Piztu Ezazu Argia 970x90

TTIP eta osasuna: Mexikon gertatuak irakatsi diguna

Europar Batasunaren eta AEBen arteko merkataritza araurik gabe utziz liberalizatu nahi duen TTIP itunak AEBen eta Mexikoren arteko TLCAN edo NAFTAn dauka aurrekaria. Nekazaritza birrintzeaz gain, elikaduraren banaketa korporazioen esku utziz jendearen jateko ohiturak aldatu ditu eta osasun arazo larriak epidemia bilakatu.

"Feminismoak bizitza salbatu dit"

“... gehiegi luzatzen diren salbuespen egoeratarako emergentziazko planak”.

Zergatik ezkutatu behar dira emakumeen titiburuak, eta gizonenak ez?

Duela ez hainbeste, Amerikako Estatu Batuetan adibidez, gizonek eta emakumeek, biek, zuten debekatuta hondartzan bular-muturrak erakustea. Irrika gehiegi eragiten zuten. Gaur egun, izaera sexuala emakumeenek baino ez dute mantentzen.

Nola abortatu kartzelara joan gabe?

Txileko legeak abortua delitu bilakatzen duela salatzeko Miles taldeak munduari buelta eman dion kanpaina bat abiatu zuen apirilean. Abortatzeko eskubidearen urraketaren ondorioz, legeak krimentzat hartzen ez dituen abortu bakarrak istripuz izandakoak direla salatu dute fikziozko bideoen bitartez.

Justizia printza gutxi batzuk Victor Jararen hilketan

1973ko irailaren 11ko goizean Santiagon, Salvador Allende Txileko presidentea Estatuko Unibertsitate Teknikoan hitzaldi bat ematekoa zen. Allendek plebiszitu batera deitzeko asmoa zuen, boterean jarraitzen zuen ala ez erabaki zezaten herritarrek.

Kubaren enbargoarekin amaitzeko eskatu die Hollandek AEBei

Kuba bisitatzen ari da Frantziako lehen ministro Francois Hollande. Bisitan adierazi duenaren arabera, irlaren aurkako “hamarkada luzeetako” enbargoak “Kubaren garapena larriki kaltetu du”.

Poliziak torturatutakoentzat 5,5 milioi dolarreko kalte ordainak emango dituzte Chicagon

1970eko eta 1980ko hamarkadetan poliziak torturatu zituen pertsonei kalte ordainak ematea onartu du Chicagoko (AEB) udalbatzak aho batez. 5,5 milioi dolar (4,4 milioi euro inguru) inbertituko dituzte bizirik dauden torturatuei laguntzeko.

The Jinx: errealitateak fikzioa gainditzen duenean

Tituluetatik hasita, musika bitarte, azken ataleko azken segundorainoko erakustaldi hipnotiko eta makabroa. Tentsioa eta erritmoa, jolas-parke batean egongo bagina bezala, gora eta behera sentitzen ditugun bitartean Hollywoodeko edozein gidoik nahiko lituzkeen biraketa harrigarriak. Horiez jositako...

Tentsioa eta 200 atxilotutik gora Baltimoren, Washingtondik 60 km-ra

Istilu larriak izan dira AEBetako Baltimore hirian Freddie Gray izeneko herritar afroamerikarra poliziaren zaintzapean egon ostean hil delako. Milaka pertsona izan dira hileta elizkizunean, eta ondoren istilu larriak izan dira. AEBetako Guardia Nazionala atera dute protestak baretzera. 200 atxilotutik gora egunotan.

"Nire kasua azaleratu zenean, argentinarrek garaipentzat hartu zuten"

Adoptatua zela ezagutu eta probak egitea erabaki zuenean, Ignaciok ezin zuen imajinatu azterketa genetikoak ekarriko zuen kalapita. Olavarriako (Argentina) nekazari familia xume baten altzoan hazitako piano jole hura Laura Estela de Carlotto eta Walmir Oscar Montoyaren semea zen, Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko zuzendariaren biloba.

