Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

2006-09-17

Evo Morales: "Estatu Koloniala desegin behar da"

Egilea: Amets Arzallus

Evo Morales

Txomin Txueka

Aurpegieratik baino hobeto ezagutu liteke pertsona esku ahurretik. Presidenteek bostekoa luzatzen diote elkarri, eta pasatzen dira esku txuriak, esku guriak, esku garbiak, inoiz hortzik estutu gabeko eskuak. Baina estutu bat eta estutu bestea, iritsi da esku bat besteak ez bezalakoa, esku bat lurraren kolorekoa, esku bat erreka bidez marraztua, esku bat gogorra; esku bat, esku izatea zer den badakiena. Ez dago aurpegira begiratu beharrik, Evo da.

Indigenak lurrera begira ibiltzen ziren, lehen, kalean. Orain, burua altxatzen hasiak dira. Zer gertatu da?

Badago indar bat, autoestima bat, jaio berri dena. Gure anaiek, gure aiton-amonek, ez zuten Murillo plazara sartzeko eskubiderik, ez zuten eskubiderik espaloian ibiltzeko ere. Hirira sartzen zirenean armak azaltzen zitzaizkien gainera, DEAk hiria garbitu egin nahi zuen, gu infekzio bat izango bagina bezala. Parlamentura lehen aldiz iritsi ginenean ozen esan genuen, «parlamentuan sartu gara, laster palaziora ere iritsiko gara!», eta iritsi gara, beraz orain da gure herriko historian aldaketa sakon horren alde apustua egiteko garaia. Ni harro sentitzen naiz jatorrizko indigenen eta laborarien mugimenduaz, horiek dira beren presidentea gehien sentitzen dutenak.

Izan ere Boliviako errepublikako presidentea bakarrik ez, Ameriketako jatorrizko herri indigena guztien presidente ere izendatu zintuzten. Hori ez da titulu txikiagoa...

Ohore bat da niretzat Ameriketako indigena guztien presidente izatea. Horrek askoz ere gehiago konprometitzen gaitu bizitzaren alde, humanitatearen alde, eta batik bat herri indigenen alde apustu egitera. Indigenak historikoki kanporatuak eta marjinatuak izan dira, politikoki zapalduak, kulturalki alienatuak, ekonomikoki lapurtuak, eta sozialki gorrotatuak eta mespretxatuak. Horregatik antolatu ginen gu, ez inor baztertzeko eta mendekatzeko, ez inor morroi edo azpian hartzeko, baizik eta gizaki guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen eta berdintasuna bizi dadin. (...)

Ikusi artikulua (HTML)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan