Euskal Herria > Gipuzkoa > Antzuola

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-03-23 | Kanaldude.tv

1984an hasi ziren bi herrien arteko harreman sakonak, Nafarroa Behereko Aiherra eta Gipuzkoako Antzuolako zenbait herritarrek sustaturik. Geroztik adiskidetasun hori indartu da, urtero bi herrietako jendea herri batean ala bertzean biltzen baita, Euskal Herria eta hizkuntza gogoan. 2014an, 30. urtebetetzearen harira, hitzarmen berri bat izenpetu zuten bi herriek harremana indartzeko xedez. « Aiherra-Antzuola, mugak zubi » dokumentalak bi herrien istoria kondatzen du. Agian, beste... [+]

Antzuola kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Antzuola
2012-11-09
Atez atekoa jarriko dute Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon

Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon atez ateko hondakin bilketa hiruzpalau hilabeteren buruan jarriko dute abian, Goierriko hiru herriotako alkateek eta Sasieta Mankomunitateko zerbitzuburu Iñaki Erauskinek atzo emandako prentsaurrekoan jakinarazi zutenez. Atez atekoa jarri duten Gipuzkoako gainerako herrietan (Hernanin, Oiartzunen, Usurbilen eta Antzuolan) birziklatze tasa %75-80koa da. Aldiz, Mankomunitateak azaldu duenez, Goierriko birziklatze maila %35ekoa da gaur egun.


2012-11-03
Euskara lehenesteko urratsak Gipuzkoako Diputazioan

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarari lehentasuna emateko proposatutako neurriek zeresan ugari eman dute azken asteotan. Batez ere bi neurrik harrotu dituzte hautsak: prentsaurrekoak euskaraz ematea eta kontratazio publikoan hizkuntza eskakizuna sartu izana. Alabaina, Diputazioaren hizkuntza politikak hori baino askoz gehiago biltzen du.


2012-06-05
Gipuzkoako 50 alkatek berretsi dute ez dutela finantzatuko errauskailua

Gipuzkoako 50 alkatek, gehienak Bildu koaliziokoak baina batzuk independienteak, publikoki adierazi dute ez dutela diruz lagunduko herritarren osasuna arriskuan jarri eta hondakinen kudeaketarako txarra den errauste planta. Ekainaren 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoira azaltzeko deia ere egin diete herritarrei.


2012-02-24
Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

Bilduk agintzen duen Gipuzkoako 34 herritan atez ateko hondakin bilketa martxan jarriko dutela-eta, kexu agertu dira EAJ, PSE-EE eta PP. Besteren artean, sistema hori "zikina, deserosoa eta garestia" dela diote, eta haren bultzatzaileak gezurretan ari direla, atez-atekoarekin ezin daitekeela %85 birziklatu. Era berean, Bilduren erabakia "inposiziotzat" jo dute, eta eskatu diote erabakiari buruzko erreferendumak deitzeko. Hain justu, PSEk, EAJk eta PPk salatutako horiek... [+]


2012-02-23
Bilduk agintzen duen Gipuzkoako 34 herritan atez ateko hondakin bilketa martxan jarriko dute

15:00 Eugenia Arrizabalaga EAJko Gipuzku Buru Batzarreko bozeramaileak gaur eguerdian adierazi du Bilduk "modu autoritarioan" ezarri nahi duela atez ateko sistema, eta ez duela herritarren parte hartzea aintzat hartu. Atez atekoari buruz, Arrizabalagak esan du sistema horrekin gehienez ere %80 birzikla daitekeela (eta ez %90, Bilduk esan bezala), eta beste %20ak ezin ordainduko kostua lukeela. (Iturria: Berria.info)


2011-12-30
Usurbilgo Itunaren sinatzaileek Zubietako erraustegiaren proiektua atzeratu izana txalotu dute

Usurbilgo Ituna (PDF) sinatu duten alderdi eta erakundeek atzo emandako prentsaurrekoan adierazi zuten "garrantzitsua" dela Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) administrazio kontseiluak Zubietako errauste plantaren eraikuntza proiektua sei hilabetez eteteko erabakia hartu izana. Diotenez, herrialde osorako "zero zabor programa baten abiapuntua da".


2011-11-07
Ia 100.000 gipuzkoarren hondakinak gaika atez ate bilduko dira 2013an

Usurbil izan zen Euskal Herrian hondakinak atez ate biltzen lehen herria. Debagoiena osora hedatuko dute etxeetako hondakinak atez ate gaika biltzeko sistema, Antzuolako emaitzak ikusta. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati izango dira datorren urtean hondakinen biltzeko sistema aldatuko duten herriak.


2011-06-12
Gipuzkoako mankomunitateen era. Zubietako errauste plantak pitzadura berria izan lezake

Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zeresan handia ematen ari dira, batez ere orain arteko makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak.


2011-05-27
Mankomunitateen kontrolaz

Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zer esan handia ematen ari dira, batez ere makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak.


2011-05-24
Udaletan ere, hordago handira

Bilduk udal hauteskundeetan sortutako olatuaren tamainaz jabetzeko nahikoa da Gipuzkoako mapa ia monokromoa ikustea. Bilduren gorakadaren ondorioz, EAJk herri askotan hegemonia galdu du, paradoxikoki honek ere bototan gora egin duen arren. PSOE krisiak zigortu du, Ezkerraldeko herri garrantzitsu batzuk galtzeraino. Nafarroan, PPk UPNri egindako koskada oso arina izan da. Eta herritar gehienek txikira paso egin dute partida honetan.