Erretzaileen kluba

Elkarri bostekoa eman diote Raul Castro eta Barack Obamak Panaman egindako Ameriketako VII. Goi Bileran.

AEBetako poliziak 2.500 pertsona baino gehiago hil ditu 2011tik hona

Arma gabeko gizon beltz bat polizia txuri batek tiroz eraila izan zen North Charlestonen (AEBak). Asteartean Michael Slager poliziari hilketa akusatu zioten, lekuko batek telefono mugikorrarekin grabatutako bideo argia ikusi ostean. Irudiek Walter Scott nola tirokatzen duen jasotzen dute. Hasiera batean Slagerrek eginiko gertakarien kontakizuna kolokan jarri du bideoak.

Eduardo Galeano idazlea hil da

Idazle uruguaitarra Montevideoko ospitalean hil da 74 urterekin, Espainiako Irrati Publikoak zabaldu duenez eta Uruguaiko Montevideo Portal guneak baieztatu duenez. Hego Amerikako idazlerik nabarmenduenetakoa da.

Luxuzko hotel olinpikoa izan beharko litzatekeena, etxerik gabekoek okupatua

Abandonatutako eraikin handi bat okupatu dute ehun bat lagunek Rio de Janeiro hiriko Flamengo auzoan. Agintariek etxebizitza bat eman bitartean hantxe jarraituko dutela adierazi dute.

Ehunka mila kolonbiarrek babestu dute bake prozesua

Kolonbiako hainbat hiritan manifestazioak egin dituzte ostegunean Biktimekiko Elkartasunaren Egun Nazionalean. Gobernua eta FARC-EP-ren arteko bake elkarrizketei babesa adierazi diete horrela.

Diego Armando Maradona, Kolonbiako bake prozesuaren aldeko partiduan

Kolonbiako bake prozesuari bultzada ematea helburu, futbol partidua jokatuko dute bihar Bogota hiriburuan, Gatazkaren Biktimen Eguna dela-eta prestatutako egitarau oparoaren baitan.

Latinoamerikako indigenak hirietan nola bizi dira?

Latinoamerikako indigena asko hirietan bizi dira eta euren identitatea mantentzea zaila dute. Hiriko bizitzari dagokien eskaera eta beharrak aurkezten dituzte. Diskriminazioa, ikusezintasuna  eta hiri periferietako sektore marjinalen bizi baldintzak salatzen dituzte.

"Troba zahar tradizionalaren oinordetzat daukat neure burua"

Jakinaren gainean jarri gintuzten Habanan. AEKren Korrikarekin batera zetorren artista kubatarra gure artera, Tres tanquistas y un perro taldearekin. “Fenomeno hutsa!”, esan ziguten. Kantuan entzun, eta ikusi, eta ezin ukatu: trobadore peto-petoa Ray Fernández, Kubako euskaldunen laguna, eta oraingo egonaldiaz gero, hemen bertakoena.

Latinoamerikan emakume elkarteak eta mugimendu feministak elkarrekin

Duela hamar urte, El Salvadorretik etorri zenean horrexek harritu zuen Ana Murcia feminista: hemen emakume elkarteak eta talde feministak ez dira elkarlanean ari.
CIA

AEBetako jeneral baten aitorpena: «Guk sortu genuen Estatu Islamiarra»

Wesley Clark-en esanetan «AEB eta bere lagun zein aliatuek Hezbollah-ren aurkako gudari ekiteko sortu genuen Estatu Islamiarra».

Itzalaldi analogikoak kutsadura larria eragin dezake Mexikon

2015eko abenduaren 31n telebista seinalea aldatuko da Mexikon, egungo seinale analogikoa digital bihurtuko baita. Aldaketa horrekin batera, Mexikoko Gobernuak telebista digital bana jarriko du hamalau milioi etxebizitzatan. Ekimen interesgarri horrek ifrentzua du, ordea: zer egingo dute...

"Mugimendu euskaltzalea ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da"

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak zer ekarpen egin dezake? Garabide elkarteak ondu du dokumentala.

Lurrik Gabeko Nekazariek eukalipto transgenikoak suntsitu dituzte Brasilen

Martxoaren 5ean Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien (MST) mugimenduko 1.000 emakume eukalipto transgenikoa produzitzen duen Futura Gene enpresara sartu ziren. Landareak suntsitu zituzten, “genetikoki eraldatutako laboreen arriskua” salatzeko asmoz.

AEBetako albistegiek ez dute klima aldaketa aipatu nahi

AEBko telebista kateen albistegietan geroz eta denbora gehiago eskaintzen diete klimarekin lotutako gaiei. Orain arte ikusi gabeko egoeren aurrean daude estatubatuarrak. Esaterako, Boston hiria orain arteko elurte handienak jasaten ari da eta ez-ohikoa den elurra ikusten hasiak dira Georgia moduko hegoaldeko estatuetan. Aldi berean, Kaliforniako zati handi bat lehorte handirako prestatzen ari da.

Facebook City: txaletak nagusientzako, taldeko logelak aprendizentzat

Ongi etorriak zaitezte Facebooken hirira! Korporazio arrakastatsu horren ugazaba-guru Marck Zuckerbergek Frank Gehry (Bilboko Guggenheim…) jeinuarekin diseinatu du 80 hektareako herri handi bat.

Gasolina garestiago titaniozko barkuarentzat

Jendaurrean aurkeztu zenetik bi hilabete pasa dira, eta orduan irakurri ahal izan da zer sinatu zuten datozen hogei urteetarako kudeaketa akordioan euskal erakundeek eta Guggenheim fundazioak. Bilboko museoarentzat zenbait onura ekarri ditu testu berriak, baita bertako instituzioek diru gehiago jarri beharra ere. Akordioaren gakoak aztertu ditugu.

"Euskararen mugimendua ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da"

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin.

"Autogestiotik nator eta hortik joko dut beti"

Fermin Muguruzaren indar eta energia handiak ditu Black is Beltza komiki edo nobela grafikoak. Kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Jorge Alderete ilustratzailea egile, iazko kultur produkturik erakargarrienen zerrendan ageri da, merezimendu osoz. Ezustean, ustekabeko liburu ederra dugu irakurgai zorioneko irakurleok, eta aztergai bikaina, aldiz, kritikariek.

"Berrehun urte barru ere lehengo lepotik burua ibiliko dira Venezuelan"

Baten batek eman zion Euskadi Irratiari Sabin Eizagirre jesuitaren izena, eta Hugo Chávezen heriotzaren inguruan mintzatu zen Caracasetik. Hantxe da 1955etik hona, Venezuelako nazionalitatearen jabe, baina “oso euskaldun” sentitzen da. Berriemaile paregabea ezagutu ahal izan dugu Aizarnako (Zestoa, Gipuzkoa) jaioterrira bisitan etorri delarik.

Mehatxu sinesgarrietan murgiltzeko arriskua Ukraina-Donbassen

Sakonean, ba ote da aukerarik une honetan eskualde hartan diplomaziak bolborari gaina har diezaion?
Multimedia

2015-05-11  |  Amerika

Biolentzia Baltimoren

AEBetako Baltimore hiriko biztanleak kalera atera dira poliziak Freddie Gray herritarra hil zuenetik. Egun hauetako giroa jaso dute bideoan Baltimoreko Lucas Alvarado-Farrar eta Simone Varanok

2015-04-13  |  Amerika

Bizitze Ona

"Bizitze Ona" eredu neoliberalistaren aurrean herri indigenek proposatu duten ereduari buruzko lana, beste garapen eta bizitza eredu batzuk ezagutu eta martxan jartzeko asmoz.

2015-02-10  |  Amerika

Jatorrizko herrien hizkuntzen berreskurapena

Amerikako jatorrizko herriak pentsamoldea eta mundu-ikuskera berreskuratzen ari dira hizkuntzaren bitartez. "Eutsi edo hil" izeneko sortaren hirugarren atala da.

2015-02-05  |  Amerika

Herri indigenen salaketa (ikuspuntu eta proposamenak)

Jatorrizko herrien ustetan bizitoki baino askoz gehiago da lurra. Beren identitatea eta bizitza lurrarekin estu lotuta daude. Hortaz, lurrak, izaki bizidun guztien antzera, eskubideak dauzkala aldarrikatzen dute. "Eutsi edo hil" izeneko sortaren bigarren atala da.

2015-01-27  |  Amerika

Latinoamerika - Abya Yalla: egunsenti gorriaren bila

Kuba, Nicaragua, EL Salvador, Bolivia, Peru, Colonbia, Txile eta beste hamaika herritako borrokak aztertu ditu Ernai Antolakundeak bideo honetan. "Jakingo al dute egungo Latinoamerikako herriek demokrazia burgesetik herri boterea artikulatzen? Ala, Europako sozialdemokraziaren antzera,...

2015-01-22  |  Amerika

Uruguaiko Aldaxka taldea

Uruguaiko Aldaxka kolektibo euskaltzalearen aurkezpena. Informazio gehiago Asisko Urmenetak taldeko bi kideri egindako elkarrizketan.

2014-12-19  |  Amerika

Taxia alde ilunera

Afganistanen torturapean hildako taxi gidari errugabe baten kasua oinarri, Afganistan, Irak eta Guantanamon AEBetako armadak torturatzeko erabili duen sistemaren barrenak aztertzen ditu dokumental honek. Dokumental onenaren Oscar saria eskuratu zuen 2007an. [2007, 106 min] Jatorrizko...

2014-11-28  |  Amerika

Bigarren lehorreratzea: Espainiako multinazionalak Latinoamerikan

Espainiako estatuko multinazionalak Latinoamerikan garatzen ari diren "benetako lana" erakutsi nahi du lan honek. Bakea eta Duintasuna elkarteak eta OMAL behatokiak ekoitzita, multinazionalen ondorio ekonomiko, sozial eta ekologikoak agerian utzi nahi dituen dokumentala...

2014-11-27  |  Amerika

Eutsi edo hil

ikuspegi indigena batetik, lurra, hezkuntza, hizkuntzak eta "Bizitze Ona" bezalako gaiak jorratzen ditu bideoak. Mugarik gabe elkarteak antolatutako “Eutsi edo Hil” jardunaldien barruan, Guatemala eta Kolonbiako hiru emakume lider indígena egon ziren euren...

2014-07-18  |  Amerika

Emakumeak lurraren defentsan

Zenbait herrialdetan egindako bidaiei esker, elikaduraren burujabetza, ingurumena eta lurraldea defendatzeko esperientziak bildu ditu Mundu Bat elkarteak. Nikaragua, Bolivia, Kolonbia eta Euskal Herriko emakumeek beste elikadura eredu bat ezarri nahi dute, eta eredu iraunkorrean nekazari izateko...

2014-07-11  |  Amerika

Amerikar erradikala - Norman Finkelsteinen nekeak

Film honetan Norman Finkelstein AEBko akademiko judu polemikoaren bizitza eta lana jasotzen dira. Haren gurasoak bizirik atera ziren Holokaustotik, eta Israelen kanpo-politika sutsuki kritikatzen du; hala, muturreko amerikar zientzialari eta egile politikazale honi eroa eta bere burua gorroto...

2014-06-27  |  Amerika

On the line

Larunbata arrunt bat Californiako hegoaldean. Adam klase ertain baxuko estatubatuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik, emaztea eta seme-alabak agurtu ditu... Jon Garañok 2008an zuzendutako film laburra.

2014-05-06  |  Amerika

Emakume brasildarrak: hedabideetako ikonotik errealitatera

Brasil munduko bostgarren herrialderik handiena da, bai hedaduran baita biztanle kopuruan ere, 200 milioi pertsona baino gehiago dituelarik. Emakumeak hauen erdia baino gehiago dira eta herrialdearen lan indarraren % 50, ordaindu gabeko zaintza lanak kontuan hartu gabe. Brasilen elkarrekin bizi...

2014-04-11  |  Amerika

Isilpeko Lana

2008ko munduko ekonomia krisiari buruzko dokumentala. Ikerketa zabal baten eta finantza, politika eta kazetariei eginiko elkarrizketen bidez, filmak erakusten du enpresarien gorakada eta politikaren eta hezkuntzaren zatarkeria. [2010 - 109 min ] Jatorrizko izena: Inside Job Zuzendaria:...

2014-03-28  |  Amerika

Erabili eta botatzekoak

Kaleko zaborrontzi eta zabortegietan lehengai birziklagarriak eta aprobetxagarriak diren bestelako produktuak (altzariak, arropak, ...) jasotzeko ezkutuko jarduera ekonomikoa dago. Fenomeno anker honek Hego Amerikan duen eraginari buruzko dokumentala da. Zuzendaria: Fermin Aio Produkzioa:...

2014-01-24  |  Amerika

Kapitalismoa, maitasun istorio bat

Michael Moore zinemagilearen 2009ko dokumentala. Filmak AEBetako 2007-2010 arteko finantza krisialdia hartzen du gai nagusitzat, eta kapitalismoaren ezaugarriak ditu aztergai. Jatorrizko izena: Capitalism: A Love Story Euskarazko azpitituluak: Azpitituluak.com

2014-01-09  |  Amerika

Preso politikoak eta gatazkaren konponbidea (EPPK, Sahara eta Kolonbia)

Gazte Danbadan egin zen Euskal Herriko, Saharako eta Kolonbiako preso politikoen inguruko solasaldia. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko, Saharako askapen borrokako eta Kolonbiako Marcha Patrioticako kideak preso politikoek bizi duten egoeraz mintzo dira.

2013-12-06  |  Amerika

Uyuniko gatzezko desertuan barrena

Bolivia hego-mendebaldean, Potosi eskualdeko Uyuni hiriburutik gertu dago Uyuniko Gatzaga, munduko gatz deserturik handiena. 10.582 metro karratu ditu eta Txileko mugaraino iristen da. Antzina lakuak zeuden bertan, baina urte lehor eta beroen ostean, ura lurrundu eta gatzezko paisaia ikusgarria...

2013-10-10  |  Amerika

Detroit, hiri bat harian

Hustasuna eta bakardadea nabari dira Detroit (Michigan, AEB) zapaldu bezain laster. Hamabost pisuko etxebizitza-dorre hutsak Downtownaren sarreran. Haietariko baten goialdean graffiti aski handi bat, Zombieland. Kotxe bakan batzuk ere ikus daitezke errepide orain zabalegietan. Oinezkoak apenas....

2013-09-04  |  Amerika

Green Valley Village, Kaliforniako Lakabe

Kaliforniako Sebastopol hiriko Green Valley Village herriak daraman bizitza erakusten du Kutxaren Ekoguneko Ekobidaiaria (Ortzi Akizu) blogaren bideo labur honek. Modurik ahalik eta jasangarrienean bizitzea erabaki dute bertan eta nekazaritza eta laborantzatik bizi dira hainbat komunitatetan...

2013-06-07  |  Amerika

Gasaren lurraldea

Dokumentalak AEBetan fracking teknikaren errealitate gordina erakusten du. fracking zer den, ingurumenean dituen ondorioak, enpresen interesak, administrazioaren jokabidea... [2010 - 104 min] Zuzendaria: Josh Fox. Filmaren jatorrizko izena: Gasland Euskaratzea: Lima -...

2013-04-12  |  Amerika

Guatemala egiaren bila

Diktadura garaian irekitako zauriak sendatu gabe jarraitzen du Guatemalan. Azken urteotan biktimek eta mugimendu sozialek egiaren bila urraturiko bidea aztertu du Fora de Quadre kazetari talde kataluniarrak egindako bideo honetan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys