Ekonomia > Lehen sektorea > Ardoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak probatuz daramatzaten botiken zaporeak aurkitu eta zehaztea. Liburu berri batean azaldu dute zein zapore daukaten edaten ditugun mama goxoen pozoi ohikoenek.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ardoa
Sakonean
2017-09-24 | Jakoba Errekondo
Barrikakada urte

Jende askoren galdera da urteen poderioz zergatik edari batzuk aldatzen diren eta beste batzuk ez. Erantzuna motza eta zehatza da, baina bide luzeak ireki eta era askotara loratzen direnetan barrena gozatzeko aukera ematen du. Erantzuna motzean: hartzitzen diren edariak etengabe aldatzen joango dira (sagardo, ardo...), garapen horretan ondu, hobetu, mindu, ozpindu... Denetik gerta daiteke. Hartzitu ordez, egosi eta irakinarazitako edarietan (destilatuak, patxarana...) behin botilaratuz gero ez... [+]


2016-11-21 | Arabako Alea
Marka guztiak hautsi ditu aurtengo mahats-bilketak Arabako Errioxan

Errioxa Kontseilu Arautzaileak egin du dagoeneko aurtengo mahasti-bilketaren gaineko lehen balorazioa. Emaitza "oso onak" jaso direla nabarmendu du. Kalitatea eta kopuruari dagokionez, "aparta" izan dela gaineratu du.


Zigor ezazue pozoirik nahi ez duen ardogile intsumitu hori

Joan den otsailaren 24an epaitu dute Emmanuel Giboulot mahastizain eta ardogilea Frantziako Dijonen, uko egin diolako bere lurretan zabaltzeari agintariek derrigorrezkotzat jo duten intsektizida. Prokuradoreak hasierako eskaria  –sei hilabete espetxean eta 30.000 euroko isuna– 1.000 euroraino jaitsi duen arren, arazoa ez da sendatu.


2013-10-06
Nortasun agiria
Amaia Rodriguez Hernandorena (Irun, 1958).

Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Sorbonan eta Oxforden. Utzia du garai hartan ireki zuen bidea, hitzaldi, liburu eta ikerketa. Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari kargua bete zuen 1995etik 1999ra, eta Remelluriko etxaldea zuzentzen du joan den aspaldian, bertan diren elementu guztiak koordinatzen ditu, eta dena delako lekutik –Oiartzundik nahiz Bilbotik, Madriletik edo... [+]