Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

1990-01-28

Isidro Garalde 'Mamarru': "Herriaren erreibindikazioen gurdia nork darama hemen?"

Egilea: Pello Zubiria / Xabier Lekuona

Isidro Garalde "Mamarru"rekin elkarrizketan

Gari jaioberriz berde ageri dira Alemaniako mugan dagoen Delme herrixkako inguruak. Hotza eta bide bazterreko hotela. Beren pistolak nabarmen erakusten dituzten sei poliziek egin digute harrera: izenak hartu, poltsetan erreparatu eta gure seinak miatu. Ixabel emazteak dioskunez, gela batean egoteko ere sekulako istiluak izan zituzten. Poliziak ditu Mamarruk-atzetik beti, komuneko edo gelako atariraino. Zimur batzu gorabehera, oso gazte ikusten da. Gaztea, bizia eta sekula elkar hizketa bat egin gabea izateko oso zorrotza.

ARGIA.Egunotan Gasteizko lehendakariak ontzat eman berria du euskal presoen sakabanaketa politika. Politika hori zeure soinean jasan duzunez, zerbait izango duzu esateko.

Isidro Garalde.Une honetan oso latza da Azkoiti eta Txikierdiren egoera, nik jasan dudana baino anitzez latzagoa Begira, lehengo ideologia humanistak kakatara joan dira, zerbait gelditzen bada argi eta garbi hori da. PSOEren mende dago erabat gaur PNV, eta PSOEk nahi duena eginen du. Horregatik ez nau harritzekoa presoen sakabanaketa isolamendua ontzat ematea, Artzalluzek edo lehendakaritzan dagoen pallazo horrek.

Garai batean PNVk izango zuen bere ideologia humanista, gizakia handitzen duena. Baina gaur zer da primatzen duena? Zer da gizarte kontsumista honek lehenbiziko eskatzen duena? Boterea, interesak, aulkiak, jarlekuak. Eta hor dago gakoa. PNV aipatzen dudanean aparatoaz ari natzaizue, ez botoa ematen duenaz edo militante xumeaz. Hor ere, dena dela, hainbat kontraesan bada: non gelditzen da aparatoa eta non militante xumea? Hainbat galbera egin behar da hor. (...)

Ikusi artikulua (HTML)

Ikusi artikulua (PDF-11,2 MB)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan