Gizartea > Herri mugimenduak > Alde Hemendik

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
Elizabeth Magie
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Konkordatu kartzela
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-07-03 | Goiena

Guardia Zibilak herritik eta Euskal Herritik alde egiteko eskatuz, manifestazio jendetsua egin zuten zapatuan Oñatin. Bertako, eskualdeko, zein Fan Hemendik Egunaren aitzakian kanpotik etorritako ehunka lagunek hartu zuten parte protestan. Altsasuko gazteak oso gogoan izan zituzten uneoro.

Alde Hemendik kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Alde Hemendik
2017-07-28 | Uriola.eus
Bilboko EAJ, EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal taldeek: "Altsasuko auzia bidegabekeria onartezina da"

EAJ, EH Bildu eta Goazen udal taldeek "erabateko desadostasuna" agertu dute auziperatuei eskatutako kartzela-zigorragatik. Altsasuko gertaeren inguruan "terrorismo zantzurik ez dagoela" berretsi dute, baita "auzia epaitzeko eskuduntzek Iruñeko epaitegiaren ardurapean egon beharko luketela" ere.


Baltasar Garzonek ere uste du Altsasuko gazteen zigor eskaera gehiegizkoa dela

“Dena ETA da” teoriaren sortzaile izateagatik ezaguna den epaileak artikulua publikatu du El País egunkarian Altsasuko auziari buruz.


2017-05-25 | ARGIA
Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oņatin ekainaren 17ko Fan Hemendik egunean

Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".


2016-10-17 | Ospa mugimendua
Ospa Mugimendua
"Larunbatekoa ez zen kasu isolatua izan: berriro ere bi guardia zibil, berriro mozkor, berriro oldarkor"

Altsasun errepresioarekin zerikusirik duen edozein gertaera, ezin da inolaz ere bizi dugun testuingurutik kanpo ulertu. Ez gara egoera normailzatu batean bizi, eguneroko ogi baitugu indar-errepresiboen mehatxu, oldarkeri, kolpe, check-pointak eta abar luzea.


2016-06-26 | Ekaitz Zilarmendi
Fan Hemendik

Azken 6 urteetan egin bezala, Oñatin Espainiako polizia indarrak Euskal Herritik joateko salaketari eutsi diote jai giroan eta umore handiz. Datuek oso gordinak izaten jarraitzen dute. Pertsonako polizia gehien duen Europako zonaldeetako bat da Euskal Herria: 4.800 guardia zibil eta 2.000 Espainiako polizia inguru, 8.000 ertzain, 1.100 foruzain eta Frantziako 2.200 polizia. Espainiako armadak 1.200 bat soldadu dauzka gurean. Beraz, gaur egun, gutxienez, ia 20.000 lagun daude armatuta... [+]


Leitzako Udalak Espainiako armadak herria "okupatu" duela salatu du

Astearte goizean, ikastetxeetan sartzeko orduetan, Espainiako armadako soldaduek herriaren erdigunea hartu egin dutela salatu du Leitzako Udalak.


2016-04-05 | ARGIA
Alde Hemendik mugimenduak "indar okupatzaileei" bozina lau aldiz jotzeko kanpaina abiatu du

Euskal Herri mailan abiatuko duten ekimen baten berri eman du Alde Hemendik mugimenduak. "Espainiako eta Frantziako polizia, Guardia Zibil, jendarme eta orokorrean indar okupatzaileei beraietaz pentsatzen duguna ozenago esango diegu: Alde hemendik. Que se vayan. Barrez vous d'ici", diote ARGIAra bidali duten oharrean.