ostiak ematera. Nik ez nuen ematen, ez zitzaidalako gustatzen, eta jaso ere ez, koadrilak ongi babesten ninduen. Ni maskota bat bezala nintzen, eta ez dakit zergatik eramaten ninduten denetara, zortea ematen nuelako edo... Lapurretetan ere egoten nintzen, eta gasolinerak atrakatzean galtzetan kaka egiten nuen nik, baina beti joaten nintzen, beharbada morboagatik edo. Orduan hasi zen nire bizitza bikoitz hura; batetik eskolako bizitza, eta bestetik koadrilakoa. Eskizofrenia bat sartu zitzaidan, eta ez nuen jakin biak ongi bateratzen. (...)

Ikusi artikulua (HTML)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan