Ez ahaztu museora sakelakoa eramatea

Esther Ferrer artista donostiarrak egindako proposamena: ibilbide poetikoa Donostian zehar. Donostia 2016k Poesiaren Ibilbidea egiteko enkargua eman zion. Kale erakusketa da, 12 puntutan daude panelak, hala nola, Easo plazako kioskoan, Konstituzio plazan, Zurriolako erlojuan, Tabakaleran eta Koldo...

Maitasuna kontrolarekin parekatzen duen iragarkia, jasotako kritikengatik baztertua

Harreman berriak egiteko Tinder aplikazioan elkar ezagutu duten bi gazte dira iragarkiko protagonistak. Mutilak etengabe kargu hartzen dio neskari, badakiela neskak Tinder erabiltzen jarraitzen duela eta “atsegin dut” ematen diela beste mutil batzuen profilei.

Keinu txikia, garrantzi handiko jarrera

Sakelako telefonoa eta bost minutu nahikoa dira Akuilari aplikazioa erabiltzeko. Jakina, garrantzitsuena norberaren hizkuntza eskubideak urratuak izan direnaren kontzientzia izatea da, eta horrela, gaur euskaraz jaso ezin izan dena bihar hala izateko pausoa eman daiteke. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak estreinatu du aplikazioa joan den azaroan.

Pantailaz beteriko munduan euskararentzat leku bila

Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta Ametzgainak antolatutako Euskarabilduaren laugarren jardunaldian.

#Datraolat tresnarekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Firefox eta Chrome nabigatzaileetarako argitaratu dugun #datraolat gehigarriak traola eta erabiltzaile-izenei kasu marka eta postposizioak modu naturalagoan gehitzeko aukera ematen du.

Shazam eta TV3ko ordezkariak pantaila anitzen errealitateaz ariko dira Euskarabildua jardunaldian

Pantailaz inguratuta bizi gara, gailu batetik bestera egiten dugu salto etengabe. Errealitate honek komunikazio eta marketin ikuspegitik aukera ugari zabaltzen du. Herri bezala, ondo prestatzen ari al gara horiek baliatzeko? Euskarabildua jardunaldian galdera horri erantzunak eman nahi dizkiogu.

Haur literatura jostagai, Galtzagorriren aplikazio berriarekin

Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! liburua oinarri duen aplikazioa sortu du Galtzagorri elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Zer egin behar dut ordenagailuan WhatsApp erabiltzeko?

WhatsApp aplikazioa ordenagailuetan erabili ahal izateko aukera eskainiko duen web bertsioa jarri dute martxan.

Athleticen inguruko ipuinak sakelakoan

Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak izeneko ipuin bilduma aurkeztu dute Athletic Club Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Mr. Pentland, Iribar, Zarra eta emakumezko taldeko jokalariak dira zazpi ipuinetako protagonistak. Ipuinak sakelakoetarako eta tabletetarako prestatu...

Facebookek WhatsApp erosi du 19.000 milioi dolarrengatik

Facebook konpainia WhatsApp mezularitza enpresa erosteko adostasunera iritsi da asteazkenean, AEBetako Balore Merkatuko Komisiora (SEC) bidalitako informazioaren arabera. Salerosketa oraindik ez da itxi, operazioa burutzeko agintaritzaren baimenak jaso behar baitituzte.

Whatsapp enpresa-komunikaziorako
segurua ote?

Internet bidezko datuen bidalketak kontrolatzea geroz eta errazagoa bihurtzen ari da. Horregatik  mugikorreko aplikazioen bidez bidaltzen dugun informazioa neurtu egin behar dugu ondoren arazorik izan ez dezagun.

Whatsapparentzat alternatiba bila?

Azken aldi honetan mugikorretako bat-bateko mezularitzako sektorean lehia zorrotza gertatzen ari da. Izen handiena dutenak gutxi batzuk dira: gurean Whatsapp-a, Line eta Wechat ekialdean... Baina aplikazio hauen atzean beste batzuk tokia egin nahian ari dira ezaugarri bereizgarri bat eskainiz: komunikazioaren segurtasuna.

Ihesi aplikazioa Gipuzkoako 2013ko aplikazio onenen lehiaketan saritua

ARGIAk eta Iametza Interaktiboak egindako Ihesi aplikazioa saritu du Gipuzkoako Aldundiak. Android eta iOs gailuetarako prestatua, Euskal Herriko zazpi lurraldeak biltzen dituen turismo aplikazio bakarra da eta barne turismoa bultzatzea du helburuetako bat. Erabiltzaileen parte hartzean oinarritua, euskaraz eta euskaldunontzat egina da.

ARGIAren ‘Ihesi’ GipuzkoAPP’s 2013 lehiaketan saritua

ARGIAk eta Iametza Interaktiboa egindako Ihesi aplikazioa saritu du Gipuzkoako Aldundiak. Android eta iOs gailuetarako prestatua, Euskal Herriko zazpi lurraldeak biltzen dituen turismo aplikazio bakarra da eta barne turismoa bultzatzea du helburuetako bat. Erabiltzaileen parte hartzean oinarritua, euskaraz eta euskaldunontzat egina da.

WhatsApp aplikazioa euskaratzen laguntzeko aukera ireki dute

WhatsApp, sakelako telefonoetan mezu bidezko komunikazioa ahalbidetzen duen aplikazioa itzultzeko sistema ireki dute. Milaka dira telefono inteligenteekin aplikazio hori darabilten euskaldunak, baina orain arte ez da aplikazioa bera euskaraz deskargatzeko aukerarik izan. Itzulpenean laguntzeko, prestatu duten webgune berezian sartu, Facebook edo Twitter bidez erregistratu eta esaldiak banaka banaka itzultzeko sistema topatuko du erabiltzaileak. Hasieran dauden hizkuntzen artean ez dago euskara, baina behin bakoitzak darabilen hizkuntza hautatzean, zerrendako lehenengotakoa da "basque".

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys